SOLASALDIA: Munduko 9. Gizarte Foroa

Pasa den asteartean hasi zen aipatu Foroa Brasilgo Belem do Pará hirian, igandera arte luzatuko dena. Gaurkoan, Iñaki Barcenak kontatu digunez, jendetsua eta koloretsua da giroa Belemen, baina hara heldutako ehun mila lagun baino gehiago ez dira prezeski oporretara joan. Hamar gai nagusi jorratzen ari dira egunotan, bertako bi Unibertsitateetan eta kalean: gaien artean, garrantzi berezia du Amazoniari dagozkionak, lurra bezala eta indigenen eta herrien eskubideen ikuspuntutik ere. Euskal Herriko presentziaz mintzatu ondoren, Iñakiren ustez Foro honetatik neurri eta ekitaldi zehazt batzuk atera behar dituzte.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

BERBAZ:Oihane; HIRIA kolektiboa, arkitektura eta urbanismo parte-hartzailea genero ikuspegiz

HIRIA kolektiboan diardu Oihanek eta arkitektura eta hirigintzan lanbide gisa ere bai, beste kide batzuekin. Gure hiriak diseinatuko dituen emakumea jaio ote da? Horixe, besteak beste, buruan duen ametsetako bat, Bilbo Hiria Irratira ekarri duen komikian agertzen den emakumeak duen ametsaren antzekoa. Izan ere gizonezkoak izan dira historian zehar gure hiriguneak diseinatzearen eta eraikitzearen arduradunak, eta emakumeak (bai eta jende nagusia, umeak eta gaigabetuak ere; jende gehiena, beraz) baztertu izan ditu zentzu askotan hirigintza modu maskulino horrek.

Kalean dagoena erabakitzeko kalean bizi denarengana jotzea eta hari entzutea funtsezkoa da. Orain arte gutxitan eman izan da hori eta horra ondoiro batzuk:  autoak hiriguneetan nagusi eta arazo bihurtuta;  kalean bildurra handitzen eta horrekin bat gero eta polizia gehiago; kalean umeak olgetan gutxitan ikusi,… horiek eta beste atera dira Oihanerekiko elkarrizketa aberatsean.

Gogoko txokoak Bilbon? Bota dizkigu hiru-lau, ez-ohikoak eta paseorako aitzakia ederra, entzun!

Erreferentziak:

1. www.hiriakolektiboa.org

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

IBAIZABAL: Bilboko kontuak

Azken 8-9 urteetan, astero izan dugu Arantza Urkaregiren ahotsa gure irratian, Bilboko hainbat kontu eta gairekin. Aste honetan ez da izan, pasa den ostiralean bera eta beste zazpi lagun atxilotu zituztelako. Gure ustez  atxilotu horiei leporatutako akusazio larriek ez dute inolako funtsik eta Alderdien legeak ez ditu hiritar guztien eskubide demokratikoak bermatzen: euskal gizarteak klabe zibil eta demokratikoetan egin behar du aurrera. Hori esanda, eta atxilotu horien berehalako askatasuna exijituz, Arantzak egindako lanari jarraitzen saiatuko gara: hasteko, pasa den astean bera atxilotu baino ordu batzuk lehenago egindako elkarrizketa duzu hemen.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

IBAIZABAL: Davoseko eta Belemgo Foroak

Munduko aberatsak Suitzako Davos herrian bilduta dauden bitartean, mundua desberdin ikusten duten asko Brasilgo Belem do Parán ari dira, Munduko 9. Gizarte Foroan. Xabier Aierdiren ustez argigarria da Davosi buruz egun hauetan dagoen informazio eskaxa, ezkututa dabiltzala ematen du. Bien bitartean, estatuaren papera ekonomian ia zeroraino murriztu dutenek, orain diru publikoa eskatzen dute etekinak izaten jarraitzeko. Belemen, aldiz, munduko lagun eta mugimendu asko bildu dira neoliberalismoari eman behar zaion erantzuna eta Amazonia (lurra zein herri indijenak) aztertzeko: Xabierrek esan digunez, koiuntura historikoan daude Hego Ameriketan, munduan zenbait gauza aldatzen ari denaren seinale.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

MUSIBLA: Jimmy Bidaurreta, Florent Marchet, Zura…

Saio honen hasieran Jimmy Bidaurretaren bidaia “etnotronikoa” entzungo dugu, Florent Marchet frantziarraren Gargilesse disko zoragarria eta Zuraren Kiribil diskoa, bossa eta soinu brasildarrez atonduriko disko txundigarria. Beste zenbait perla ere izango dituzu entzungai gaurko saioan. On egin.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

IBAIZABAL: “Internazionalismoa aurrera”

Lelo horrekin, Askapena taldeak manifestazioa konbokatu du datorren larunbatean Bilbon, Unai Vazquez Askapenako kideak komentatu digunez. Elkartasuna herrien arteko samurtasuna dela esan zuen Che Guevarak, eta azken bolada honetan, internazionalismoa, elkartasuna eta internazionalistak kriminalizatuak eta mehatxuak izan dira munduko hainbat tokitan, hasi Kolonbian, jarraitu Israelen eta bukatu espainiar estatuan. Askapenak internazionalismoaren balioa eta beharra aldarrikatzen ditu eta manifestazioan parte hartzeko hainbat atxikimendu lortu ditu dagoeneko. Honen  inguruko informazio gehiago www.askapena.org helbidean.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

SOLASALDIA: IBAIZABAL TELEBISTA urtarrilean

Aipatutakoa ibaizabaltb.com helbidean ikusi eta entzuten da iazko apiriletik. Eguberrietan urte berria emateko modu bitxia aukeratu du Ibaizabalek: Bilboko zein Kubako irudiak nahastu ditu (Kubako iraultzaren 50. urteurrena izan dela gogoratuz), musika beroarekin. Bestetik, zenbait atal ditu telebista honek eta egunotan gauza batzuk ikusi ahal dira: Clash taldearen kanta bat Pedro Elias Igartuak komentatuta, Kafe Antzokiaren itxierari buruzko erreportaia, BBVAren aurkako Plataformako bost kideren kontrako epaiketa edo “Jaizkibel Bizirik” dokumentala. Atal berri bat ireki dute egunotan, Oblada izenekoa: bertan Bilboko Abando-Ibarrako eskultura batzuk aztertu ditu Ismael Manterolak. Bukatzeko, etorkizunera begira egitasmo batzuen berri eman dizkigu Hibai Castro Ibaizabal Telebistako kideak: eguneroko lanean oinarrituta, atal berri batzuk atera nahi dituzte eta apirilerako (lehen urtemuga izango delako) ekitaldi berezia ari dira prestatzen.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

KINGSTON HIRIA: PRINCE BUSTER ETA JOSU ZABALA

Kingston Hiria irratsaioak aro berri bat hasten du. Hori bai, nahiz eta egileak ezberdinak izan, gaia berdina izango da: jamaikar musika. Calypso, Ska, Rock Steady, Reggae, Dub, Dancehall…etab. Aro berri honi hasiera emoteko, zer hobeto Ska musika baino? PRINCE BUSTER Skaren printzea eta “asmatzailea” izan dugu mintzagai. Horretaz aparte, JOSU ZABALArekin  hitz egin dugu Hertzainak taldearen “Egunero” abestia dela eta, hamaika kontu esan dizkigularik abesti horri buruz,  diskoaren grabaketari buruz eta baita “sasoi latz” haiei buruz.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

IBAIZABAL: Iparraldeko berriak

Gaurkoan, hiru berri jorratu ditu Pepe Aizpuru Euskal Irratietako erredakzio buruak. Hasteko, asteburuko denboraleak kalte material ugari sortu dituela Iparraldean esan digu eta momentu honetan 8000 bat lagunek ez dutela argindarrik. Gero, datorren ostegunean izango den epaiketaren berri ekarri digu: egun horretan frantziar estatuak Mixel Berhokoirigoin Euskal Herriko Laborantza Ganbarako presidentea epaituko du Baionan. Honi lotuta, azken asteetan Laborantza Ganbarak jasotako elkartasun oldea aipatu du Pepek. Bukatzeko, pasa den astean Fernando Arrabalen “Gernika” antzeslana eman zuten Kanbon, euskaraz lehenbizikotz Iparraldean.

Elkarrizketa haudeskargatzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Piperpolis: Korrika Kulturala eta Ander flima

Aurten korrika hamabost ospatu behar da eta ohi den bezala aurretik korrika kulturala izango da euskal herriko txoko askotan. Hamaika ikuskizun estrenatuko dira korrika kulturalaren barnean. Ongi etorri euskaraz bizi nahi duen herrira da aurtengo leleoa. Igor Elordik kontatu dizkigu kultur biraren nondik norakoak. Korrika kanta aurkeztu dugu ere, aurten Betagarri taldeak egin du. Datorren ostiralean Zinegoak jaialdiaren inagurazioan ‘Ander’ filma aurkeztuko da Arriaga antzokian. Joxean Bengoetxea aktorea izan da gurean, Ander pertsonaia gorpuzten duen aktorea.