Apirila, 2008 hilabeteko artxiboa



Zarauztar musikagile honek hainbat musika estilo landu eta konposatu izan baditu ere, saio honetan filme batzuetarako musikatutako piezak aukeratu ditugu: “Sin fin”,”Tiempo de tormenta”, “Yoyes” eta “Karramarro uhartea”, baita bestetik, “Zapatos de mujer”operako obertura ere. Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:

Mota guztietako musika gaur gure saioan, soinu berriak deskubritzeko eta ezagunak gozatzeko.
Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.
Saioa entzun:

Hiri kultura, break dance, hip hop, dantza, musika, skate eta bmx bizikletak, jendea eta gehiago batuko da Bilbon Breakonstage jaialdia dela eta. Imanol Garaizabal (Logela multimedia) sortzaile eta antolatzailearekin aritu gara berbetan jaialdia eta lehiaketaren inguruan. Musika entzuten ari ginela, Guggemheim efektuaren berri ukan dugu. Eliteko kultura, eta lapur handiak.
Musika entzuten jarraitu dugu, Kerobiaren komunikatua […]

Aste honetan aurkeztu du Ruper Ordorikak zuzeneko lan berria, besapean diskoa ekarri du eta berarekin batera Hamar terdietan lanaren inguruan hitz egin dugu. 2006ko azaroaren 26an eta 27an Bilboko Kafe Antzokian zuzenean grabaturiko bilduma dugu honako hau. Gaueko 10:30ean. Bilboko Kafe Antzokian. 2000. urtetik aurrerako Mugalariekin, Alberto De La Casa , Nando De La Casa […]

Pasa den astean Frantziako Legebiltzarrak Transgenikoei buruzko lege bat onartu zuen, ozta ozta eta ehun parlamentari bertan ez zirela. Lege berriaren arabera transgenikoen eta betiko laborantzaren bizikidetza onetsi dute. Beste batzuentzat, aldiz, “uzta guztiak kutsatzea eta laborantza biologikoaren hondamena onartu dute”. Eztabaida bizia dago gai honen inguruan frantziar estatuan: UMP talde eskuinarra eta hainbat enpresa […]

Joserra Senperenaren Dardaren Interpretazioa diskoarekin hasiera emango diogu gaurko saioan. Hala ere, musika desberdin aukeratu dugu gaurko saiorako, beti ere, zirkuitu komertzialetan gustuko ez duten horietakoa. Ondo izan. Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:

Gure itsasuntzian, errekan gora eta behera ibili gara. Inoreneroni entzuten hasi gara, Okene taldeko abeslaria elkarrizketatu dugu, Bilboko kafe antzokian eman behar duten kontzertuari buruz berbetan, Fermin Muguruzaren Mirant al cel filmeko Hasperena kantu berria entzun dugu gero, Ruper Ordorikak 10,30etan aurkeztu digu ostean, eta Amets Arzallusek Manu Chaori buruz berba egin digu, izan be […]

Pasa den martxoan argitaratutakoa 108.a da. Mahatserriko aldizkariaren azalean Santutxuko Bertso Eskola, Espetxean gerra zibilaren ondoko aldizkaria, Doctor Deseo eta Bingen Zupiria agertzen dira. Barruan, hasteko harridura sortu gaituen argazkia, Bilboko Udaletxeko atzekaldean 1991an eraitsitako S. Agustin tren geltokiarena. Gero, Euskarazko liburuak irakurtzeko kanpaina, Txurdinaga eta Santutxuko Euskararen astea, Manu Martin ardo aditua, eta […]

Jon Martin literatura idaztiaren uretan murgildu da Igartza Saria idazle gazteentzako beka irabaziz eta, hori esker, Ero ipuin liburua idatziz.Gurean izan da ipuin bildumaren norndik norakoak kontatzen. Karelean taldearen lan berria ezagutu dugu. 2004an sortu zen, 90eko hamarkadan Lin Ton Taun taldean ibilitako musikariak osatzen dute taldea. 2008an kaleratu […]

Europako Batasunak esne kuota igo berri du % 2 hain zuzen. Mikel Kormenzana EHNE sindikatuko Bizkaiko presidenteak kontatu digunez, neurri horrek hasieran mesede egingo dio abeltzain txikiari, baina urte batzuk barru, 2015ean, Europako Batasunak kuotak kendu nahi ditu eta horrekin batera esne arloaren liberalizazioa etorriko da. Mikelek gogoratu digu azken 25 urteetan Euskal Herriko ustiategiren […]




Ongi etorri

Une honetan bilbohiria.com - Bilbo Hiria Irratia Apirila, 2008hileko artxiboak ikuskatzen ari zara.

Testu luzeak moztuta daude hemen. Klikatu goiburuan osorik irakurri nahi badituzu.

Gure inkesta
Nondik entzuten duzu bilbohiria.com?
Bilbotik
Bilbo Handitik
Bizkaiko beste leku batetik
Euskal Herriko beste leku batetik
Europako beste leku batetik
Amerika
Afrika
Asia
Ozeania


Ikusi emaitzak
Version 2.03