SOINUGELA: Banjoa denboran zehar

banjo.jpegMusika ezin ederragoarekin ekin diogu gaurko Soinugelari. Peter Gabrielek sortu eta kudeaturiko “Recording Weeks” proiektutik AEBetako Holmes Brothers etorri zaizkigu hasieran, Txekiatik Marta Sebestian eta saamien herritik Mary Boine kantari paregabea. Eva Cassidy eta Señor Mostazaren azken lanak ezagutzen hasi gara, eta, bitxikeria gisa, duela zenbait urtetako umeen artean arras ezaguna izan zen Sesame Street saioaren kantuen gainean han-hemen egin diren bertsioetatik Txinako bat entzun dugu. Bigarren orduan Pedro Elias Igartuak prestaturiko monografikoa iritsi da. Aste honetan banjoaren bilakaera historikoa ezagutzeko parada izan dugu, Otis Taylor, Jelly Roll Morton, Louis Amstrong, Papa Charlie Jackson, Earl Skraggs eta Pete Seegerren musika entzunez, guztietan banjoa presente delarik.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela081009.mp3]

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Bilboko okupazio bulegoa

okupaz.jpegOkupa mugimenduko kideek Bulegoa zabaldu dutela aipatu digu Hibaik. Alde Zaharrean, Pelota Kaleko 5 zenbakian, okupazio mugimenduaren inguruko informazioaz gain aholkularitza tekniko- juridikoa ere aurki daiteke.Mementuz, ostiraleta, 18,00ak eta 21,00ak bitartean eskainiko ditu bere zerbitzuak. Informazio gehiago: www.okupaziobulegoa.org helbidean.

Elkarrizketa hau entzuteko klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas081009.mp3]

Entzun orain

 

IRRATIA.COM #122: Danbaka musika lehiaketa eta Piztu Gasteiz

piztugasteizthumbnail.gifMusika, rockanrolla, bakarlariak, sarean eta eskenatokian, Danbaka lehiaketa berriz ere martxan da. Aurreko edizioko CD-DVDa entzun eta ikusten dugun bitartean, kontzertuetara joan gaitezke eta talde berrien inguruko albisteak irakurri ditzakegu. Bideoak ikusi. Hori eta askoz gehiago da Danbaka. Eta guzti hori azaldu digu Iker Barandiaran kazetari eta musikazale amorratuak. Danbakadanbaka.gif

Albisteak 2.o
Atik hasi -argia.com irudi eta izen berria- , b-rekin jarraitu beta.eitb.com, bota, ikasten, ple, zabaldu.com z-tarekin amaitu dugu albistegi digitala.

Piztu Gasteiz
Eta musikarekin jarraitu dugu albistegiaren ostean. 80. hamarkadara jo dugu, eta Gasteizko Hala Bedi irratikoNagore gonbidatu dugu. urriaren 11arekin, zapatuz, Piztu Gasteiz jaia izango baita Gasteizko alde zaharrean. Ibilbidea proposatu digu, ekitaldiz betetakoa gainera.
Eta gaur ere, musika librearekin agurtu dugu saioa, magnatunes.com gunetik ekarritako cc lizentziadun kantu elektroniko bat: Ambient Teknolog

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom081008.mp3]

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Nora aldizkaria (urrikoa)

nora1.jpegPasa den igandean agertu zen Nora aldizkariaren 9. zenbakia, Berria egunkariarekin batera. Azken zenbaki honek berdez tintaturiko azala du  eta erreportaia nagusiak Iratiko ohianez hitz egiten du: bertan, Hektor Ortega Noraren arduradunak esan digunez, 10 puntu desberdinetik 10 txango egiteko aukera azaltzen da, Iratiko ohianeko hainbat txoko ezagutzeko. Beste artikulu batean, herrialdeko bakoitzeko baserri bat hartu du aldizkari honek berreskuratu berri dugun baserriaren balio arkitektonikoa erakusteko asmoz. Geroxeago Bilboko Zorrotza auzoko porturaino egin dugu bidaia, besteak beste Gabriel Arestirekin topo egiteko; edo Donostiako Igeldoko parkera, magia, aisialdia eta naturak bat egiten duten gunera. Horrezaz gain, Itxaro Bordaren Bitakora kaiera,  erraz egiteko 3 txangoren deskribapena eta “Lertxunak” Juan Carlos Muñozen argazki zoragarria.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas081007.mp3]

Entzun orain

 

Piperpolis: Piztu Gasteiz, Lauroba eta Irati Elorrieta

txorionak.jpegLauroba musika taldea izan da Piperpolisen. Musika talde donostiarrak  ‘Gauri gaurekin’ deituriko lehen lan luzea plazaratu berri duenez, diskoko kantu berriak beraiekin batera ezagutuko ditugu. Bestetik, Irati Elorrieta idazlearekin batera bere eleberria, ‘Burbuilak’, ezagutzera eman dugu. Hainbat narraziok osatzen dute Burbuilak, baina guztiek istorio bat osatzen dute, hirietan bizitzeak, batik bat Berlinen, bertako giroak eta garaiak batasuna ematen baitiote idazlanari.  Gasteizeko Hala Bedi irrati librearekin bat egin dugu, 25 urte bete ditu eta larunbatean txorionak izeneko kanpainaren amaiera jarriko du festa handi batek, Piztu Gasteiz.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/piperpolis081006.mp3]

Entzun orain

 

SOINUGELA: Bluesa egin zuten emakumeak

sister.jpegAzkenean ere lantalde osoa bildu gara gaurkoan, Pedro Elias Igartuaren esanetara. Kemen eta adorez  beterik ekin diogu lanari berriro. Jazz giroan murgildu gara hasieran 3000  Hombres izeneko taldearekin; handik Galiziara egin dugu jauzi Xose Manuel Budiñok 2007ak argitara emandako “Homes” diskoa ezagutzen hasteko. Geroago, Mongoliako doinuak ekarri dizkigu Hanggai folk taldeak, eta folketik aldendu gabe, John Tams ingelesaren “Unity” disko bikaina entzuteko parada izan dugu. Jamaikara ere egin dugu osteratxoa Roy Ellis abeslari mitikoaren ahots paregabeaz gozatzeko. Gero, Afrikara eraman gaitu musikak, Zimbabweko Chiwoniso emakume abeslariaren “Rebel Woman” lana ezagut dezagun.
Azken tartean, “Music Maker, Sisters of the South” bildumaren bitartez, errepaso bikaina eman dio Pedrok  aspaldi samarreko emakumeek eginiko bluesari.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela081002.mp3]

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Krisiak aztergai

krisia1.jpegFinantzaketa eta ekonomi arloetako krisiak AEBetan hasi ziren Luis Guridiren ustez. Azken 15 urteetan ukiezina zen Merkatu librea apurtzen ari da eta orain estatu poteretsuen eskuhartzea eskatzen dute neoliberalek, hainbat negoziok porrot egin ez dezaten. Begibistan dago krisiak Europara heldu direla, baina zaila da Guridiren ustez noraino joko duten jakitea, bai Europako kasuan baita Euskal Herrikoan ere. Bien bitartean, horien eraginak hasi gara nabaritzen: langabeziak gora egiten du eta Euriborraren igoerak hainbat gerriko estutzen ditu hilero. Diru publiko mordoa sartzeak ez du konponduko, errotik bederen, arazo nagusia. Horretarako, hasteko, Merkatua arautu egin behar da baina ez da erreza izango: ekonomia globalizatuta dago eta politika ez.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas081002.mp3]

Entzun orain

 

IRRATIA.COM #121: software librea nahi dugula esanez hasi gara

irra.pngItzuli gara, barriro be estudioan sartuta, ordenadoreak piztu eta barra barra bota ditugu udatik gorde ditugunak. Eta hasi, software librearekin abiatu gara. Txopi izan da gugaz, kanpaina berria aurkeztu eta software librearen onurak aipatuz.
Krisia aipatzen duen BAP!en kantua jarri du gero Ibon teknikariak, krisiaz mintzatu gara gu ere, kapitalismoaren krisiaz eta gezurraz, Bartzelonako hainbat kontu gurera ekarriaz.Albisteak 2.0
Informazioa albisteek ere egiten dutelako, gure albistegi digitala du gure emankizunak. Hemen eta han gertatzen dena, azkar azkar kontatzeko. Eta guk arrapaladan bota ditugu gure albisteak. Gehiago ere sortuko ditugun esperantzaz.

Eta musika librea ere izan da gurean, gaurkoan Musikherria disketxeagaz diskoa atera berri duen Itziarren semeak taldea.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom081001.mp3]

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Prest aldizkaria (Irailekoa)

prest.jpeg84. zenbakia da pasa den irailaren amaieran Berbaizu Deustualdeko euskara elkarteak kaleratu duena. Azalean 3 artikuluren aipamena: Isabel Isazelaia, Early Reflections eta Gurpil gaineko oporrak. Azken honi dedikatu diote ohiko Monografikoa: alde batetik, Adriano de Mata deustuarrak Euskal Herria puntuaz punta zeharkatu du txirrindulaz; bestetik, Unai Jauregibeitia eta Borja Portuondo Bilbotik Mongoliako Ulan Baatarreraino joan dira 1992ko Marbella zahar batean. Hortik aparte, Isabel Isazelaiak, aurtengo Aste Nagusiko txupinera eta Algara konpartsaren kideak “Jaiak beti izan behar direla gizartean bizi dugunaren isla” adierazi du. Early Reflections talde deustuarrak reggae klasikoan oinarritutako musika egiten du eta laster Komantxe Bilboko Gazte Asanbladen konpartsa berriarentzako kanta osatuko dute. Aipatutakoez gain, ohiko atalak agertzen dira Prest zenbaki honetan, Zihara Aranbarri aldizkariaren zuzendariak kontatu digunez: Iritzia, Gureak kanpoan, Deustuko historia (Deustuko udalari buruzkoa), inkesta, ume eta gazteen kontuak, Deustuko arazoei buruzkoak edo kulturari lotuak….

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solsas081001.mp3]

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook