SOLASALDIA: Kafe Antzokiaren programazioa azaroan (I)

kafe.jpegGaurkoan Mikel Urbeltz Kafe Antzokiko Programazio arloko kideak azaroan izango diren ekitaldien berri ekarri digu, hobe esanda, lehen bi astekoak. Pasa dira dagoeneko Algara konpartsak egindako bazkaria eta festa (hilaren 1ean) non 200 bat lagun bildu baitziren edo aste honetako astelehenean, ezohiko egunean, reggae musika ekarri zigun Alborosie, edo asteazkenean Ronnie Drew in memoriam izandako kontzertu berezia: The Dubliners taldearen kantaria eta sortzailetariko bat pasa den udan joan zen eta Irlanda, Italia, Senegal edo Euskal Herriko hainbat kantariek omenaldia eskaini diote. Asteburua betetzeko hurrenez hurren Martha Wainwrigth eta Bilboko Cherry Boppers izango dira Bilboko Kafe Antzokian ostegun eta ostiralean . Igandeko Kurkuluxetan umegunea ahaztu gabe, datorren astean Lagun Artean Kantari izango dugu asteartean; asteazkenean, aldiz, Roy Ellis “Mr. Symarip”, eta ostegunean Ama Say eta Piztiak Topagunearen Udagoieneko Osteraren barruan. Bukatzeko, datorren asteko asteburuan Micah P. Hinson eta Anari ostiral horretan izango dira eta larunbatean, berriz, Capleton. Eta igandean, arratsaldeko 5etan umeek ondo baino hobeto pasako dute Popi eta Zaratrako Pailazoekin.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas081105urbeltz.mp3]

Entzun orain

 

SOLASALDIA: Petronorreko Coke planta

coke1.jpegPilpilean dagoen gaia ekarri digu aspaldiko lagun, soziologo eta EHUko irakasle den Iosu Larrinagak. Koke plantak suposatzen duena, Muskiz eta inguruan duen erantzuna, Iosu Ion Imazek jokatzen duen papera… Horrekin batera beste zenbait erreferentzia historiko ere gogorarazi dizkigu Iosuk. Eta ez ahaztu: Koke Plantaren Kontrako Plataformak, manifestazioa deitu duela larunbata honetan, hilak 8, Muskizen.

Solasaldia deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas081103larrinaga.mp3]

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Iparraldeko Kronika

pepe.jpegLau gai jorratu ditu gaur Pepe Aizpuru Euskal Irratien erredakzio buruak. Hasteko, gaur goizean goiz hainbat tokitan izandako atxiloketa eta miaketen berri ekarri digu. Gero, egun hauetan martxan dagoen Miarritzeko Foroa izan du mintzagai. Kultur arloan, aipamen berezia egin du Pepek, Georgiako Mzetambe musika talde berezia bisitaldian baita Iparraldean. Bukatzeko Lacon kanpoko ardi arrazak sortutako eztabaida kontatu digu.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas081104pepe.mp3]

Entzun orain

 

PIPERPOLIS: Hedoi Etxarteren ‘Suzko Lilia’ eta Udagoieneko ostera

lilia.jpgHedoi Etxarte idazle eta musikariak ‘Suzko lilia’ poesia liburua kaleratu berri du Susa argialetxearen eskutik. Gaur piperpolisera gonbidatu dugu bertan bildutako olerkiaz hiztegiteko. Biolinjole gaztearen musika entzun dugu ere. Bestetik aste honetan izango diren kontzertuen errepazua egin dugu, Martha Wainwright, Ama Say, The Cherry Boppers…

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/piperpolis081103.mp3]

Entzun orain

 

AKORDE ARTEAN: Chiwoniso

Zimbabweko abeslaria Bilbora etorri zen kontzertua ematen eta berarekin berba egiteko aukera izan genuen. Bideo labur hau Pedro Elias Igartuak eta Xabier Monasteriok Bilbo Hiria irratian aurkeztu eta Ibaizabal Telebistan argitaratu da jatorriz. Bideoa eskuratu (.flv).

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Nora aldizkaria (Azarokoa)

nora2.jpegNora aldizkariaren 10. zenbakia heldu berri zaigu gai interesgarri batzuekin. Erreportai nagusia “Landa-etxeetatik mendira” izenekoa Iñaki Alcaldek idatzi du: EAEko zenbait mendi ezagunak bisitatzeko aukera eta gertu dauden beste hainbeste landa-etxeren berri ematen du. Aldizkariak Iparraldean zehar biadatzen du bi artikuluren bitartez: Itxaro Bordak idatzitako “Zuberoako 7 herri” eta Alberto Barandiaranen “Etxepareren sorlekuan”. “Urdanetaren ekarpen itzela”, Bitakora kaiera, Raul Estebanen argazki eder bat eta erraz egiteko 3 txango ere komentatu dizkigu Hektor Ortega Nora aldizkariaren arduradunak.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas081103nora.mp3]

Entzun orain

 

AKORDE ARTEAN: Jerry Lewis

Aurreko saioetatik berreskuraturiko programa. Rock&Rollaren ikur bat dugu Jerry Lewis. Genero honetako klasikoetakoa, bere figura polemikoa bezainbat garrantzitsua izan zen rockaren hastapenetan, eta oraindik martxan dabil! Bideo labur hau Pedro Elias Igartuak Bilbo Hiria irratian aurkeztu eta Ibaizabal Telebistan argitaratu da jatorriz. Bideoa eskuratu (.flv).

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook