Piperpolis: Xabi Sansebastianen musika eta Nomadak Tx zuzenean

Gaur Piperpolisen Xabi Sansebastian musikariaren bigarren diskoa, “Ospela”, entzun eta ezagutu dugu berarekin batera. Pasadan astean bueltatu ziren Euskal Herriko agertokietara, Oreka Tx, Nomadak Tx proiektuaren azken txanpa. 2003an hasitako bidaian jasotakoa Euskal Herrian erakusteari ekin diote. Diskoa, pelikula eta dvda plazaratu ostean Oreka Tx-koek Nomadak Tx bira hasi berri dute. Donostian hasi dute bira eta ondoren, Bibo, Gasteiz, Donibane Garazi, Biarritz…

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Nora aldizkaria (14.a)

Atzo gure kioskoetan agertu zena “Hiru handiak: Aizkorri, Anboto eta Gorbeia lotzeko zeharkaldia” gai nagusia duena. Norakoek hiru horiek jarraian egin ordez, lau etapatan egitea proposatzen digute, Hektor Ortega Norako erredakzio-buruak kontatu digunez. Horrekin batera, “Euskara bidaide” atalean Markina markako herria eta “Zenbaki ta lurrean”, aldiz, Hamar armarri baleadun artikuluak jorratu ditu. Trikuharriak, Bitakora kahiera (Hiru handiei lotuta), argazki eder bat eta erraz egiteko hiru txango ere agertzen dira azken Noran. Apirilekoan, Hektorrek esan duenez, Oteiza izango da gai nagusia.

Entzun orain

 

Entzun orain

 

IBAIZABAL: AEBetako aurrekontuak

Pasa den astean Barack Obama presidentearen gobernuak aurtengo aurrekontuak aurkeztu zituen, oraindik Legebiltzarraren eta Senatuaren onespena behar dutenak. Iazkoekin alderatuz, asko igo da diru kopurua eta gastuak berbideratu nahi ditu Obamak, Luis Guridik esan digunez. Horrek defizita handia sortuko du eta ez da erraza izango nahikoa diru ateratzea. Bestetik, BBVAk “hedge funs”etatik, arrisku handiko fondoetatik alde egitea erabaki berri du. Berriak adituak harritu ditu eta horri ere lotuta Luisek Mendebaldean gertatzen ari diren banketxe batzuen “nazionalizazioak” edo estatuen esku hartzeak aztertu ditu: BBVAk eta Santanderrek, epe laburrean, diru-laguntza publikoa behar izango dute edo ez?

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

SOLASALDIA: Muskiz, Garoña, hauteskundeak…

Gai horiek izan ditu mintzagai Iñaki Barcenak. Muskizen, atzo egin behar izan zuten Coke plantari buruzko herri-galdeketa baina Jaurlaritzako Barne Sailak bertan behera utzi zuen: edonola ere, Coke plantaren aurkako Koordinakundeak martxoan egingo dela adierazi berri du. Bestetik, Garoñako zentral nuklear zaharra izan du aztergai, duela gutxi beste hamar urteko luzapena eskatu baitu Nuclenor enpresak: gogoratu espainiar estatuko azken hauteskundeetan PSOEk Europako zentralik zaharrena itxiko zuenaren promesa egin zuela. Bukatzeko, EAEko hauteskundeak komentatu ditu Iñakik: aukerak, emaitzak, abstentzioa eta egun argi ez dagoela lehendakari nor izango den.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook