BERBAZ:IRATXE MOLINUEVO, psikopedagogoa, bokazioaz-eta:

indigentes3Urteak eman ditu iberiar penintsulan batetik bestera hiri ugaritako auzo txiroetan hezitzaile gisa lanean. Aspaldian bertsolari ere ibili zenari (Bizkaiko txapelketan parte hartu zuen, besteak beste) euskara berbizten ari zaio. Iratxek berak ekarri ditu berbagaiak, gaur egun barruan kilika egiten dioten gai horiek: nork bere burua ezagutzea eta nork bere berezitasunari dagokion lanean aritzea, politika 2.0, immigrazioa,… Hurrengo baterako ere badu zer esana Iratxek. Eta igandeetan Javier Vizcainok zuzentzen duen “Más que palabras” saioko tertulian ere entzun dezakezu.

Erreferentziak:

http://aprendices.wikispaces.com/

http://www.politika20.nireblog.com/

http://www.eitb.com/reuskadi/masquepalabras/especialistas.asp?id=216889

http://gentemqp.blogspot.com/

http://bbb.wikispaces.com/Quedadas

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

MUSIBLA: Fermin Muguruza, Psapp, Zura….

muguruza-dokumentalaEuskal Herriko soinu desberdin ugari bildu ditugu gaurko saioan, Fermin Muguruza ekarri dugu Donostiako Zinelmaldiaren amaieran estrenatu behar duen dokumentalaren harira, eta Sagarroi “Haikua” izeneko disko berria kaleratzear daukatelako. Beste hainbat soinu ere entzun ahal izango dituzu gaurko saioan. Ondo izan.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IRRATIA.COM #144: Google euskaraz?

Google euskaraz? Galdera horri erantzun gura izan diogu emankizun honetan. Aurreko astean izenburu horrekin ekitaldi bat egin zen Bilboko Eitb-ren egoitzan.  Egoitz Goikoetxea ere (euskal SEO kontuetan aditua bera) gogotsu joan zen aurkezpenera, baina bertan bizitakoa kontatu digu guri. Etsituta atera zen handik, orohar.

Etsipenean erori barik jarraitu dugu saioarekin hala ere. Ikuspegi kritikoarekin aritu gara. Kazetaritza subjetiboa lantzen, iritzia eskaintzen, datuak emanez. Eta ez zaigu asko gustatzen Internet KEArekin lotzea. Pelotazo garaiak, bipuntuzero burbuila berriak, eta euskarazko kea ere badago gurean, larregi beharbada. Horregatik, entzuleen iritzia ere plazaratu dugu, zuzenean. Mikrofonoa ireki diegu twittereko mezuei. Saioak eman duena eman du, ordubeteko tarte horretan, baina kantu on batzuk ere entzun ditugu, tartean.

Zuen iritziak ere jaso gura genituzke blog honetan. Guztion artean, zerbait egin dezakegulako gaiaren inguruan. Zer iruditzen?

Zenbait lotura interesgarri, saioa entzun bitartean begiratzekoak.

Entzun orain

 

BERBAZ: IÑAKI (“PATXI LURRA”) BLOGARIA

patxi-lurra-editetaIÑAKI (Patxi Lurra): blogaria, aita izateari buruz: Korrikak 2000. kilometroa Bilbon. Noren esku lekukoa? Aitabarri talde baten esku. Nondik ekimena? Iñakik lehenengo umearen zain zela bere blogean hasitako idatzi-sorta batetik. Aitaren rolaz eta azken urteetan ematen ari den  aldaketaz-eta hausnartuz.

Umeen haz/hezkuntzan berdintasuna, maitasuna eta armonia muinean izan behar omen dira.

Horrek izan dira saio atsegin honetan muinak, eta hurrengo baterako utzi ditugu Iñakiren beste adar interesgarri batzuk: medikuntza, komiki-, musika- eta mendi-zaletasunak, Espainiako euskal diaspora,…

Erreferentziak:

Iñakiren bloga:http://www.asapala.org/mahatsorriak/patxilurra

Blog horretan, “Aita barri euskaldun baten memoriak” saila: http://www.asapala.org/mahatsorriak/patxilurra?cat=87

Casila Rodrigañezen testua: http://www.casildarodriganez.org/varios3.php

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

ARTAYORRAN BAÑO, YANTZAN OBETO!

Erramillete-erramillete berri batekin gatoz; gaurko saioan Joserra Senperena, Antton Valderde, Hiru Truku, Piztiak eta Splitt 77, besteak beste; gure Binilo Tenpore saioan Lourdes Iriondo gogoratuko dugu. Notiziak eta agenda ere bai.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Korrika 16 Bilbo Hirian

Gaur arratsaldean abiatuko da Korrika Tuteran, “Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira” lelopean. Edurna Brouard Korrika 16ko arduradunak kontatu digunez, eskarmentua badute baina Korrika guztiek zer edozer berria dute. Korrika Kulturala, ibilbidea, zailtasunak eta aldaketa poliitikoa dela-eta entzuten ari garen zenbait gauza komentatu ditu Edurnek. Bestetik esan, bihartik(ostirala) aurrera Korrikarekin egunero egingo dugula konexio zuzena (lan egunetan), eguerdiko 12:05ean hain zuzen: dokumentu guztiak eskegiko ditugu web honetan.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

Entzun orain

 

Entzun orain

 

Entzun orain

 

Entzun orain

 

IBAIZABAL: “Nik ere AHT geldituko dut”

aht-geldituLelo horrekin  beste kanpaina bat hasi berri du AHT Gelditu Elkarlanak, Mila Elortzak kontatu digunez. Kanpaina horrek egitasmo erraldoi hori zalantzan jartzen dutenen konpromesua lortu nahi du. Egungo egoera (Nafarroan eta EAEn) aztertu ondoren, Milak kanpainaren zehaztasunak eman ditu: elkarretaratzeak, argazkiak, ekitaldiak eta webgune berria ( www.nikereahtgelditukodut.org helbidean). Bukatzeko, erakundeek daramaten AHTren aurkako mugimenduaren kontrako kriminalizatzeko ahalegina aipatu ondoren, maiatzaren 9an Iruñean manifestazio nazionala izango dela esan digu.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

SOLASALDIA: Datozen egunetako Antzerkia Bizkaian

circo-del-solAgus Perez zirkuarekin hasi da gaurko Solasaldian, “Cirque du soleil” konpainiaren “Varekai” ikuskizunarekin hain zuzen. Egun hauetan izango diren bi antzeslan aipatu ditu, Josep Maria Flotatsen “La conversacion de Mr. Descartes con Mr. Pascal joven” eta Barakaldon izango den “Los cuenos de don Friolera”, Valle Inclanena. Datorren astean, aldiz, Agusek gustoko ez duen Carol Lopezen “Hermanas” izango da Bilboko Arrigan. Bukatzeko, hilaren 14tik 18a bitartean Aulestin antzerkia euskaraz izango da: Nafarroa Beherako “Le petit teatre de pain” eta Pierre de Larzabalen “Ibañeta”.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IRRATIA.COM #143: Korrika 2.0 eta gauzen Internet.

Korrika 2.0 Gaur ere Korrikara jo dogu. Orozkotik Baranbiora bidean zen orduan euskararen aldeko martxa, eta Kimetz Arana Trapagarango (Meatzaldea) euskaltzalearekin zuzenean hitz egin dugu. Tuteran hasi eta Gasteizera bidean bizitakoaz mintzatu zaigu bera. Gogoeta interesgarriak, bertatik bertara izandakoak.

Korrikaren alde teknologikoari buruz berba egin dugu Benito Fiz (bontxi) AEK-ko gizonik mutilmediarenarekin. Korrikak zelan bizi dituen Internet garaiak azaldu dizkigu, darabilten teknologia eta aurten egin dituzten saiakera berriak. Adi adi entzun dugu Benito, beste behin.
Gauzen Internet kolaborategia
Bilkura egin zuten aurreko igandean han, Andoainen. Gauzen Internet aztertzea, ezagutzea, ikertzea, asmatzea zuten helburu. Eta kronika eta azalpenak eskaini dizkigu Joxe Rojas adiskideak. Ondo ulertu diogu, entzuleek ere parte hartu dute, eta adibide asko joan da gainera.

Musika amaiera. Saioa ohi bezala musikarekin amaitu dugu, hiru elkarrizketa labur baina interesgarri egin ostean. Gurean Ibonek oso musika eta kantu onak hautatzen dituelako saiorako.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL : Prest hilabetekaria

Martxoari dagokiona. Bertan, Lur Mallea Deustualdeko aldizkari horren zuzendariak esan digunez, ohiko Monografikoa nazioarteko adopzioei dedikatu diete. Gureak kanpoan, Inkesta, Deustualdeko historia.. atalak jorratu ondoren, elkarrizketa nagusia Argia Gardeazabali (Hortzmuga antzerki taldea) egin diote. Kanaleko azken maizterraren istorioa ere kontatu digu Lurrek, « Boreas » itsasontziarena. Bukatzeko, « Deusturen historia deustuarrek kontatua » liburuaren berri eman du.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook