SOINUGELA: Dick Gaughan zuzenean bere azken diskoan
Eka 12, 2008 Entzungai (podcast), Soinugela
Balkanetatik abiatu da gaurko bidaia musikala, Markovic aita-semeek atera berria duten “Go Marko Go” diskoa entzun nahi baikenuen. Handik ekialderago jo dugu, Turkiako musikariekin topo egiteko: Taksim Trio eta Mercandederekin, hain zuzen,, azken honek sufismoaren bidetik “800″ izeneko diskoa egin duelarik. Gero, aurreko astean hasitako lana bukatu dugu, U2 taldearen kantuekin afrikar musikariek egin dituzten bertsioak entzunez (”In The Name Of Love, Africa celebrates U2″). Nobedadeen artean, Eric Bibben “Spirit I Am” eta Al Greenen “Lay It Down” diskoak izan ditugu. Horren ostean, eragin askotako musika egiten duen Rupa and The April Fishesen taldearen azken emaitza heldu da: “Extraordinary Rendition”. Eta azken atalean Dick Gaughan eskoziar gitarrajole apartak zuzenean grabatu duen azken diskoaz gozatzeko aukera eduki dugu.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IRRATIA.COM #119: e-UKomunitatea eta wikipedia, musika onarekin
Eka 11, 2008 Entzungai (podcast), Irratia.com
Uribe Kostatik gurera etorri da gure gaurko gonbidatua: Mikel Iturbe. Blogaria, wikipediako editorea eta Uribe Kostako komunitatea sortzen ibili dena aspaldi honetan. Solasaldi atsegina izan dugu beragaz. Gaztea da, sortzailea eta oso langilea. #basquecamp ekitaldian ezagutu genuen, eta gaur irratian izan da.
Musika lagun, gure kontzerturako sarrerak zotz egiten hasi garenean, berak ere parte hartu du. Musika ona entzun dugu gaur ere: Ruper Ordorika, Kerobia, Lauroba, Revolutionary Brothers donostiarren Are you reagge? lan berria eta The Clash taldearen Revolution rock kantuaren bertsio berria.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IBAIZABAL: FAOren goi-bilera
Eka 10, 2008 Entzungai (podcast), Solasaldia
Pasa den astean Erroman FAOk (Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritzako Erakundea) goi-bilera burutu zuen, herrialde askotako presidente edo ministro askorekin, munduan egun dagoen gosetea gelditzeko asmoz. Azken hileetan izandako elikagaien prezioen igoerak eta beste zenbait faktorek gosea heda dezakete datozen urteetan. Bilera horren amaieran, hemendik urte askotara asko ekoiztuko dutela sinatu dute (ez denek), baina giza-talde baten partaideak esan zuen bezala “bilera horrek ez du balio plater bat ere betetzeko”. Erroman ere ehunka giza-talde, sindikatu, indijeniar, Via Campesina… izan ziren eta hauek argi dute nondik datorren gosea: espekulazio, agro-erregai, transgeniko eta enparauetatik, hain zuzen goi-bileraren azken adierazpenean agertzen ez direnak. Giza-talde horientzat arazo larri hauek bideratzeko, hasteko tokiko nekazaritza bultzatu behar da, Paul Nicholson EHNE sindikatuko eta Via Campesinako kideak esan digunez.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
PIPERPOLIS: Barruan geratu eta lehioak itxi proiektua eta Zonbien Martxa
Eka 9, 2008 Entzungai (podcast), Piperpolis
Gaurkoa Saioa Olmo artistak gurera bi gonbidatu ekarri ditu. MariaMur Consonni arte ekoizle etrukturako partaidea eta Iratxe Jaio artista.Iratxe Jaiok, Klaas Van Gorkum eta Consonnik ‘Barruan geratu eta Lehioak itxi’ proiektua burutzen ari dira. Larunbaterako Barakaldon Zonbien martxa antolatu dute. Barakaldoko kaleetan zehar buruzagi eta norabide gabeko iraultza malenkoniatsuan parte hartzeko gonbitea luzatu digute. Bidebatez Zonbi izaeran murgildu gara. Euskal Herria
Zonbien lurraldea al da?. www.zaombies.paralleports.com web guneaninformazioa guztia. Bestetik gaurko saioan Jon Trollope irratinobelaren atal berria entzuteko aukera.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
SOLASALDIA: Uholdeak Bizkaian
Eka 9, 2008 Entzungai (podcast), Solasaldia
Euriteak direla kausa alertan gauden momentuan, aurreko asteburuan Bizkaian gertatutakoa aztertu du Josu Larrinagak. Euria egin zuen bai, baina hainbeste gauza ere badira tartean Getxon, Enkarterrietan edo Basaurin gertatu zena ulertzeko. Jaurlaritzaren alerta sistemak huts egin zuen, besteak beste Imanol Landa Getxoko alkateak onartu zuen bezala, baina gehiago dago. Hasteko, azken 25 urteetan, 83ko uholdeak izan zirenetik, gutxi egin dute eurite normal bat (aspalditik egiten ditu holako batzuk urtero Euskal Herrian) uholde ez bihurtzeko. Urte horietan asko eraiki dute, besteak beste erreken uholde lautadetan; erreka asko (baita estolderia ere) aspalditik garbitu gabe daude; eta basoa gero eta utzitagoa. Gainera, azken urteetan egindako lan handiek (eta egiten ari direnek) traba gehiago jartzen dizkote urari, eta azkenean, urak bere aterabidea aurkitzen du. Gero eta inguru artifizialago batean bizi gara eta urak berehala sortzen du hondamendia… Solasaldiaren bigarren partean, Josuk Berrian duela gutxi Iñaki Barcenak argitaratutako artikulu bat izan du hizpide: aldaketa klimatikoaren inguruan azterketa zuzenak egiten ditu Eusko Jaurlaritzak, baina praktikan kontrakoa egiten du.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
BERBAZ: Iratxe Larrea eskultorea
Eka 5, 2008 Berbaz, Entzungai (podcast)
18 urteetan edo agertu zitzaion Iratxeri bokazioa. Ordura arte margozten-eta asti gehiegirik eman gabekoa, zuzenbidea ikasteko ideia baztertu, eta Arte Ederretako karrerari eman zitzaion. Argi agertu zen laster beretzakoa eskuz lan egitea eta hiru dimentsiotan jardutea zela, eta eskulturara lerratu zen. Azken urteetan ohialak, materialeak eta jostuntza izan ditu lan-tresna, bere burua hobeto ezagutzeko bide eta jendearekin komunikatzeko zubi. Windsor-ren (Ajuriagerra, 14) daude ikusgai bere lanak. Tesia plazaratu du 2007ko udan, emakumeek artean ohialak eta etxeko gaiak erabiltzea euren eme izatearekin lotuz. Saioa entzuteko HEMEN klikatu.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
SOINUGELA: Musika bidaia “The Rough Guides” gidaliburuen eskutik
Eka 5, 2008 Entzungai (podcast), Soinugela
Ohikoa dugu Soinugelan bidaia musikalak egitea, baina aste honetan berariazko bidaia berezia egin dugu
munduko musiketan barrena, bidaia liburuak argitara ematen dituen “The Rough Guides” argitaletxearen eskutik. Argitaletxe honek musika eta bidaiak bildu ditu CD bilduma oparo batean, herrialde bakoitzeko informazio musikal zehatza emanez, bertako musika erakustearekin batera. Beraz, musika entzuteko eta “ikusteko” aukera izan dugu gaurko irratsaioan. Esan bezala, bilduma oparoa da “The Rough Guides” gidaliburuena, eta guk aniztasun horretatik honako bidaia musikalak egin ditugu: African Street Party, Brazilian Street Party, Mali (Habib Koité, bertako musika gitarraz joaz), Calypso Gold (Sir Lancelot
“Scandal in the Family”), Arabic Café (Les Musiciens du Nil Egiptoko ijitoen eskutik), Native America (R. Carlos Nakairen “Song for Morning Star” kantuarekin), Cuban Street Party (Teresa García Caturla “Llegó Teté”), Fiesta Latina (Ray Barretto “Todo se va a poder”), Scottish Folk (Eman Maccoll “Dirty Old Town”), Irish Folk (The Dannan “The Mist Covered Mountain”), Klezmer Revival (Klezmatics “Crepuscule”) eta Calcuta Chronicles (Indian Slide Guitar Odyssey). Saioaren bukaeran “The Rough Guides” utzi eta beste bidaia labur batean Afrikara jo dugu, “In The Name of Love Africa Celebrates” diskoaren bitartez, kontinente horretako zenbait musikarik U2 taldearen kantuak nola moldatu dituzten jakiteko asmoz.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
MUSIBLA: Mokaua, Petti, Duffy, Baby Dee…
Eka 4, 2008 Entzungai (podcast), Musibla
Mokaua izeneko proiektua deskubritzeko aukera duzue musibla honetan, Elorrioko taldearen lehenbiziko disko honetan txundituta utziko zaituena. Honetaz gainera, egungo soul musika entzungo dugu: Amy Winehouse edo Duffy-ren eskutik, binomio bitxia. Eta denbora ere izango dugu Baby Dee musikari pertsonalaren musika entzuteko. Ondo izan.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IRRATIA.COM #118: Lauroba eta albisteak 2.0
Eka 4, 2008 Entzungai (podcast), Irratia.com
lauroba Saioa entzuteko HEMEN. Datorren astean irratia.com emankizunaren kontzertuan izango direnez, gaur beraien doinuak entzun eta elkarrizketatu ditugu. Donostiako Lauroba dira. Musika entzuten jarraitu eta aitzakia izan dugu kontzertu ezberdinak aipatzeko. Bilboko kafe antzokia, Larrabetzuko kontzertuak… denetarik. albisteak 2.0 albistegi digitalari ekin diogu ostean. Albiste asko ekarri ditugu Sustatu.com eta Zabaldu.com guneetatik, beti bezala. Gaur ere #basquecamp hizpide hartu dugu, azken xehetasunak. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
PIPERPOLIS: Aurtengo gorakada 10.
Eka 2, 2008 Entzungai (podcast), Piperpolis
Gaurko saioan musika izan da nagusi. Gor diskoetxeak Aurtengo Gorakada bilduma aurkeztu digu. Urtero uda heltzear dagoenean Nafarroako diskoetxeak musika bilduma aurkeztu izan du, zigiluak ezagutzera eman dituen taldeen erakusleihoa izan da. Jasotako banda eta kantuen zerrenda errepasoa egin dugu Antonio Goñirekin batera.