IBAIZABAL: Algara eta Kafe Antzokia Aste Nagusian
uzt 29, 2008 Entzungai (podcast), Solasaldia
Abuztuaren 16an hasiko da aurtengo Aste Nagusia, bederatzi egunetan Bilbo zipriztinduko duen jaia. Aurten, bestetik, efemeride esanguratsuak badira: duela 30 urte hasi zela gaur ezagutzen dugun Aste Nagusia alde batetik, eta bestetik, duela 25 urte urek Bilbo (eta gehiago) estali zutela. 28 konpartsa izango dira aurten eta Aste Nagusiaren eta Algararen konpartsaren inguruan Mikel Arantzamendi eta Mikel Urbeltzekin hitz egin dugu.
Bestetik, Bilboko Kafe Antzokiak 6 kontzertu programatu ditu Aste Nagusirako: abuztuaren 16tik aurrera, egunero bat eta Randy Weston, Cynics, Noise Conspiracy edo Michael Rose (Black Uhuru taldeko kide ohia) entzuteko aukera izango dugu, Mikel Urbeltzek kontatu digun bezala. Gainera, abuztuaren 17an Urbeltzen Dantza Ganbara izango da, eta festa egunero ordu txikietan ere gozatzeko. Gai honi buruzko informazio gehiago lortu ahal duzu www.kafeantzokia.comen.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
BERBAZ: Iratxe Arriola, EHNEko teknikaria
uzt 24, 2008 Berbaz, Entzungai (podcast)
Yakartatik etorri berri da Iratxe, Vía Campesinaren topaketatik. Nekazarien eskubideak zerrendatu dituzte Nazio Batuei horiek sina ditzaten proposatzeko.
Eskubide oinarrizko horiek zeintzuk diren kontatu digu Iratxek, Asia aldean nekazariekin izandako hartu-emanaz, gurean nekazaritzak azken urteetan izandako bilakaeraz, landaketa hidroponikoaz eta bere ondorioez,…
Bukatzeko ate batzuk zabaldu nahi izan ditugu gerora begira: herri-lurrak nekazaritza gertutik bizitzeko herritarrentzat erabiltzea, permakultura, hiri berneko baratzeak, wwoof-ing delakoa,…
Eta beste kontu asko hurrengo batean jorratzeko…
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IBAIZABAL: UEU 3 (Iruñea)
uzt 22, 2008 Entzungai (podcast), Solasaldia
Ohikoa denez Nafarroa Garaiko hiriburuan bukatu dira aurtengo EUEko Udako ikastaroak, 36.ez. Uztailaren 21ean hasi eta hil horren 25era arte luzatu dira hainbat ikastaro. Oraingo honetan Tania Martinezi eta Joseba Peñari egindako elkarrizketak aukeratu ditugu eta bukatzeko, balantze gisa, Amaia Ugalde UEUko kominikazio arduradunari burututakoa.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IBAIZABAL: UEU 2 (Baiona)
uzt 17, 2008 Entzungai (podcast), Solasaldia
Lapurdiko hiriburuan UEUko ikastaro batzuk izan dira aurten, uztailaren 14tik 18ra arte. Bi ikastaroren berri ematen duten elkarrizketak aukeratu ditugu, Itziar Salegiri eta Txente Rekondori egindakoak hain zuzen.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IBAIZABAL: “Bertan Bilbo”
uzt 15, 2008 Entzungai (podcast), Solasaldia
“Bertan Bilbo. Bizkaiko hiriburua eta euskara: XX. mendeko historia” liburuan Aitor eta Pedro Zuberogoitiak euskara eta Bilbo aztertu dituzte, Bilboko Udalak argitaratutako horretan. Bilbon azken hamarkadetan euskararen egoeraren inguruan ditugun iritzi batzuk bertan behera uzten dituzte Zuberogoitia anaiek. Ibilbidea 1894 urtean hasten da, Abando, Begoña, Deustu eta Azkue, Arana edo Unamuno aztertuz. Gero beste bederatzi atal agertzen dira pasa den mendeko azkenarekin bukatuz, eta bakoitzaren aurrean garraiobide baten irudi bat, euskara nola edo hala, martxan dabilela adierazteko. 347 orrialdeak “Azken berbak” izeneko atalarekin bukatzen dute.
Saio hau entzuteko klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IBAIZABAL: Nora aldizkaria.
uzt 7, 2008 Entzungai (podcast), Solasaldia
Nora aldizkariaren 0 zenbakia pasa den abenduan agertu bazen ere, oraingo honetan uztailari dagokiona aztertu dugu Hektor Ortega, Nora aldizkariaren arduradunarekin. Berria egunkariarekin batera hilaren lehen igandean saltzen den aldizkari honek, Euskal Herriko hainbat toki ikuspegi desberdinetatik eskaintzen dizkigu. Seigarren zenbaki honetan, “Udarako 25 destino” da gai nagusia: bertan “abentura, Aezkoa, ondarea, itsasoa, Iparraldea eta kobazuloak” azpiatalak agertzen dira, eta bakoitzean destino batzuk. Horietaz gain, Garaiak (alearen etxeak), Abadia gaztelua, 3 ibilbide oinez edo bizikletaz egiteko, airetiko argazki handi bat eta Miren Agur Meabek Bilbori buruz idatziko artikulua. Leku interesgarriak, argazki onak, presentazioa zainduta… guzti hori ematen digu Nora aldizkariak.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
BERBAZ:JUAN RAMON notarioa
uzt 3, 2008 Berbaz, Entzungai (podcast)
30 urte darama Juanrak notario lanetan Bilbon, eta bere lanbidearen inguruabarrak argitzen lagundu digu bazkalosteko solasaldian. Kaleko lagun baten jakinminetik hasitako elkarrizketak mundu ezezagun samar hori azaleratzen saiatu gara. Euren zereginak, esaterako, funtzionarioarenetatik harago, jendeari aholku ematea dauka bere baitan. Eta ondorioa oso onuragarri edo oso kaltegarri gerta dakiguke. Etengabe ikasten behar dute, eta jakitera iristen diren gauza asko isilik gordetzen,…
Notarioaren figurak historian izandako bilakaera ere jorratu dugu nolabait, Bizkaiko legediarena ere bai, eta beste saio baterako galdera-ikur gehiago aidean utzi.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
SOINUGELA:GARAI BATEKO SINGLEEN A ALDEAK
uzt 3, 2008 Entzungai (podcast), Soinugela
Azken Soinugela honetan Afrikatik abiatu gara, beste aste batez “In The Name Of Love. Africa celebrates U2″ diskoaren kanta bat entzuteko. Oraingoan Sierra Leona Refugees All Stars taldearen bertsio bat entzun dugu. Handik Indiara jo dugu, beste behin Calcuta Chronicles izeneko diskoan ageri den musikaz gozatzeko. Gero, Nina Simonek bi abesti ekarri dizkigu: bata kalipso doinu bat, Liberian Calypso izenekoa, eta bestea Gilbert O´Sullivan irlandarraren Alone again naturally ezagunaren bertsioa. Neil Youngen txanda heldu da gero, eta bere azken diskotik, Chrome Dreams-etik, Ordinary People kantu epiko luzea jarri dugu entzungai. Pedro Elias Igartua aurreko astean Avilan izan zen Bob Dylanen kontzertua entzuten eta hari buruzko komentarioa egin ostean, Dylanen kanta parfe bat eskaini dugu. Gero, irratsaioaren atal monografikoa izan dugu. Aste honetan garai bateko singleen A aldeak gogoratzen jardun dugu. Hain zuzen ere, single hauek izan ditugu: Roxy Music (Pijanarama), The Clash (Should I Stay or Should I Go), Tom Robinsonen zenbait kanta, Joe Jackson (The Harder They Come), Ian Dury (Hit Me With Your Rhythm Stick), Dexy Midnight Runners (Geno) eta Big Country (Fields Of Fire)
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Uda dator …
uzt 2, 2008 Gurean zer berri
Ekainaren amaiera honetan agur esango dio Bilbo Hiria Irratiak ohiko programazioari. Beraz, datorren irailera arte soilik noizean behin eskegiko dugu dokumenturen bat. Edozein kasutan ere, gogoratu entzule hemen eskegitakoen artean dauden zure gustoko programak entzuteko aukera duzula. Ondo pasa eta gero arte.
IBAIZABAL: UEU 1 (Eibar)
uzt 1, 2008 Entzungai (podcast), Solasaldia
Azken urteetarako ohiturari jarraituz, Bilbo Hiria kontaktuan jarri da UEUrekin, Udako ikastaroen berri emateko asmoz. Aurten ekainaren 30ean hasi ziren Udako Euskal Unibertsitateko 36. Udako ikastaroak, Eibarren. Bertan, bi astetan zehar, hainbat ikastaro izan dira “Udako menua 08″ lelopean. Egindako elkarrizketen artean zuk entzuteko lau aukeratu ditugu: Amaia Ugalde UEUko komunikazio arduradunak, Arantza Mariskalek, Fernando Mijangosek eta Ander Altunak egindakoak hain zuzen.