Euskal Kantutegi Onomatopeikoa (O.B. X)

Euskal Kantutegi Onomatopeikoa

Kultura baten ahozko tradizioak, kultura horren historiaz eta pentsamoldeaz hitz egiten digu zuzenean, eta onomatopeiek, kultura horren soinu ikuskeraz. Ideia hau oinarri hartuta, eta hari horretatik tiraka-tiraka, ordu erdi pasatxoko jarduna izango dugu hemen, “Euskal kantutegi onomatopeikoa” izendatu dugun saio berezi honetan. Hots, euskarak soinuak nola izendatu dituen eta hauek euskal kantutegian nola islatu diren ikusiko dugu saio honetan.

Ahotsa: Mieltxo Monfort
Edizioa: Oier Iruretagoiena

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

12. DENBORALDIA MARTXAN

irratia.jpegUdako atsedenaldia bukatuta, pasa den hilaren 22an hasi ginen berriro emititzen, FM 96.0 eta www.bilbohiria.comen. Momentuz goizean bi orduko magazinea dugu indarrean eta arratsaldean, ohiko batzuk hasi dira jada. Datorren astetik aurrera normaltasunean murgilduta ibiltzea espero dugu

SOINUGELA: Zenbait nobedade eta klasiko batzuk.

beat.jpegOhi denez, Soinugela irratsaioak bi zatitan egin du Pedro Elias Igartuak, bakoitzari ordu betea emanez. Hasteko zenbait nobedade aurkeztu dizkigu Pedrok: Xose Manuel Budiñoren “Ome” (gizona) disko berria, Ry Cooderren “I, Flathead” izenekoa, 5 kontinenteetako goimailako perkusiolari handi batzuen”Masters of Percusion” , Big Blue Ball (orain 10 urte Womad musikaldian jende desberdinak grabatutako kantak) edo Roy Ellisen azkena (reggae klasikoa). Bigarren zatian, aldiz, Beatles taldearen hainbat kanta jazz edota soul estiloetan moldatuta izan ditugu entzungai.

Saio deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

IBAIZABAL: Urakanak Kariben

urakanak.jpegGarai aproposa da udako amaiera urakanak eta zikloiak munduko bazter horretan agertzeko. Azkenak, momentuz, Gustav eta Ike izan dira, ehunka pertsona hil dituztenak Haitin, Jamaikan, Dominikar Errepublikan, Kuban eta AEBetan. Elena Bengoetxea Euskadi-Kuba elkartearen kideak kontatu digunez, AEBetan bi urakan horiek 77 lagun hil dituzte ofizialki, eta Kuban 7 (ez dakigu zehatz-mehatz zenbat lagun hil diren gainontzeko herrialde horietan). Argi geratu da berriro, aberastasun eta garapen teknologiko guztien gainetik, Kubako gobernuak sekulako ahalegina egin duela populazioa babesteko, besteak beste 2´5 miloi lagun lekuz aldatzen lagundu dituelako.Orain, Kubako kasuarekin hasteko, elkartasuna erakusteko momentua heldu zaigula esan digu Elenak.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.