PIPERPOLIS: Xabi Aburruzaga trikitilaria eta Kale antzerkiaren errepublika.

bizkaiko.jpgXabi Aburrruzaga trikitilaria gonbidatu dugu gaurko piperpolis
saioara. Bizkaiko trikitixa deituriko diskoa aurkeztera dator
bizkaitar trikitilaria. Egungo kantuak egin ditu trikiti pieza
zaharrak baliatuta. Bizkaiko trikitia dute oinarri abestiek, eta Fredi Paiak, Miekl Markez eta beste batzuek idatzi dituzte letrak. Bestetikudan egingo diren antzerki jaildi ezberdin berri eman dugu. Lekeitiko kale antzerkia Euskal Herriko zaharrena, Bilboko kalealdia, Elorrioko Musikaire eta SopelakoZirkuskurusta besteak beste.kale kantoiak eszenatoki bihurtuko dira gurean.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

BERBAZ:Toni Lodeiro, ingurumen-hezitzaile eta idazlea

consumir.jpgToni, aspaldiko laguna, “Consumir menos, vivir mejor” plazaratu berri duen liburuaren aitxakitan, BHIan.

Bere pasioa da gaia. Kontsumitzean, ingurumena, gizatasuna, eta plazerra kontuan izanda, hobeto biziko gara, ziur. Gu geu, eta gure ingurukoak, gizartea, planeta….

Kontsumo kontzienteari buruzko liburua, eguneroko erabaki txiki eta handietan laguntzeko informazioz betetakoa (jakiak, jantziak, autoak, bidaiak, aurrezkiak,….). Euskal Herritik mundurako ikuspegiz, hurbileko ekintzan jardun behar delakoan. Eta, bere hitzetan, honek guztiak eragiten digun “mobida emozionalari” aurre egiteko aholkuak emanez.

A Corunha-koa, hemen bizi izan da azken 4 urteetan, eta euskeraz gogotsu egiten du Tonik. Euskeraz ikastea plazerrari lotzearen garrantziaz ere mintzatu zaigu.

* liburu osoa irakurgai: http://www.nodo50.org/consumirmenosvivirmejor/

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

MUSIBLA: Soinu elektronikoak

elek.jpgSaio honetan soinu elektronikoei errepaso bat emango diegu, Euskal Herritik Egus musikariak Gaueko Beat proiektua dakarkigu Apokaliftin etxearen eskutik. Honetaz gainera, egun egiten den eta aspaldi egin den musika elektronikoaren lagin batzuk entzuteko aukera izango duzue: Mum, Kraftwerk, Piano Magic…

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

PIPERPOLIS:Su ta gar eta euskal liburugintzak eginiko salaketa

suta.jpgSu ta gar taldeko Xabi gonbidatu dugu Piperpolisarea. Eibarreko taldeak hogei urte eta gero Euskal Herrian egindako heavy metalaren ordezkari nagusi izaten jarraitzen du. Aurreko astean Kobetasonik jaialdian parte hartu zuten. Duela bi  urte Jotake ekoizpenak sortu zuten eta harekin “Jainko hilen uhartean” diskoa atera zuten. Erreferentzia berri batekin datoz orain, dvd formatuan, gainera. “Une iraunkorrak” deitutako dvd-an zuzeneko emanaldia agertzeaz gain bitxikieri interesgarri asko bada ere.

Bestetik, aurreko astean, prentsa ohar baten bitartez liburugintzaren sektoreak Eusko Jaurlaritzak euskarazko kultura industriaren gainbehera eragozteko esku hartu ez izana salatu nahi izan zuen. Horri buruz hitz egiteko Asier Muniategi izan da Piperpolisen.

Saio hau deskargatzeko klikatu  HEMEN.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

SOLASALDIA: Pagasarri Natur Parkea?

paga.jpgPasa den asteko Bilboko Udalbatzan, besteak beste, Pagasarri Natur Parkearen gaia atera zen berriro. Luzea da Pagasarrik eta inguruak jasan duten egitasmo desarrollistaren zerrenda: harrobiak, pistak, tentsio altuko kableak, gasbidea, pinuak, Zabalgarbi Errauskailua, eraikitzen ari diren etxebizitzak eta txaletak… Super Surreko eta Trenbideko Hegoaldeko Saiesbideko lanak hasi berriak edo hastear.. Ganekogortan zenbait errota jarri nahi dituzte… Gaur bertan jakin dugu, esaterako, pasa den ekainaren 1eko uholdeak Peñascal auzoan Super Surreko lanek sortu zituztela: egun batzuk lehenago zenbait mendizalek eta ekologistak Pagasarriko errekatxo batzuk estaltzen ari zirela salatu zuten, baina… Zaila ikusten du Josu Larrinagak hainbeste egitasmorekin Natur Parkea martxan jartzea, eta benetan egin nahi badute, egitasmo horien moratoria (luzamendua) eskatu du EHUko irakale eta soziologo horrek.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

BERBAZ:JOSU GOIRI, TXALAPARTARI ETA EKINTZAILEA

alboka.jpgPuntuan joandako Eugenio Etxebarriaren izatea gogoan hartu eta goi-goian jarriz eman diogu berbeteari gaur Josugaz. Dimoztarra jaiotzez, baina Arrigorriagan urtetan bizi izandako Eugenio, Bizkaiko albokari klasikoetan bizirik genuen azkena, beharbada. Josu Goirirentzat benetan kutuna.

SORTUTEN entrepresa da, baina, azken aldian denbora gehien hartzen diona Josuri. Arlo bitan diardute, batez ere: bioeraikuntzan (tokiari entzun egin behar ei zaio, apaltasunez, bertan ganorazko zerbait egingo bada) eta energi fotoboltaikoan tratulari (ekoizle eta inbertsoreen arteko zubí-lanean. Konfiantza-harremanak garatzeak zenbat balio duen ederto daki Josuk, urtetako eskarmentuz.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

IRRATIA.COM #120: Firefox 3, Gu ta gutarrak eta pixka bat es mucho…COM

firefox3fz6.jpg Firefox deskarga egun berean aritu gara irrati emankizuna egiten. 6 milioi deskarga 24 ordu baino gutxiagotan, ez da broma gero! Eta ostean Gu ta gutarrak taldeko Unai Iturriaga elkarrizketatu dugu. Bertsoak, musika, bloga, bideoak.. denetarik. Albisteak 2.0 atala sendoa izan da gaurkoan, eta musikarekin amaitu dugu, ohi danez, EHZ festibalerako gonbidapena luzatzen entzuleari.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

PIPERPOLIS: Azpeititik Ezinean taldearen doinu berriak.

ez1.jpgGaur piperpolisen Ezinena taldea egon da. EZINEAN taldea, 2001. urt inguruan sortu zen, hardcore melodikoaren laguntzaz ondopasatzeko asmotan. 2006. urtean euren lehen diska kaleratu zuten. Lehen diska honek izan zuen harrera onaren erakusgai dira orduz gero eman dituzte ia 70 kontzertuak (Euskal Herrian nahiz EH-tik kanpo Frantzia Alemania).2007. urtean, lehen diskari zegokion kontzertu bira bukatu eta bigarren diska prestatu eta kaleratu dute. Zuretzat deituriko lanaaurkeztu digute. Jon Trolloperen kapirulo berria entzuteko aukera dugu ere, Trollope SuperStarts.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

IBAIZABAL: Munduko Arrozak

arroza.jpgBihar hilak 14, larunbata, ospatuko da Munduko Arrozak, Bilbon 5.nez, Bilbo Zahar, S. Frantzisko eta Zabalako taldeen Koordinakundeak antolatuta. Aurten, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan burutuko da ekimen hau, arroza prestatzeaz gain, kalea berreskuratzeko, auzoak gureak direla gogoratzeko eta kulturen arteko nahasketa jai bihurtzeko balio duena. S. Frantziskoko plazan goizeko 9etatik aurrera hainbat ekitaldi burutuko dira: taillerrak, kalejirak, musika, dantza… Arturo Isarzelaia S. Frantsiskoko Auzo Elkarteko kideak kontatu digunez. Aurten 1.800 lagunek hartuko dute parte bazkarian eta datorren urtean arrakasta handiagoa izan daiteke, beharbada Iparraldean ere ospatuko dutela.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

BERBAZ: Alex Carrascosa artibista

karras.jpgEtorri geldiezina dauka Alexek. Benetan bizi du bere jardunak. Bewys, Oteitza, Augusto Boal, zapalduen antzerkia,… bere erreferente nagusietakoak. Plastika kolektiboa bere lan-tresna: jendea biribil baten itxuran elkarri begira jarri, eta marrazketa abstraktuaren bitartez, elkarren arteko tarteak errespetatuz, konponbide bat sortzeko prozesuak bideratzen eta laguntzen. Izan ere, hitzek ere askotan zaildu egiten baitigute konponbidera iristen. Haur eta gazteen eskutik ere eragin handia izan dezakeen jarduna, Alexen esperientziaren arabera.
Interneten ere badago zer irakurria euren ekimenei buruz:

www.artamugarriak.org. PROIEKTUAK atalean: BATZART

http://batzar.blogspot.com

www.noviolenciactiva.org

www.solasaldiak.org

www.gernikagogoratuz.org

Saio hau entzuteko klikatu HEMEN.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.