IBAIZABAL: Deustualdeko PREST aldizkaria (89)
ots 27, 2009 Entzungai (podcast), Solasaldia
Otsailari dagokion 89.zenbaki honetan ohiko atalak agertzen dira: Monografikoa (denda txikiei dedikatua), Gurera etorriak (Tatiana Andreeva), Inkesta (lehendakarigaiak eta mozorroak), Deustuko historia (deustuarren bekatuak 18. mendean)… Horietaz gain, elkarrizketa batzuk egin dituzte, Ramon Bustamanteri edo Alvaro Cuartango margolariari. Datorren astean Korrika Kulturalen barruan estrainatuko duten “Atxikistan, Kanpanolue martxan” antzeslana, Done Petri plaza batzeko ekimena edo Deustuko tomateak eta holako kantak biltzen dituen liburua ere aipatu ditu Lur Malleak, Prest hilabetekariko zuzendariak.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
SOLASALDIA: Mikel Arredondo Afrikan (II)
ots 27, 2009 Entzungai (podcast), Solasaldia
Urte zaharra baino egun batzuk lehenago Ugandan utzi genuen Mikel Arredondoren bidaia: azken bi hiletan, Uganda, Rwanda, Burundi, Tanzania, Malawi, Mozanbike, Swaziland eta Hegoafrika zeharkatu ditu. Jendearekin izan dituen harremanak, garraio publikoa, planak eta aldaketak, ezustekoak, eguneroko lanak, hizkuntzak, sentsazioak.. eta gehiago kontatu dizkigu gaurkoan. Mikelek Afrikan jarraitzea erabaki du eta hurrengo asteetan Burkina-Faso, Mali, Senegal… bisitatu nahi ditu.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
SOLASALDIA : UEUko Udaberriko ikastaroak
ots 27, 2009 Entzungai (podcast), Solasaldia
Euskarazko etengabeko prestakuntza ikasturte osora zabaltzeko asmoz, UEUk Eibarren duen Ikastetxe Nagusian zortzi ikastaro antolatu ditu udaberrirako, Mari Karmen Menikak, UEUko Ikastetxe Nagusiko arduradunak kontatu digunez. Dagoeneko izena emateko epea zabalik dago, www.ueu.org helbidean.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
ARTAYORRAN BAÑO YANTZAN OBETO: bigarren saioa!
ots 26, 2009 Entzungai (podcast), Solasaldia
Aste honetako saiorako beste kanta aukeraketa batekin gatoz; denetik entzuteko aukera izango duzue, Joseba Tapia, JC Perez, Sorkun, Ken Zazpi, Petti, Mikel Urdangarin, Pilt, Urtzi eta Gorane eta Eneko Lebegerie, hain zuzen. Berriak eta astebururako agenda ere entzungai . Bejondeixuela!!
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
BERBAZ:AINARA MADARIAGA, historialaria
ots 26, 2009 Berbaz, Entzungai (podcast)
Txilen azken urte biak eman ditu Ainarak hango Unibertsitateetan euskal kultura eta hizkuntzari buruzko eskolak ematen, Santiagon eta Valparaison.
Lehenago beste urte pare batez Buenos Airesen bizi izan da Txileko euskal jatorriko jendearen gaineko doktore-tesia egiteko lanean. Jende horrek euskaltasuna nola irudikatzen duten aztertzen du, eta artxibategietan eta norbanakoekiko elkarrizketetan bildu du dagoeneko gaiari buruzko material ugari.
Bere familian ere izan dira Txilera lan bila (XIX. Mendearen bukaeran) eta ihesi (Espainiako gerra zibilaren ondorioz) joandakoak, eta hortik, eta Txileko diaspora gutxiago aztertu izan delako, bere interesa.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IBAIZABAL: Etorkinak eta hauteskundeak
ots 26, 2009 Entzungai (podcast)
Jakina da datorren igandeko hauteskundeetan EAEko hiritar askok ezin izango dutela bozkatu, ezta aukeratua izan ere. Horien artean, etorkinen eskubideak izan ditu aztergai Xabier Aierdik gaurkoan: azken kalkuluen arabera 135.000 etorkin daude erroldatuta EAEn eta horietariko askok ezin izango dute bozkatu. Europan egun indarrean dagoen legedia antzekoa dela esateaz gain, Xabierrek “etorkinek ez dutela hiritartasun eskubidea” komentatu du. Are gehiago, etorkin askok oinarrizko beste eskubide batzuk ere ez dituzte. Egoera bideratzeko, edo bideratzen hasteko, Estatutuak etorkinen inguruko eskumena izan beharko luke, urratsak ematen hasteko.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IBAIZABAL: HIRU sindikatua borrokan
ots 26, 2009 Entzungai (podcast), Solasaldia
EAEko Defentsarako Zerbitzuak ezarri nahi dien isunaren aurkako mobilizazioekin jarraitzen dute Hiru sindikatuko kideek, Estitxu Ugarte sindikatuko bozeramaileak esan digunez. Isuna 500.000 eta hamar miloi euro bitarteakoa izan daiteke, iaz, erregaien prezioa zela kausa Hiru sindikatuak garraioaren truke ordain duina eskatu zuelako. Egun, sindikatuko hiru kide gose greban daude, hainbat elkarretaratze eta mobilizazio burutu berri dituzte eta alderdi politikoei galdetu die egoeraz. Hiruk EAEko sindikatu guztien elkartasuna jaso du.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
irratia.com #138: are you reggae?
ots 25, 2009 Entzungai (podcast), Irratia.com

irratia.com sound system. Konsul izan dugu estudioan, mikrofonoetara. Donostiatik zuzenean Unai (revolutionary brothers) Ttan Ttakun irrati libreko are you reggae? saioko esatari eta disko jartzailea. Eta reggaea hizpide, musika beltza entzungai. Eta zuzenekoa eskaini digu King Konsulek. Revolutionary brothers & Kingo Konsul. Kantuak joan, kantuak etorri. Galdetu eta erantzun. Entzun eta ikasi. Dena zuzenean, dena txukun. irratia dot com, basque digital radio. Saioa entzuteko HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
KINGSTON HIRIA: Poesia + Dub= LINTON KWESI JOHNSON
ots 24, 2009 Entzungai (podcast), Kingston Hiria
Azken saio honetan Linton Kwesi Johnson-en lehen diska izan dugu entzungai: “Dread, Beat an’ Blood”. Britainia Handian dub musikan egin zen lehenengotariko diskoa izateaz aparte, aintzindaria izan zan “Dub Poetry” estiloan. Hau da, olerki errezitatuak dub musikaren gainetik. “Toasting”ean ez bezala “Dub Poetry”an testuak ez dira inprobisatuak, aurretik idatziak dira. Linton Kwesi Johnsonek adibidez bazituen bi olerki bilduma argitaratuak irratsaioan entzun dugun diska hau grabatu baino lehen.
Olerkien gaiekin bat zetorrenez, entzun dugu ere The Clash-en “The Guns Of Brixton” eta beste sorpresatxoren bat.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IBAIZABAL: Krisiak eta neurriak
ots 23, 2009 Entzungai (podcast), Solasaldia
AEBetan 800.000 miloi dolarreko laguntzak emango dituzte (diru publikotik aterata) zergak murrizten, osasun asegurua hobetzen… ekonomia suspertzeko asmoz. Luis Guridiren ustez lehenik eta behin sakon aztertu behar da krisiaren (krisien) sorburua, eta hartutako neurriek zenbait aspektutan onak izan daitezke, baina beste batzuetan ez. “Hau ez badugu egiten dena eroriko da” dioen mendebaldeko agintarien diskurtsoa ere aztertu du Luisek; gero, krisiek herrialde pobre eta emergenteetan izan dezaketen eraginaz hitz egin du. Bukatzeko, duela berri G-7ko eta laster Londresen izango den G-20ko bilerak aipatu ditu.