BERBAZ: IZASKUN ÁLVAREZ GAINZA: diseinuaz, eta…
Abe 25, 2008 Berbaz, Entzungai (podcast)
Bere burua aurkezteko eskatu eta Arte Ederrak ikasitakoa dela, barne-diseinuan eta diseinu grafikoan diarduela eta arte kontuei buruzko edizio proiektu baten arduradun dabilela jakin dugu, bere doktore-tesia egiten duen artean… asti gutxi aspertzeko!
BELCRO proiektuaz mintzatu zaigu Izaskun hasteko. 1000na aleko hiru argitalpen orain arte. Hirurak diseinu grafikoan dabiltzan gazteen lanak era berezian plazaratzeko saioak. Kaleratu berri duten 3.a , kasu: boltsa garden bat, barruan estu-estu honako hauek dituela: argazki bat, serigrafia-lantxo bat, pegatina bat, ebaki eta muntatzeko paperezko automobila, BELCRO izena dakarren txapatxo bat…). Hartzailearekiko harremana estutu nahi dute.
DROM da Izaskunen diseinu grafikoko enpresa. Zertan ibili diren azken aldian? Aipagarrienetakoa: ALDARTE elkarteak urtarrilean burutuko duen sexu berdineko bikoteen barneko biolentziari aurre egiteko kanpainarako diseinu grafikoa egin dute. 1. Ikusi 2. Ebaluatu eta 3. Ekintza prozesua islatu dute irudi bidez eta laster izango dugu ikusgai han-hor-hemen…
Saioaren bukaeran bere doktore-tesiaren gaia azaldu digu, inondik ere elkarrizketa luze baterako ematen duen gaia: hiri-paisaia nola diseinatzen dugu? nola bizi dugu? nola eragiten digu? eta emakumearen ikuspuntutik?… Bilboko kasuari lotuta ikertzen ari da gai hori Izaskun…
Esandakoa, aspertzeko betarik ez!
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Erreferentziak
www.belcro.es
www.estudiodrom.com
Bere irakurgaietatik hiru ale:
o TERESA DEL VALLE: Andamios para una nueva ciudad
o DAVID MANGIN: La ville freanchisée
o MARC AUGÉ: Los no lugares
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IBAIZABAL: KUBAKO IRAULTZAREN 50. URTEURRENA
Abe 24, 2008 Entzungai (podcast), Solasaldia
Urtarrilaren 1ean izango da eguna, baina urtean zehar hainbat ekitaldi burutuko dira Kuban zein munduko hainbat tokitan. Sasi guztien gainetik (eta azpitik) Kubako iraultzak aurrera egiten jarraitzen du, akatsak, kontraesnak eta blokeoa gainditzen. Urtarrilaren 3an, Euskadi-Kuba elkarteak antolatuta, jaialdia egingo dute Bilboko Areatzan elkarte horren Elena Bengoetxeak kontatu digunez. Datorren urtean, gainera, badute beste urteurren bat ospatzeko, elkarte horren 20.a hain zuzen.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IBAIZABAL: EUSKAL HERRIKO SELEKZIOAK
Abe 23, 2008 Entzungai (podcast), Solasaldia
Gaurkoan ESAITeko Ritxi Mendigurenek bolo-bolo dabilen afera aztertu du. Kirol mundutik haratago joan den istorioa, semantika kontua baino gehiago dela esan digu. Bien bitartean, argi geratu da hainbat lagunen iritzia: 165 futbolarik, 800 ta piku kirolarik, giza-eragile, alderdi eta gehiengo sindikalak zabaldutako oharrak…. Duela egun gutxi futbalariek agertu zuten bezala, orain urrats serioak eman behar dira ofizialtasunerantz. Bukatzeko, hilaren 27an larunbatean Bilbon izango den manifestazio nazionala gogoratu digu Ritxik.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
PIPERPOLIS: CASTILLO SUAREZ IDAZLEAREKIN BERBETAN
Abe 22, 2008 Entzungai (podcast), Piperpolis
Castillo Suárezen «Souvenir» lana, bere ibilbideko hirugarrena -aurrekoak «Mugarri estaliak» (Susa, 2000), «Spam poemak» (Elkar, 2004) eta «Bala hutsak» (Elkar, 2006) izan ziren, aurkeztu digu gaur Piperpolisen. Castillo Suarezen poesiaren betiko bereizgarrietako batzuk biltzen dira liburuan: giza harremanez sakon eta zorrotz aritzea, ez mezu biribilez , esaldi zirikatzailez eta irudi iradokitzailez; hizkuntza aratz eta aldi berean hurbila erabiltzea. Poema independienteak Poemak guztiz independenteak dira eta lotura bat izatekotan, sortzen duten “atmosfera” izango litzateke. Lan guztiak “maila berean” jarri ditu Altsasuko idazleak.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IBAIZABAL: Preserbatiboen aldeko kanpaina
Abe 22, 2008 Entzungai (podcast), Solasaldia
Horixe izan du mintzagai gaurkoan Igor Erauzkin Biko Arloko sexologoak. Espainiar gobernuak bultzatutako azken kanpaina (hip-hopekin hain zuzen) arazo zaharrei irtenbide zaharrak ematea da Igorrentzat. Honen ustez, kanpaina dator abortuaren inguruko datuak ezagutu ondoren, baina akats batzuk ditu: haurdunaldia ekiditeko, esaterako, antisorgailu franko dira, preserbatibotik haratago; kanpaina horren bitartez esplizitoki onartzen dira gazteen arteko harreman heterosexualak eta koitoan oinarrituta; egun informazioa ez da nahikoa, prebentzioa lortu behar da eta Sexu Heziketa ikastetxeetan askoz hobeto definitu eta txertatu behar dela esan digu.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IBAIZABAL: Koloretan bizi zinemaldia
Abe 22, 2008 Entzungai (podcast), Solasaldia
Zuria Arzua, SOS Arrazakeriako kidea izan dugu gurekin eta , talde honekeguberrietan antolatu duen Koloretan Bizi zinemaldiaren berri eman digu. Helburua, pelikulak ikustera doan ororengan kontzientzia pixka bat sortzea, eta etorkinen azalean jartzea da. Lau egunetan zehar luzatuko da zinemaldia Urazurritua 32.ean, Bilbo Arten.
Abenduaren 22an, “Un dia sin Mexicanos” ikusteko parada izan dute eta 23an aldiz, “Arrazakeriaren aurkako laburmetaiak”. Hilaren 29an, datorren astelehenean “En un mundo libre” filma eskainiko dute eta bukatzeko 30ean “Persepolis”. Arratsaldeko 19:30etan izango dira emanaldi guztiak.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IBAIZABAL: Errepideetako droga frogak
Abe 19, 2008 Entzungai (podcast), Solasaldia
Azken bolada honetan EAEko Ertzantzak egiten dituen froga horiek aztertu ditu Martin Barriuso PANNAGHeko (Cannabisen aldeko elkartea) lehendakariak. Martinen ustez, momentuz ez dira oso fidagarriak egiten direnak, kalamu, kokaina, antsiolitiko eta beste pilula batzuen eragina neurtzeko. Argi utzi du droga batzuen menpekotasunean gidatzea oso arriskutsua izan daitekeela, eta momentuz toke bat eman dutela istripuak gutxitzeko asmotan. Bestetik, Txoko Kanabikoen berri ekarri digu Martinek, espainiar estatuan zabaltzen ari direnak alegia: azken bolada honetan Pais egunkarian, telebista batzuetan baita Frantziako TV 3 katean ere agertu dira esperientzia horiek tono serio batean eta gure gizartean dagoen kalamuaren perzepzioa aldatzen ari dela esan digu.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
BERBAZ: IDOIA LARRAÑAGA MEDIKUA: DROGA-MENPEKOEI LAGUNTZEN
Abe 18, 2008 Berbaz, Entzungai (podcast)
Droga-arazoak gainditzen laguntzea da gaur egun Idoiaren lana. Bilbo Zaharreko Naja kalean den AUZOLAN zentroan dabil orain, familia-medikua bada ere, normalean psikiatrian berezitutako medikuak ari diren lanean.
Neurriz kanpo hartutakoan eta bakoitzaren izaeraren arabera arazo latza bihur daiteke droga-kontsumoa. Arazoa gainditzeko bide ugari uztartu behar izan ohi da: pertsona bera eta bere inguru-abarrak ezagutzea, medikamentu gogorrak, terapia psikologikoa, talde-lana… eta ohiturak aldatzen laguntzea. Droga menpekotzat jo daiteke bere bizitzaren ardatz droga lortzea eta kontsumitzea bilakatu zaion laguna. Egoera horretan sare soziala berreratzea eta proiektu eta amets pertsonalak berpiztea ezinbestekoa izaten da aurrera egiteko…
Mediku eta laguntzaile gisa duen esperientziatik erantzun digu ordubeteko solasaldian Idoiak sortutako itaunei.
Erreferentziak: http://www.moduloauzolan.org/
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IBAIZABAL: Nabarra aldizkaria (abendukoa)
Abe 18, 2008 Entzungai (podcast), Solasaldia
Munduan zehar euskal herritar batzuek egindako bidaia da abenduari dagokion Nabarra aldizkariaren 93. zenbakiaren ildoa, Ion Orzaiz zuzendariak kontatu digunez. Mikel Urmeneta New Yorken, Judas Arrieta Beijingen, Mikel Etxebarria motorraz munduari bira egiten edo Bosniako errealitate latza aipatu ditu Ionek. Horrezaz gain, Eduardo Galeanoren “Espejos. Una historia casi universal” liburuari buruz idatzitako artikulua eta Helena Tabernari egindako elkarrizketa izan ditu mintzagai.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IBAIZABAL: Euskal Selekzioa
Abe 18, 2008 Entzungai (podcast), Solasaldia
Xabier Aierdi soziologo eta irakaslea izan dugu Selekzioaren inguruan sortu polemikaren inguruan hitz egiten. Besteak beste, ez dugula onartzen ze gizartean bizi garen azaldu du Xabierrek eta halaber, ingurumarian sortutako gora- beherek ematen dioten pena aipatu digu. Euskal Herria, Euzkadi, Euskadi, Baskonia… zer deritzozu entzule??