BERBAZ: LUTXO EGIA, idazlea, Bilboko hirigintzaz eta sormenaz

etxeberria-parkeaBilbon azaroan OUT bulegoak proposatutako topaketan izan zen Lutxo, aspalditxo gogoetagai duen hiriko bizia eta herritarrek hori aldatzeko duten gaitasuna aztertzen zelako.

Garai batean euren kabuz kalean ibili ohi ziren ume-taldeak ez dira ikusten gaur egun, gero eta jende nagusiagoa ageri da kaleko “argazkian”, administrazioak baliabideak kudeatu eta oinarrizkoak bermatzen ibili behar luke, baina herritarren bizimodua zuzentzeko (kulturan-eta oso bistakoa) joera du eta herritarrak hori onartzen ohitu gara,… baina badira herritarrek kalean eta hirian eragiteko modu politak eta horretan ari den jendea ere.

Sormena ere atara dugu berbetara, sortzeko baldintza egokiak zeintzuk ote, sormena lantzeko oduak ote diren, balio ote duten,…

Erreferentziak

*

BERRIAN: OUTeko Lorenzo Rochari elkarrizketa eta Ideia beltzen brigada
*

Reclaim the streets: wikipedian eta haien historiaren bideoa
*

Sormen-aholkulari eta idazle: Eric Maisel eta Julia Cameron

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

IBAIZABAL: Sahara Mendebaldeko gazteriaren egoera

sahara1Duela egun batzuk Sahara Mendebaldeko Ausserdeko errefuxiatuguneetan Euskal Herriko 71 gazte izan dira, Alfre Elgezabal EGK Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko komunikazio arduradunak esan duenez. Bertan, beste hainbeste gazte sahararrekin egoteko, hitz egiteko eta entzuteko aukera izan dute eta ondorio batzuk atera dituzte. Hasteko, gazte horien bizitza kalitatea eskasa dela eta horrek berehalako irtenbide politikoa eskatzen duela komentatu du Alfrek. EGKk eta gazte saharar horiek zortzi taller egin dituzte, hasi Genero Perspektibarekin eta bukatu Kulturarekin, Komunikazioa, Astialdia, Osasuna eta beste batzuk ahaztu gabe.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

IBAIZABAL: Prest aldizkaria (91.a)

dusto2Apirilari dagokiona eta ohikoa denez 36 orrialde ondo hornituta. Monografikoa saltsa asko duen Hezkuntza sistema propioari eskaini diote, Lur Malleak Deustualdeko Prest hilabetekariko zuzendariak kontatu dunez. Ohiko ataletan Luis Quijano peruarra, 19. mendeko inglesa Deustuan, Inkesta… Horietaz gain, zenbait elkarrizketa burutu dituzte, besteak beste Arantza Ibarra edo Ivonne Lopezei egindakoak. Zinema, dantza eta musikaren inguruko aipamenak ere egin ditu Lurrek eta bukatzeko, Deustualdetik kanpo, maiatzean Udaberriko Bertso Saioak Santutxun izango direla esan digu.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

SOLASALDIA: Transmisinoa eta erabilerea

arto-transIzen hori daukate bizkaiera sustatzeaz arduratzen den Mendebalde kultura alkarteak antolatu dituen XIII. Jardunaldiek, Maiatzaren 8an eta 9an egingo dira Euskaltzaindiaren egoitzan. Egitarau trinko bezain interesgarria eta punta-puntako hizlariak, Bizkaikoak eta Bizakaitik kanpokoak- euskararen biziraupenarekin zerikusi zuzena daukaten bi gai hauetaz luze eta sakon pentsatu eta eztabaidatzeko. Mendebalde alkartearen zuzendari den Eneko Barrutiak eman digu jardunaldion gaineko informazioa.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

MUSIBLA: Checkpoint rock, Jimmy Bidaurreta…

checkpoint1Disko berriak ekarri ditugu gaur, hasteko Fermin Muguruzak zuzendu duen filmaren (Checkpoin rock) soinu banda, Palestinako musikari batzuen eskutik. Jimmy Bidaurretaren azken singela (Gasteiz Big Band) ere entzungo dugu eta The Kluba, Josetxo Skalariak-n azken proiektua. Honetaz gainera, Poloniako hip-hopa, eta Imperial Wax Solvent taldearen proposamen bitxia. Ondo izan.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

IBAIZABAL: Zeanuriko Erroten IV. Ibilaldia

errotaDatorren igandean, maiatzaren 3an burutuko dutena Ipizki Taldeak eta Joko Alai Elkarteak antolatuta. Jon Urutxurtu antolatzaileak kontatu digunez, Zeanuriko herria eta Erroten garrantzia ezagutarazi nahi diete bisitariei. Goizeko 9etan hasiko da 18 kilometroko ibilbidea eta errota batzuk ikusteko aukera izango dute parte-hartzaileek, eta horietariko bitan bisitatzekoa ere, Ibargutxi eta Olabarrikoan hain zuzen. Iaz 490 lagunek parte hartu zuten eta aurten kopuru antzekoa espero dute antolatzaileek. Honen inguruko informazio gehiago: www.ipizki.com helbidean

Elkarrizketa hau deskargatzekolikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

SOLASALDIA: Transgenikoei buruzko dekretua

transgenicos24EHNE sindikatuko kide den Helen Groome Eusko Jaurlaritzak transgenikoen erabilera arautzeko atera duen dekretuaz mintzatu zaigu gaurko solasaldian. Oso kritikoa da EHNE sindikatua dekretu horrekiko, asmo onez eginda egonagatik ere, ez baititu baserritarren interesak behar bésala defendatzen. Era berean, elkarrizketaren amaieran transgenikoak ez kontsumitzeko hainbat arrazoi azaldu dizkigu Helenek.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

KINGSTON HIRIA: LEE “SCRATCH” PERRY

lee-scratch-perry1Pasadan astean Barakaldoko Rock Star aretotik pasatu zen Lee “Scratch” Perry handia. Egon zan baita Madriden  eta Bartzelonan. Bilbon ezin izan genuen ikusi eta Madridera joan ginen eta sarrera guztiak salduta zeuden, hori bai putadie! Beraz Lee “Scratch” Perry ikusteko eta entzuteko gogoakaz geratu ginen eta horregatik Euskal SEOk orain dela bi urte eginiko saio bat entzungo dogu, osorik Lee Perry-ri buruzkoa, baina The Congos, Upsetters, Max Romeo edota King Tubby bezalako gonbidatuekin. Errespetua lahgoonahk!!!

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

SOLASALDIA: Afrika Mendebaldean

arredondoHegoafrikako Lurmutur hirian uzti genuen Mikel Arredondo duela bi hilabete, eta egunotan Mauritaniako basamortuan dabil, Saharan. Hasteko, Mikelek holako bidai luzeetan (pasa den irailean hasi zen) batzuetan plana aldatu eta erabakiak hartu behar direla esan digu: kasu honetan hegazkina hartu eta Hegoafrikatik Burkina-Fassora joan da. Bertan, jendea, etniak, azokak, koloreak, janariak, dantzak eta gehiagorekin gozatzeko aukera izan du, Goron-Goron, Bobodioulasson edo Gauan. Eta hortik Malira pasatu da Dogon herria, Djené, Tombouktu edo Bakamo bisitatzeko, beste etnia batzuekin harremanetan jartzeko, Afrika mendebaldeko garraioa nolakoa den jakiteko… Senegal ere bisitatu du: Dakar, Cassamance, St. Louis.. etnia gehiago, kolore gehiago, eta hemen ere pobrezia agerian. Orain, bidaiaren 9. hilabetea hastear dagoenean, Mauritanian dago eta nekea sumatzen zaio baina pixka bat gehiago egingo du etxeratu baino lehen.

Solasaldi hau deskargatzekpo klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

PIPERPOLIS: ZARAMA ETA IRATI JIMENEZ ‘NORA EZ DAKIZUN HORI’ NOBELA

zarama_con_logoPiperpolisen musika eta letrak izan dira protagonista. Irati Jimenez idazlearekin ‘Nora ez dakizun hori’ eleberria ezagutu dugu. Errealismotik aldendu da Irati nobelako istorioak idazterako orduan, erromantizizmoz beteriko nobela sortu du. Sormen prosezuaz eta ipunen iguruan berba egin dugu. Bestetik Roberto Mosorekin Zaramaren itzulera izan dugu mitzagai. 1977an sortu zan Santurtzin Zarama taldea, 1994an desegin eta hamalau urteko etenaldiaren ostean birziklapen birari ekin diote. Gaua apurtu arte diskoan ‘Oraindik bizirik gaude’ esaten zuten eta ia 25 urte geroago bizirik jarraitzen dute.