IBAIZABAL: Nafarroako kronika
mai 29, 2009 Entzungai (podcast), Ibaizabal magazina
Mikel Bujanda Euskalerria Irratiko zuzendariak egiten duena. Gaurkoan, lau gai izan ditu mintzagai: hasteko Nafarroako Legebiltzarrean Torturaren inguruko mozioa laugarrenez atzera bota dute, Amnesty Internationalek aurkeztutako txostenean, besteak beste, Portu eta Sarasolaren kasuak agertu direla kontuan hartu gabe. Bestetik, igandean Bardeako Poligonoaren aurkako Martxa izango dela esan digu Mikelek. Osasunaren egoera larria ere aipatu du eta bukatzeko gaurtik hasita Iruñean indarrean izango den Liburu Azoka.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
SOLASALDIA: Prest aldizkaria (92.a)
mai 29, 2009 Entzungai (podcast), Solasaldia
Maiatzari dagokiona. Monografikoa Deustualdean azken urteotan izandako Euskararen gorakadari eskaini diote: zenbaki onak eta horiekin batera hainbat argilun, erabileraren inguruan batez ere. Lur Mallea Prest hilabetekariko zuzendariak ohiko atal batzuk komentatu ditu ere: Gureak kanpoan, Inkesta, Deustualdeko historia… Elkarrizketa nagusia Javier Viar Bilboko Arte Eder Museoko zuzendariari egin diote. Arangoitiko Euskal Jaiak, Sokaide musika taldea edo ATE Asesores La Salle saski-baloiaren gorabeherak ere aipatu ditu Lurrek.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
SOLASALDIA: Rekalde aretoa, Xabier Morras
mai 28, 2009 Entzungai (podcast), Solasaldia
Ismael Manterolak bi gai horiek izan ditu aztergai gaurkoan. Hasteko, pasa den apirilean Rekalde aretoko Pilar Mur zuzendaria dimiarazi zuen Josune Aristondo EAJko politikariak. Ismaelen ustez politikariek afera honen inguruan izandako jarrera penagarria izan da; arte mundutik, aldiz, bestelako erantzuna agertu da eta Murren lana azpimarratzeaz gain, artista eta kritiko askoren atxikimendua lortu dute. Bestetik, Bilboko Windsor Kulturgintza galerian Xabier Morras iruindarren “Chicago, Londres: sueños de acero” erakusketa izan du mintzagai. Margo batzuk dira, handiak ere eta pasa den mendeko 20. hamarkadaren eraikinak agertzen dira, kolore apaletan. Aipatu erakusketa ekaina bukatu arte izango da indarrean .
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IBAIZABAL: UVA izpiak
mai 27, 2009 Entzungai (podcast), Ibaizabal magazina
Jose Luis Segurak uda aurreko garai honetako klasiko bat jorratu du gaurkoan. UVA izpiak zer diren azaldu ondoren, azken urteetan porfesionalen prestakuntza asko hobetu dela esan digu. Dena den, zenbait gauza oinarrizkoak dira eta batzuetan ez dira ondo betetzen: erabiltzaileari eman behar zaion informazioa, debekuak, zer nolako pertsonek ez lukete inoiz hartu beharko, nola hartu, nola prestatu… Zoritxarrez, oraindik ere, hutsegite eta irregulartasun batzuk badira UVA izpien inguruan.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
SOLSALDIA: Bartzelonako Komiki Saloia
mai 27, 2009 Entzungai (podcast), Solasaldia
Hilaren 29tik ekainaren 1era arte Montjuiceko FIRAn ospatuko dute 37. edizioa. Aurten ere berrikuntza handirik ez da izango, “martxan dabilen tren bat delako Saloi hori” Jon Iñaki Artetxeren ustez. Erakusketak, hitzaldiak, arlo pedagogikoa, sariak eta izen propio batzuk izango dira Bartzelonan: Diego Olmos, Marta Martinez, Carlos Jimenez, Jon Nabarro, Alfonso Pons, Jaime Martin…Aurtengo gonbidatua Galizia da eta euskal presentziari dagokionez, aurten ere urria izango dela esan digu Jon Iñakik. Aste gutxi barru berak emango digu Komiki Saloi honen berri, zehaztasun guztiekin.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
PIPERPOLIS: Lor taldea eta Sukalde Kontuak flima
mai 25, 2009 Entzungai (podcast), Piperpolis
Gaurkoa Elorrioko Lor taldea gonbidatu dugu piperpolisera, lau urte ostean lan berria plazaratu dute ‘Rock terapia’ deiturikoa. Laukote izatetik hiotera pasatu dira, hamar kantu berri bilbu dituz, Landerrekin batera diskoaren entzunaldia egin dugu. Zinema kontuak izan ditugu mintzagai, zinema edo sukalde kontuak, ala deitzen da Aizpea Goenagak zuzendutako euskarazko flima ‘Sukalde kAitziber Garmendia aktorea izan da gurean, afaltzeko errezeta babarrunak.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IBAIZABAL: Eredu ekonomiko eta produktiboaz
mai 25, 2009 Entzungai (podcast), Solasaldia
Pasa den astean Espainiako presidente Rodriguez Zapaterok eredu ekonomiko eta produktiboaren aldaketaz hitz egin zuen Madrilgo legebiltzarrean. Luis Guridiren ustez, Zapaterok adreilu eta turismoan oinarritutako ekonomia eredua aldatu nahi du eta ikerketan eta garapenean oinarritutakoa martxan jarri: hori gauzatzeko, jakina, urte batzuk behar dira eta bien bitartean zer edozer egin behar du egoera larriari erantzuteko. Bestetik, pasa den astean Hego Euskal Herrian egindako greba orokorra aztertu du Luisek: horiek ere eremu ekonomiko eta produktiboa aldatu nahi dute, baina beste ikuspuntu desberdin batetik ikusita. Horrekin batera, grebaren garrantzia eta grebak izan dituen akatsak komentatu ditu gaurkoan.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IBAIZABAL: Greba orokorra eta Europar Hauteskundeak
mai 22, 2009 Entzungai (podcast), Solasaldia
Xabier Aierdik bi gai horiek aztertu ditu gaurkoan. Atzoko grebari buruz eta zifren gerretan sartu gabe, Xabierren ustez atzokoa saikera serioa izan da egoeraren norabidea aldatzeko asmotan. Grebaren alde ilunak ere aipatu ditu, deialdian eta eraginean, hedabide batzuen papera ahaztu gabe. Bestetik, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Iniziatiba Internazionalista hautagaitzarekin hartutako erabakia aztertu du: aktore batzuk afera honetan eta azkena, Estrasburgoko Auzitegia, oholtzara igo gabe. Europar Batasunerako Hauteskundeekin jarraituz, espero duen parte-hartzeaz ere hitz egin du.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
SOLASALDIA: Udaberriko Ekintza Zuzena aldizkaria
mai 22, 2009 Entzungai (podcast), Solasaldia
36. zenbakia da aurtengo udaberriari dagokiona eta betiko moduan benetan mardula: 112 orrialde, bi gehigarri, badago irarkurtzeko !. Zenbaki hau hiru bloke nagusian aztertu du Jabik, Ekintza Zuzena aldizkariaren kideak: hasteko Antidesarrolismoari buruzko zenbait artikulu komentatu ditu. Bigarrena Gizarte kontrolaren inguruan izan da, gehigarri berezi eta guzti. Eta azkenik, Osasungintza izan ditu mintzagai. Horietaz aparte, beste artikulu interesgarri batzuk aipatu diitu Jabik, besteak beste “1934ko iraultza Hego Euskal Herrian”, “Zientzia fikzio erradikala” edo “Euskal Herriko armagintza” izenekoak.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Greba Orokorra
mai 21, 2009 Entzungai (podcast), Solasaldia
Dakizuenez, gaurko hilaren 21erako Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak Greba Orokorra egitera deitu du eta Bilbo Hiria Irratiak bat egin du horrekin. Egunean zehar Albistegiak, musika eta grebari buruzko informazioa baino ez da entzun gurean. Ondoren gaur goizean grebari buruz egindako lau elkarrizketa dituzue, LABeko Gorka Berasategi, EILASeko Arantza Fernandez Garaialde, Patxi Gaztelumendi eta Ane Zabalari egindakoak hain zuzen. Horietaz gain, pasa den astean ELAko Patxi Agirrezabalari egindako elkarrizketa luzea ere duzue entzungai.
Elkarrizketa hauek deskargatzeko klikatu hurrengo ezteketan:
-EILASeko Arantza Fernandez Garaialde