IRRATIA.COM:135. saioa; AnHitz estudioan

AnHitz izan da gurean. Neska euskaldun baten ahotsarekin, euskaraz mintzo den zientzia eta teknologiari buruzko errobota da Anhitz. Oso interesgarria iruditzen zitzaigun gaurko saioa, eta Igor Leturiaren laguntzagaz (Elhuyar i+g) , oso elkarrizketa interesgarria egin dugulakoan gaude. Twitter eta facebook bidez ere jarraipena izan du gaurkoak, eta alde horretatik oso pozik gu.

Albisteak 2.0 albistegi digitalean puntuEUS elkartearen sorrera, ARGIA saria Librezale ekimenari eta beste. Saio konpletoa, barreak, algarak, zientzia eta teknologia, sexua eta umorea.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

KINGSTON HIRIA: BOB MARLEY & THE WAILERS BERTSIOAK EGITEN

Aste honetan Bob Marley & The Wailers izan ditugu mintzagai. Baina ez ditugu eurek idatzitako abestiak entzun, egiten zituzten bertsioak baizik. Peter Tosh, Bunny Wailer Eta Bob Marleyren ahotsak entzun ditugu, bai, baina Curtis Mayfield, Bob Dylan, Richie Havens, Nina Simone eta beste askoren abestiak abesten. Bestalde, “Kingstonetik Euskal Herrira” tartean Dr Ring Ding abeslari eta tronboijolearen abestiak entzun ditugu, Bilboko Kafe Antzokian jo baitzuen orain dela gutxi.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Zinegoak 09

Zinegoak, Bilboko Gay-Lesbo-Trans 6. Nazioarteko Zinemaldia pasa den ostiralean hasi zen Bilboko Arriagan “Ander” filmarekin, Karmele Merino Zinegoakeko zuzendari laguntzaileak gaur kontatu digunez. Aurten, iaz izan zuen publikoaren arteko arrakasta errepikatu nahi dute eta horretarako hainbat laburmetrai, luzemetrai, dokumental  eta hiru sekzio berezi ikusgai dira egun hauetan, besteak beste, Bilborocken, FNACen, Capitolen edo Guggenheimen. Honen inguruko informazio gehiago: www.zinegoak.com helbidean.

Elkarizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

Piperpolis: Willis Drumond taldearen doinuak

Gaur piperpolisen Willis Drumond taldearen doinuak izan ditugu entzungai. Bi urte pasatu dira Anthology lehen diskoa kaleratu zutenetik. Oraingoan taldearen izena baino ez da agertzen diskoaren azal gorrian. Bi urte hauetan ehunka kontzertu eman dituzte. Euren ibilbidea beraiken batera ezagutuko dugu, urte bi hauetan taldearen ibilbidea eta bilakaera, eskaini duten kontzertu mordoaz gain. Guzti horri buruz hitz egiteko, taldekoa den Jurgi Larrondoatik zuzenean izango dugu.

Piperpolisen, gainera, ondorengo egunotako zenbait kontzertuen berri emateaz gain literaturako pasarte ezberdinetaz gozatzeko aukera izango da.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Nora aldizkaria (13.a)

“Basamortuko bizitza” leloarekin atzo (hilak 1) agertu zen (Bilboko leku batzuetan izan ezik) Nora aldizkariaren 13. zenbakia. Barruan, Bardeei hamabi orrialde eskaintzen dizkiete, basamortuko bizitza anitza agerian utziz. Honi lotuta Sustrai Colinaren “Bitakora Kahiera” aipatu behar dugu. Horietaz gain, Trebiñu, Oiartzungo Lubaki eremua edo Bilboko kode genetikoa (denda errotuluak) artikulu interesgarriak ditugu. Bukatzeko beste bi aipamen: Gasteizko Burulleria Plazan ateratako argazkia eta erraz egiteko hiru txango.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

SOLASALDIA: Uholdeak Bizkaian

Pasa den asteartean ohiko lekuetan gertatu zirenak. Egia da ordu gutxitan euri handia egin zuela, baina zer gertatu zen Alonsotegin? Astelehen gauean Kadaguaren egoerak ez zuen zer ikusirik asteartean zeukanarekin (Ordunteko urtegian zer edozer egin al zuten?). Getxon, berriro ere eta sei hilabetetan bigarrenez, Fadura uholdetu zen: izenak esaten digu zergatia. Bilboko Errekalde auzoan, Super Surreko lanek lokatzaz bete zuten auzoa eta auzokideen haserrea gero eta handiagoa da. Holako gauzak eta gehiago kontatu dizkigu Josu Larrinagak gaurkoan.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook