ZUTARGI ARTEAN: Mike Oldfield
mai 30, 2008 Entzungai (podcast), Zutargi Artean
Kuriosoa bada ere Klasikoen artean agertzen zaigu oraingo honetan musikari Britaniarra, bere azken lana klasikoa izan baita: “Music of the Spheres”. Bere iritziz, Rock munduan ez baitago ezer berririk sortzerik. Kritika ugari jaso izan du lan honek, beraz hona hemen zeure iritzi propioa eratzeko aukera.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
BERBAZ: Jugatx Menikarekin
mai 29, 2008 Berbaz, Entzungai (podcast)
Jugatxek hamar urte inguru darama CEAR-en asilo eskaeraz eta bestela laguntza bila etorritakoei erantzuten.Arazoak hainbat adar dauzka eta irtenbideak konplexu samarrak. Gero eta hedatuago diren topiko arrazistak desmontaatzeko datuak ugariak dira, dana dala. Ez omen digute lana kenduko, ez eta gure lan-baldintzak kaltetuko. Kalean pegamentoari ekiten ikusten ditugunean, gutxi batzuk dira. Enpresa guztiak ere ez dira etorkinen ahultasunaz baliatzeko irrikitan dauden horietakoak… Errealitatea askoz zabalagoa da.
Elkarlanean ari da CEAR beste elkarte batzuekin HEMEN proiektuan, nerabe etorkinen arazoaren zuzuan, kritikaz gain proposamenak behar baitira. Ametsa? ASKATASUNA denontzat, zentzu guztietan. Saioa entzuteko sakatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
SOINUGELA: Estatu Batuetako herri musika (II. atala)
mai 29, 2008 Entzungai (podcast), Soinugela
Joan den astean hasitako bideari jarraituz, gaurko irratsaioaren bigarren zatian berriz hartu dugu Estatu Batuetako
herri musikaren bilduma oparoa dakarren “Song of America” disko hirukoitza eta XIX. eta XX. mendeetako kantu oso ezagunak zenbait bertsiotan entzuten jardun dugu. Horrezaz gainera, ibilbide musikal handia egin dugu kontinente askotan barrena. Afrikatik abiatu gara, Souad Massi aljeriarraren “Acoustic” diskoarekin eta Txadeko emakume kantaria dugun Mouniraren lehen diskoarekin. Handik Karibe aldera jo dugu Honduras, Belize eta Guatemalan bizi diren emakume garifunen kantaera ezagutzeko “Umalali” bildumaren bitartez. Aurreko astean bezala, tangoak ere bere txokoa eduki du: Daniel Melingo eta Malevaje taldearen azken lana (No me quieras tanto). Etxera itzuli gara orduan, Joserra Senperena pianojole bikainak Harkaitz Canoren olerkien gainean atera duen “Dardaren interpretazioa” disko instrumentalaz gozatzeko. Countryan ere murgildu gara apur batez, Blue Rodeo taldearen “Small Miracles” obra ezagutzen hasteko. Geroztik, bluesera pasatu gara, Steve Guyger aho soinulariaren “Radio Blues” lana entzunez. Bukatzeko, eango dugu Van Morrisonen “Keep It Sinple” eta Zulú 9,30 taldearen “Huellas” diskoek ere beren tartea izan dutela Soinugelan.
Saio hau deskargarzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
MUSIBLA: Esne Beltza, Samar, Soilik…
mai 28, 2008 Entzungai (podcast), Musibla
Euskal Herriko zenbait proposamen interesgarri eta berri ekarri ditugu gaur saiora, hasteko Soilik taldea, bere lehen diskoa atera berri dute (Ilun) eta diskoaren izenak adierazten duen bezala giro ilunak dituzte maite. Segidan Esne Beltza, Xabier Solano trikitilariaren proiektu bero eta berria Made in Euskadi izeneko diskoarekin, eta Samar, Iban Nikolai eta Pascal Gaigne musikarien proiektua, instrumentu primitiboak eta erritmo erakargarriak nahasiz. Honetaz gainera, Mum, Magnetic Fields eta Beck ere entzungai izango dituzue gaurko saioan. Ondo izan.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IRRATIA.COM #117: Esne beltza eta eeepc sukarra & #basquecamp egitaraua
mai 28, 2008 Entzungai (podcast), Irratia.com
. Udako kantuak entzunez hasi gara, izan be Esne Beltza taldeak Made in Euskal Herria diskoa plazaratu berri du. Xabi Solana izan dugu solaskide.
Jarrain eeepc ttikiak hartu ditugu hizpide, luze aritu gara solasaldian. Tertulianoen antzera. Eta saioaren azken zatian ekainaren 7an Larrabetzun burutuko den # basquecamp ekitaldia hartu dugu hizpide. Guztia musika onarekin tartekaturik. Euskal Herrikoa, kanpokoa. Badakizue, pentsatu lokalki, eragin globalki.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
SOLASALDIA: AHT (berriro)
mai 28, 2008 Entzungai (podcast), Solasaldia
Josu Larrinagaren ustez asko hitz egiten da AHTri buruz, baina erakunde publikoek ez dute horretaz eztabaidatu nahi, ezta informatu ere. Orain arte horri buruzko egindako ikerketek argi erakusten dute EAEko hiritar askok oso gutxi (edo ezer ez) dakitela, hiriburuetan batez ere. Informazioa zabaltzeko eta beharrezkoa den eztabaida bultzatzeko, hilaren hasieratik martxan dabilen Gelditourrek Bizkaiko hainbat toki bizitatu zituen pasa den astean, eta datorren larunbatean, hilaren 31an bukatuko da Donostian egingo den manifestazioarekin. Josuk berriro aztertu ditu AHTren zenbait aspektu: aurrekontua, eragina naturan eta nekazaritzan, eta dantzan dabilen azken gaia: AHTk balio izango al du merkantziak garraiatzeko? Egun Europan ez du egiten, are gehiago, Bilbo Handian AHTez gain Hego Hego autobidea eta Hegoaldeko Trenbide Sahiesbidea ditugu mahai gainean garraioaren arazoak konpontzeko: eta 15-20 urte barru zer, autobide gehiago, tren gehiago, edo zer?
Solasaldi hau entzuteko klikatu HEMEN.
Entzun:[http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solaslarrinaga080526.mp3]
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IBAIZABAL: Prest 81
mai 28, 2008 Entzungai (podcast), Solasaldia
Maiatzari dagokion Deustualdeko Prest aldizkaria (81.a) izan du hizpide hilabetekari horren zuzendari Hektor Ortegak. Monografikoa, artikulu nagusia, Deustuibarrako Ur Artea taldeari eskaini diote, aisialdirako talde horrek 20. urteurrena bete berri baitu auzoko ume eta gaztetxoekin. Hilaren hasieran egindako Arangoitiko Euskal Jaia ere aipatu du, euskara sendotzen ari dela gaineratuz: bazkarian 250 lagun bildu ziren. Aste honetan “Bertan Bilbo”, 20. mendeko Bilbo eta euskara ikertzen duen liburua aurkeztuko dute eta egileetariko bati, Pedro Zuberogoitiari elkarrizketa egin diote. Horietaz gain Iñigo Aranbarri, manga saltzen duen denda, inkesta, Deustuko Ikastetxeko liburutegia, hirigintza planak edo Deustuko mugak izan ditu mintzagai Hektor Ortegak.
Elkarrizketra hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
OHOZPELAK BALEITU VIII
mai 27, 2008 Entzungai (podcast), Ohozpelak baleitu
Bat gehiago.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
PIPERPOLIS: Artea, enpresa eta berrikuntzaren arteko erlazioa
mai 26, 2008 Entzungai (podcast), Piperpolis
Gaur Piperpolisen Saioa Olmo izan da gurean. Disonancias proiektuaren inguruan solasaldia izan dugu. Disonancias ekimenak artistak eta Euskal Herriko enpresa berritzaileen artean kolaborazioak sortzen ditu. Arantza Mendiharat disonanciaseko koordinatzaileak proiektuak azaldu dizkigu. Informazioa gehiago; www.disonancias.com. Bestetik Jon Trolloperen kapitulu berria izan dugu.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
BERBAZ: Bego ipuin-kontalaria
mai 22, 2008 Berbaz, Entzungai (podcast)
Ipuinzalea dugu Bego, eta hortik datorkio ipuin-kontalari gisa ibiltzea azken hamartsu urteetan. Ipuinak bizi du eta horixe du bizibide. Ipuinak eta kontaketak, helburu handirik gabe egindakoa izanda ere, sakon eragin dezakete entzulearengan: entzuteko gaitasuna, barneko irudiak sortzekoa, berbarakoa, sentipenak mugiaraziz, norbere burua hobeto ezagutaraziz,… eta baita kontalariarengan ere eragin handia: norberak moldatzen du ipuina norbere buruan eta norberaren izatea eransten ipuinari.
Horiek eta beste izan ditugu hizpide Begorekin, eta hauexek dituzue Kandelen Argipean taldekoengana heltzeko bideetako bi: luzvelas@alaluzdelasvelas.com; 615.780.795