IBAIZABAL: Petronorreko coke instalazioa
Urr 31, 2008 Entzungai (podcast), Solasaldia
Muskizen Petronor enpresa handiak Coke instalazio bat ezarri nahi du, baina bertako askok ez dute nahi, Gotzon Bilbao Coke instalazioaren aurkako koordinakundeko kideak kontatu digunez. Kontuan hartuta eremu horretan dauden enpresa handien dentsitatea (Bizkaia Badia, Termika, Petronor, A-8, errepide gehiago…) biztanleak nazkatuta daude egoerarekin. Nahiz eta Josu Jon Imaz Petronorreko presidenteak duela gutxi Coke instalazio horren bitartez lanpostu asko sortuko direla eta ingurugiroarekiko errespetu osoa izango dutela adierazi, koordinakunde horretakoek kontrakoa pentsatzen dute, lanpostu askoz gutxiago izango direlako eta ingurugiroa zeharo kutsatuta dagoelako. Europan dute salaketa bat jarrita eta onartuta: bien bitartean elkarretaratzeak egiten jarraituko dute eta hurrengoa azaroaren 8an izango da, Muskizen.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
BERBAZ:ARKAITZ BASTERRA; zinegilea
Urr 30, 2008 Berbaz, Entzungai (podcast)
Zorrontzarra, azken urteetan zinema munduan murgilduta buru-belarri.
Lehenago aurrezki kutxan lanpostu eroso horietako batean zebilen Madrilen, baina bizipoza galtzen-edo. Horretaz jabetuta hausnarraldi sakonaren ostean argi ikusi zuen bere bizia zinema egitera bideratu behar zuela. Lehengoak utzi eta Madrileko zinema munduan apur baten ibili eta gero, New Yorka egin zuen hango New York Film Academy delakoan urtebeteko ikastaroan hasteko.
Geroztik “Agian” dokumental luzea egin zuen eta Donostiako 2006ko Zinemaldian aurkeztu eta harrera ona izan zuen. Orain Vojtech Jasny 82 urteko zinegile (eta bere mentore eta laguna) txekiarraren bizitzaren gaineko dokumentala biribiltzen ari da: “Zinea eta bizitza. Vojtech Jasnyren biografia labirintikoak”. Bere lehenengo fikzio-filmerako gidoia idazten ere bai.
Bere bizitza, Zinemaldia eta gaurko proiektuak izan ditugu mintzagai eta bukaeran perla bat ere utzi digu: ikaslea prest dagoenean irakaslea agertuko zaio.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IBAIZABAL: Prest aldizkaria
Urr 30, 2008 Entzungai (podcast), Solasaldia
Urriari dagokion 85. zenbakiaz hitz egin digu Ane Zabala Prest aldizkariaren kazetariak. Azalean 3 izen agertzen badira ere, Gotzon Garaterenak piztu digu atentzioa. Zabalak esan duenez, Gotzon Garatek asko lagundu zien Deustualdeko euskararen aldeko egitasmoei, besteak beste Prest aldizkariari. Bi artikulu dedikatu dizkiote hil berriari, “Agur eta mila esker Gotzon” eta “Beti gurekin” izenburuekin. Bestetik, urriko Prest honetan ohiko atalez gain (Gurera etorrita, Intxixu ikastola, inkesta, Deustuko historia..) Alberto Gerrikabeitia zinema zuzendaria eta Kepa Dieguez idazlea elkarrizketatu dituzte. Monografikoa Deustualdeko Bihotz Alai dantza taldearekin osatu dute, taldearen 50. urteurrena dela kausa.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
MUSIBLA: Rafa Rueda, Maumousse, Forss…
Urr 29, 2008 Entzungai (podcast), Musibla
Rafa Ruedaren azken diskoa aurkeztuko dugu (Zuhatz okerretan gora NOA) izeneko disko ederra. Segidan Maumousse taldearen lehenengo diskoa (46:03) entzuten jarraituko dugu. Musika gehiago ere topatuko duzue hemen, hala nola, Flaming Lips, Forss edo Franz Ferdinand.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IRRATIA.COM:125. saioa; irratia.com atzo, gaurko musika eta Internet bihar
Urr 29, 2008 Entzungai (podcast), Irratia.com
2000. urteko azaroaren lehenean sortu genuen irratia.com euskarazko lehen irrati digitala. Fermin Muguruza elkarrizketatu genuen orduan FM 99.00 dub manifest lana plazaratu berri zuela. Asmathic lion sound system argitaratu bezperetan ospatu dugu urteurrena. Hasieratik entzule dugun Mr Snoid lagunak kantu aukeraketa bat egin digu. 8 kantu jarri ditugu. Eta mintzatu gara musikaz. Gaur.
Biharko Internet hartu dugu hizpide gero, Gorka Julio Teketen blogariarekin. 5 ezaugarri nagusi izango dituela aipatu digu; multimedia, ubikoutasuna, deszentralizazioa, semantikoa eta soziala.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IBAIZABAL: Komunikabideak eta Gutxiengoak
Urr 29, 2008 Entzungai (podcast), Solasaldia
SOS Arrazakeriak antolatutako “Komunikabideak eta Gutxiengoei” buruzko Jardunaldiak hilaren 30 eta 31ean burutuko dira Gasteizko Aldekoa Kultur Etxean . Helburua, Anaitze Agirre SOSeko Mugak Dokumentazio Zentruko kideak kontatu digunez, egun hedabideetan agertzen den etorkinen inguruko informazioa bideratzea da. Jardunaldietan, besteak beste, Begoña Zalbidea, Peio Aierbe, Lucía Benitez edo Carles Solak hartuko dute parte, eta horiekin batera hainbat hedabidek: Correo, País, Gipuzkoako Diario de Noticias, ETB, Hala Bedi irratiak… Hedabideek etorkinen berriak nola jorratzen dituzten, emakumeen ikuspuntua, etorkinek nola ikusten duten euren burua, informazioa bideratzeko tresna berriak.. aztergai izango dituzte egun horietan Gasteizen. Parte hartzeko edota informazio gehiago lortzeko, www.mugak.eu helbidean.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
SOLASALDIA: Algara konpartsa
Urr 29, 2008 Entzungai (podcast), Solasaldia
Datorren larunbatean, azaroaren 1ean, Algara konpartsaren jaia izango da Bilbon. Eguerdian 7 Kaleetako Plaza Berrian hasiko dira ospakizunak txupinazoaren bitartez; gero bazkaria izango dute Kafe Antzokian eta arratsaldean parranda Roberto eta Keparen trikitixarekin, ordu txikiak heldu arte. Horrezaz gain, Algara konpartsako Agur, Isa (aurtengo txupinera) eta Ibanek 2008ko Aste Nagusiari buruzko balantzea egin dute. Bukatzeko, datozen hiletan izango diren jaien berri eman digute: S. Martin, Santomas, Santaeskea eta Ihauteriena hain zuzen.
Soloasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IBAIZABAL: “Palestina bake justu baterantz”
Urr 28, 2008 Entzungai (podcast), Solasaldia
Lelo horrekin ospatuko dira Bilboko Lan Ekintzan palestinar herriaren aldeko lan egiten duten elkartasun sare, erakunde eta zentro akademikoen jardunaldiak, hilaren 29, 30 eta 31an. Helburua, Joseba Martin “Mundu bat” gobernuz kanpoko erakundeko kideak esan digunez, erakunde palestinarreko emakume eta gizonak, Israelgo koloniaren aurkako mugimendua eta nazioarteko gizarte zibila biltzea da. Jardunaldietan, Mewando sareak antolatuta, palestinar zein israeldar batzuek parte hartuko dute, besteak beste Norman Finkelsteinek edo Karma Nabulsik. Honen inguruko informazio gehiago www.mewando.org helbidean.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Piperpolis: Petit Théâtre de Pain eta Peru Magdalena
Urr 27, 2008 Entzungai (podcast), Piperpolis
Petit Théâtre de Pain, kultura eta hizkuntza desberdineko hamabi artistaz osatua da, ‘Juglarea, Puta eta Eroa’ antzezlanak aurkeztuko ditu Petit Theatre de Pain taldeak. Manex Fuch izan da piperpolisen Aulki Hutsa antzezlaneko aktorea. Peru Magdalenak poesia bilduma aurkeztu berri du, Hutsik izenburupean; poesia laburrak hainbat marrazkiz hornituak, berak eginak Zazpigarren urtez lutxanan azaroan zehar ‘Azaro kulturalak’ deituriko jardunaldiak izango dira. Dantza, antzerkia, musika, ikastaroak, hitzaldiak. Lau astetan zehar kontutan hartzeko ekintza ugari. Plataforma tirante jaialdiaren ardura du. Aiora Sedano bertako partaideak aurkeztu digu jaialdia.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IBAIZABAL: 8 urtez Irratia.comekin
Urr 27, 2008 Entzungai (podcast), Solasaldia
Duela 8 urte, azaroaren 1ean, Patxi Gaztelumendi eta Jabi Zabalak euskaraz egindako lehen irratsaio digitala burutu zuten, Bilboko Tas-Tas irratian (eta orduan ez zegoen ordenagailurik irrati horretan). Ordutik hona, Patxiren ustez, euskararen egoera asko aldatu da sarean, baina oraindik, batez ere handiak, “makaltxo gabiltza eta asko dago egiteko” (gogoratu 2010eko apirilaren 3an itzalaldi analogikoa izango dela). “Bide gorritik” Ibaizabal magazinearen atalean Patxik esan digunez, epe ertainera gainditu nahi duten erronka nagusia entzuleekiko harremanak sakontzea da. Aste honetan, zortzigarren urteurrena ospatzeko, sorpresatxo pare bat izango dute Bilbo Hirian asteazkenero egiten duten irratsaioan.
Elkarrizketa hauideskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.



