KINGSTON HIRIA: THE CLASH (2. -eta azken- atala)
mar 31, 2009 Entzungai (podcast), Kingston Hiria, Musibla
Aurreko saio baten The Clash taldearen lehen urteak jorratu genituen eta saio honetan azken urteak izan ditugu entzungai. Zehazki “Sandinista!” eta “Combat Rock” diskak, 1980 eta 1982 urteetan argitaratuak. Betikolez, kantarik “kingstondar”-enetan egin ditugu geldialditxoak, Dub eta Reggae doinu eta erritmoak izan direlarik nagusi. Hori bai ez ditugu urte haietan jorratu zituzten Soul, Hip Hop eta Punk erritmoak ahaztu.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
PIPERPOLIS: Akatz taldearen ‘ rudo bilbao’ doinuak
mar 30, 2009 Entzungai (podcast), Piperpolis
Gaurkoan jamaikako regge doinuak ekarri ditugu piperpolisgo uhinetara. Duela hamabost urte bakion sortu zen taldea da Akatz. Taldeak Rudo Bilbao diskoa plazaratu berri du, egunotan zuzenean aurkezten dabiltza, gurean Unai izan da. Gaurko saioan John Trolloperen atal berria entzuteko aukera izan dugu, 103. atala’plan ezkutua martxan’.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IBAIZABAL : AEBetako aktibo kutsatuak
mar 30, 2009 Entzungai (podcast), Solasaldia
Krisiarekin jarraituz, AEBetako gobernuak hainbat neurri jarri nahi ditu indarrean, eta horietariko batzuek aktibo kutsatuak atera nahi dituzte merkatutik, Luis Guridik azaldu duenez. Aktibo kutsatuak zer diren eta AEBetako gobernuak gauzatu nahi duen prozesua kontatu ondoren, Luisek beste gai bat izan du hizpide, Hegoamerikan izandako bi goi bilera hain zuzen : Txileko Viña del Marren egindakoa alde batetik, eta Kolonbiako Medellinekoa bestetik, biak aste honetan Londresen izango den G-20ko bilera prestatzeko asmoz.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
SOLASALDIA : Coke plantari buruzko herri-galdeketa
mar 30, 2009 Entzungai (podcast), Solasaldia
Pasa den larunbatean bukatu zen Muskizen Petronorrek indarrean jarri nahi duen Coke Plantari buruzko herri-galdeketa. Bermeen Batzorde independente batek kudeatu du prozesua eta pasa den astean auzoz auzo ibili da Iñaki Barcenak kontatu digunez. 1.204 lagunek (Muskizeko %20 baino gehiago) hartu dute parte eta gehienek ezetz bozkatu dute. Gogoratu afera auzitegietan dagoela eta pasa den astean planta hori eraikitzeko aurreko lanak hasi zirela.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
SOINUGELA: Ry Cooder (1. zatia)
mar 27, 2009 Entzungai (podcast), Soinugela
Ry Cooder gitarrajole apartaren ibilbide musikal oparoa luze eta sakon jorratzeko asmoa dauka Pedro Elias Igartuak lauzpabost mongrafikotan, hamarkadaz hamarkada joanez. Gaurkoan lehenengoa egin du. Bertan, musikariari buruz ohiko datuak emateaz gain, hasierako urteak hartu ditu erreferentziatzat (1967-71) eta urte horietan bakarka zein beste batzuentzat joz egin zituen lanak erakutsi eta eta entzungai jari dizkigu Pedrok. Irratsaioan zehar, Ry Cooderren eskutik, hamaikatxo kantu eder eta artista handi agertzen dira: Taj Mahal, Rolling Stones, Neil Young, Randy Newman, Phil Ochs, Buffy Saint-Marie, eta abar.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IBAIZABAL: Krisiaren eta gerren aurkako mobilizazio astea
mar 27, 2009 Entzungai (podcast), Solasaldia
Bihar hasi eta apirilaren 4a bitartean iraungo duena. Bertan, eta azken Munduko Gizarte Foroarekin bat egiten, hainbat sindikatu, talde eta elkartek bat egin dute krisiaren eta gerren aurka egiteko. Dabid Lopategi Plataforma horretako bozermaileak krisia (krisiak hobe esanda) eta NATO aztertu ditu, “krisiak sortu dituztenek ordain ditzatela” gaineratuz. Balioen aldaketa beharrezkoa dela esan ondoren, Davidek aste horretako egitaraua kontatu digu: bihar, hilak 28, hiru elkarretaratze izango dira Bilbon. Eta astelehentik aurrera hitzaldiak, elkarrerataze gehiago, tallerrak… Azkena, apirilaren 4ean “Gerrarik ez, NATO ez” lelopean Bilbon burutuko den manifestazioa izango da.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
SOLASALDIA: Sormen Industrien Foroa
mar 27, 2009 Entzungai (podcast), Solasaldia
Nazioarteko Foro hori atzo hasi zen Bilbon gaur bukatzeko Eleder Aurtenetxek kontatu duenez. Sormen industriak zer diren azaldu ondoren, Elederrek helburuak, antolaketa eta hitzaldi batzuk izan ditu aztergai. Horien artean hiru azpimarratu ditu bereziki: Danimarkako Christer Lidzelius, Toby Hyam eta Koldo Saratxagak emandakoak hain zuzen.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
ARTAYORRAN BAÑO, YANTZAN OBETO!
mar 26, 2009 Entzungai (podcast), Musibla
Nostalgiari tartexoa egin diogu aste honetan, izan ere Zarama, Ama Say eta Balerdi Balerdiren kantak gu aste honetan; oraintsuagokoak ere bai, hala nola, Amaia Zubiria, Ruper Ordorika, Berri Txarrak eta Lau Behi; notiziak, Binilo tenpore tartea eta agenda ere bai ! Garbittu belarrik!!
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
IRRATIA.COM #142: Korrika hasi gara Tuteratik
mar 25, 2009 Entzungai (podcast), Irratia.com
Korrika hasi baino ordu batzuk lehenago elkarrizketatu dugu lehen kilometroan lekukoa eramango duen Alicia Iribarren AEK-ko irakaslearekin. 10 urterekin Baztandik Erriberara bizitzen joan, eta euskara ia galdu zuen arren, 16 urterekin ekin zion euskalduntzeari. 16 urte beranduago, AEK-ko irakaslea da Erriberan. Tuterako Arrigarai euskaltegian harrapatu dugu, biharamunerako ekitaldiak prestatzen.
2001. urtean mundu bat euskarara biltzen
Gero duela 8 urteko Korrika ekarri dugu gogora. Gogoratuz zelan 2001. urtean irratia.com saioak egin genituen Euskal Herrian zehar, irrati eta herri ezberdinetatik. Korrikaren jarraipen dinamikoa egin genuen sarean, ez ADSLrik ez wifiri ez holangorik ez zegoen garaian.
Albisteak 2.0 albistegi digitalari ekin diogu gero. Azken asteko albisteak, hemen eta han bildutakoak. Aktualitate teknologikoa euskaraz.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
MUSIBLA: Amy Winehouse, Ama Say, Holly Golightly…
mar 25, 2009 Entzungai (podcast), Musibla
Emakumeak gaurko saioan, Amy Winehouse, Holly Glightly, Labrit, Cristina Rosenvinge… Kadentzia desberdinak eta ahots erakargarriak. Horretaz aparte beste zenbait talde ere izango ditugul, hala nola, Ama Say, berriz bueltan datorkigun euskal talde handia.