SOINUGELA: Lehengo musikarien oraingo diskoak

Aste honetako Soinugelari izenbururen bat jarri behar eta horixe jartzea erabaki dugu, Pedro Elias Igartuak zer-nolako musika hautatu duen ikusirik. Lehengo musikarien artean Emmylou Harris, Bob Dylan eta Solomon Burke aipatuko ditugu, “All I Intented To Be”, “Tell Tale Signs” eta “Like A Fire” izeneko diskoak ekarri zizkigutenak, besteak beste. Horrezaz gain, Jim Lauderdale blugrass musikaria, Ruper Ordorika, The Jayhawks, Rafa Rueda eta Madera Limpia ere izan ditugu, ahantzi gabe blues arloko nobedadeei ere tarte bat esakini diela Pedrok (Belceblues, Blue Days eta The Blind Lemons).

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

SOLASALDIA: Durangoko azoka zelan datorren aurten

Gaurko Solasaldian Gerediaga elkartearen arduraduna den eta Durangoko Liburu eta Disko Azokaren antolakuntza lanetan eskarmentu handia duen Jon Irazabalekin mintzatu gara luzaz. Azokaren hasierako urteak zelakoak izan ziren, geroztiko bilkaera nola gertatu den eta gaur egungo egoera jorratu dugu, gehienbat. Horrezaz gain, azokak bisitariei eskainiko dizkien zerbitzuak ere aipatu ditu Gerediaga elkarteko arduradunak eta, gaingiroki baldin bada ere, egitarauaren berri ere eman digu.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

IBAIZABAL: Sorolla, Getxoarte….

Bi gai izan ditu gaurkoan mintzagai Ismael Manterola EHUko irakasle eta arte adituak: alde batetik Joaquin Sorollaren “Vision de España” erakusketa” eta Getxoarte 2008 bestetik. Sorollaren erakusketa, Ismaelen ustez, ez dago ondo antolatuta: margo asko eta handiak, oso handiak ekarri dituzte AEBetatik eta hantxe jarri dituzte, Valentzian jaiotako pintorearen lan batzuk. Azpimarratzekoa da handitasunarekin batera koloreak eta argitasuna. Erakusketari buruzko katalogoa ere oso handia da eta asteazkenean sarrera doan izan arren, jendetza egoten dela komentatu du Ismaelek.

Bestetik, abenduaren 5etik 8ra bitartean Getxoarte 2008 izango da Areetako Geltokia Plazaren karpan. Bertan 57 artista gazteren lanak izango dira, pintura, argazkiak, eskulturak, bideoak, instalazioak… ikusgai izango direla. Sarrerak 2 euro balio du eta artista gehienek EHUko Arte Eder Fakultatean ikasten dute.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

BERBAZ:HASIER REKONDO, dabilen harria

Ez dakit harria, hain zuzen, Hasierri ondo doakion izena ote den. Dabilela, ordea, hori bai.

Hainbat urte eman ditu berak bidean kazetaritza ikasi zuenetik Bermeoko irrati librearen sorreran, Bermeon bertan liburu-denda baino gehiago topagune bihurtu zen txokoa eratzen, ETB eta beste hedabide batzuetan kazetari lanean,… harik eta istripu bat izan eta erritmoa jaitsi behar zuela jabetu arte.

Orduan yogak lagundu egin zion eta gaur ere lagundu egiten dio bizimodu kontzientea izaten. Yoga irakasle izateaz gain Pen Clubean dabil, itzultzaile ere bai, eta inongo lanbideri gehiegi lotzeko premiarik gabe.

Elkarrizketan bere bizitzari begiratzeko modua, Bermeoko zoroetxean lanean aspaldi emandako hilabeteetako oraitzapenak, berak idazten duen bloga, bere musika kutuna, eta Roberto Bolaño idazlea agertu dira, besteak beste.

Hasierren bloga: http://www.asapala.org/mahatsorriak/hasier

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

IBAIZABAL: Antzerkia Bilbo Handian

Azken egunotan eta datorren asteburuan zenbait antzeslan izango dira Bilbon eta inguruko herrietan, eta gehienak euskaraz Agus Perez antzerki kritikariak azaldu duenez. Arriagan izan da azaro honetan Larrabetzuko Kukubiltxo taldea “Haritzaren azala zehatza” lanarekin. Agusen ustez, aldaketa sakona egin dute Kukubiltxoek antzeslan honekin, baita asmatu ere. Bestetik, datorren larunbatean gutxienez beste 3 lan aipatu ditu: Gurutzetan Teatro Paraisoren eskutik izango den “Bremengo musikariak”, Erandion Maskaradaren “Ohean” eta Santurtziko La Kelo Gaztetxean Ander Lipusen “Hala mintzatu zen Zapatrusta”. Bukatzeko, igande honetan Goloka taldea izango da Bilboko Kafe Antzokian, “Wolinen garatxoa” eskainiz.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

SOLASALDIA: AHT Nafarroan

Aste honetan bertan prentsaurrekoa egin du Nafarroako AHT gelditu Elkarlanak Iruñean, tren berri et azkar horren inguruan egindako hausnarketa plazaratzeko. Hasteko, talde horretako Gorka Ovejerok kontatu digunez, Nafarroan indarrean den krisialdia aztertu dute: gero eta Lana Erregulatzeko Espediente gehiago, ia 9.000 lagun langabezian eta erakunde publikoak bestaldera begira. AHTren lanek Nafarroan 3.150 miloi euroko aurrekontua dute, beraz, nafartar bakoitzak gutxienez 4.790 euro ordaindu beharko ditu. AHTri buruzko informazio eza eta eztabaida sozialik ere ez dagoela salatu du aipatu taldeak: esaterako,  egun inork ez omen daki nondik egingo duen bat Euskal Yrekin. Urtarrilaren 17an Urbinan hitzordu garrantzitsua izango dela gogoratu du Gorkak.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

IRRATIA.COM #128: Tagzania, hiriburua Eibar

Maletak hartu eta mundua ikustera abiatu gara. Hala ere, gure podcast saioek ez dute etenik. Bilbo Hiria irratian eta sarean irratia.com entzun daiteke oraindik. Kontua da Tagzania.com berria gertutik ezagutzera jo dugula. Eibarren egin dugu geldialdia. Bertan; Luistxo, Mikel eta Garik hartu gaituzte. Elkarrizketa luzea eta patxadatsua izan dugu beraiekin, eta INternet bidez zabaldu dugu.

IBAIZABAL: ELAren XII. Biltzarra

Hilaren 26an eta 27an Bilboko Euskalduna Jauregian burutuko dutena, “Langileekin” lelopean. Bertan, Patxi Agirrezabala sindikatu horren Komunikazio arduradunak azaldu duenez, 736 delegatuk 3 gai nagusi izango dituzte: azken lau urteen balantzea, ponentzia onestea eta idazkari nagusia hautatzea. Aldez aurretik, 2.000 goratik delegatu parte hartu dute prozesu batean, ponentziari zuzenketak egiteko. Horretaz gain, Euskal Herriko zein kanpoko sindikatu batzuen presentzia anitza izango du Biltzar honek, eta bereziki Iparraldeko Laborantza Ganbararena. Jose Elorrieta idazkari nagusiak urte mordoa eman ondoren, seguru asko Adolfo Muñozek hartuko du kargua.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

SOLASALDIA: “Gabriel Arestiren Bilbo”

Datorren abenduaren 3an, asteazkena, lelo horrenpean hitzaldi didaktikoa emango du Xabier Monasteriok,  Kafe Antzokian eta Bilboko Gabriel Aresti euskaltegiak antolatuta. Xabierrek kontatu digunez, era didaktikoan eta zenbait argazki zein musika pasarte lagunduta, Gabriel Arestiren zertzelada batzuk emango ditu: hasi bere jaiotzarekin eta bukatu, 41 urte beranduago, bere heriotzarekin. Gabriel Aresti Bilboko Barroeta Aldamar kalean jaio zen, Merkataritza eskolan egin zituen ikasketak, euskaldunberria zen, euskararen batuaren aldekoa eta bultzatzailea, ezkertiarra eta komunista, literatur denetariko generoak landu zituen, baina batez ere poeta, edo hobe esanda, poeta soziala. Xabierrek, Arestiren 3 poema irakurtzen bukatu du gaurko Solasaldia.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

SOLASALDIA: Europako Batasunaren axolarik eza nekazaritzaz

Asteartero bezala, EHNE sindikatuko kideekin bat egin dugu Bilbo Hiria irratiaren Ibaizabal magazinaren solasaldian. Aste honetan Mikel Kormenzana Europako Batassunak nekazaritza politikaz agertzen duen axolarik ezaz mintzatu zaigu. Bere esanetan, martxa honetan jarraituz gero, nekazari txikiak desagertu egingo dira –baita gure ingurutik ere–, Europako agintariek batere lotsarik gabe industria handien aldeko hautu argia egina baitute. Benetan elkarrizketa interesgarria Europan nekazaritzan zertan den ulertzeko.