IBAIZABAL: Mikel Laboa hil da

Astelehen honetan heldu zaigi berri txarra: Mikel Laboa Donostiako Erietxean hil da gaur goizean, egun batzuk bertan eman ondoren. Ez Dok Amairuren sortzaileetakoa euskal kantagintza berriaren suspertzailea izan da duela 74 urte Donostian jaiotako kantaria.

Dokumentu hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Dokumentu hau deskargatzeko kliokatu HEMEN.

Dokumentu hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

Entzun orain

 

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Aholkularitza sexologikoa

Abendiaren 17an Bilboko Boluntaren egoitzan gai horren inguruko Jardunaldia burutuko dute. Aholkularitza sexologikoa zer den azaldu ondoren, Biko arloko Igor Erauzkin sexologoak Jardunaldi horren helburuak eta egitaraua kontatu ditu. Aholkularitza sexologiko hori gazteei zuzenduta dago eta egun horretan Udal teknikari batzuek, Joserra Landarroitajauregik eta Igor Erauzkinek hitz egingo dute. Informazio gehiago lortzeko edo parte hartzeko: bermesex@bermeo.org helbidean.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Mikel Laboa, Durangoko Azoka….

Mikel Laboaren heriotzarekin hasi da gaurkoan Patxi Gaztelumendi “Bide gorritik” saioan. Patxik kontatu digunez zenbait proposamen jarri dira dagoeneko interneten eta zalantzarik gabe Durangoko Azokan pisu berezia izango du Laboak. Aurten 43. edizioa burutuko dute eta nobedadeen artean Xabier Leteren liburua, “New York-Bilbao-New York” Kirmen Uriberen nobela berria edo Joseba Sarrionandiaren bi lan aipatu ditu; musikan, aldiz, Arrasateko Deskontrol taldearen disko berria ekarri du gogora, hainbat arrazoirengatik. Aurtengo zita hilaren 5etik 8ra arte.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

SOLASALDIA: Petronor, AHT, EHUko hauteskundeak

Zenbait gai ekarri ditu gaurkoan Iosu larrinaga EHUko irakasleak, hala nola, Jaurlaritzak Petronorri eman baimena, AHTren inguruan Arrigorriagan gertatutakoak edota Unibertsitatean izango diren hauteskundeei buruzko gogoetak, batez ere zenbait irakaslek bizi duten egoerari buruzkoak.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook