MUSIBLA: Supersystem, Klaxons, Rafa Rueda, Desordutan…

rafa ruedaHaierako musika esperimental eta barnekoiaren ostean, bukaerako talde dantzagarriak eta elektronikoetara. Daniel Jonshton, Flyming Lips, Sweay… Azken bi urte hauetako disko interesgarri sorta bat. Ondo entzun!. saioa deskargatzeko HEMEN klikatu.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla080305.mp3]

Entzun orain

 

IRRATIA.COM #108 – Zer behar du euskal sareak?

Saioa entzuteko HEMEN. Euskara eta Internet ekarri ditugu berriz ere hizpidera. Horretarako Denis Elortzaren lan batetatik abiatu gara, Euskara ingurune globalizatuan/… txostena irakurri dugu 78 orrialdetako pdf batean. Garagoikoa blogeko laburpen egokitua ere baliatu dugu, eta direnak eta ez direnak esaten abiatu gara. Bat gatoz, ez gaude ados, nik hau, zuk hori… iritzia ematen. Twitter bitartez, gure entzuleek ere parte hartzeko aukera izan dute.
Saioaren bigarren zatian, asteburuan Gasteizen burutu diren Komunikazio alternatiboari buruzko jardunaldiak izan ditugu hizpide. Hala Bedi irrati libreak antolatuta, Gasteizko jardunaldien edukietan murgildu gara, eta zelan ez, teknologia berriei buruzko berbaldiei arreta berezia jarri diegu. Saioa eskuratzeko klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom080305.mp3]

Entzun orain

 

Entzun orain

 

IBAIZABAL: PREST aldizkaria (78)

prestOtsailari dagokion 78. ale honen azalean hiru gai agertzen dira: Aratuste albuma, Imanol Agirre eta Grupo de Presion musika taldea. Deustualdeko Berbaizu euskara elkarteak aragitaratzen duen otsaileko aldizkariak ohiko atal batzuk eskeintzen ditu: Gureak kanpoan, Inkesta, S. Inazio eskola, Deustuko historia… Horietaz gain, hasieran aipatutakoak: Aratuste albuma bildu dute deustuarrek monografikoan; Imanol Agirrek, bestalde, Nora aldizkaria aurkezten du; eta kultura atalean musika, artea eta zinema. Interesgarria ere Arangoitiko Agirre baserriaren inguruko artikulua, auzokideak kezkatuta baitaude eraikin horren zaharberritzearekin.saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/hektorortega080307.mp3]

Entzun orain

 

PIPERPOLIS: Le noise eta Kukubiltxo

Le noise Gaur Le Noise talde bilbotarra izan dugu gurean. Kukubiltxo taldeko aiora ere. Saioa eskuratzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

SOLASALDIA: AHT eta Errepideak

AHT saltzeko Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen kanpainan tren horrek trafikoa arinduko duela behin eta berriro errepikatzen dute. Iñaki Barcenaren ustez, aipatutako hori ez da egia: alde batetik gero eta errepide gehiago egiten ari direla (Super Sur, Maltzaga-Urbina, Kadaguako eta Uribe Kostako korridoreak..); bestetik, Jaurlaritzak berak emandako datuen arabera AHTk kamioi trafikoaren %2 baino ez luke kenduko. Kontuan hartu behar da, bestalde, EAEko hiru hirien artean egiten diren bidaiak % 0´3 baino ez direla, eta horiek azkarrago ibiltzeko 6.000 miloi euroko aurrekontua duela tren azkarrak (biloi bat pezeta). Barcenak esan digu tren gehiago eta hobeak behar ditugula, populazioaren beharrei egokituta. Bukatzeko, Ekologistak Martxan taldeko kide horrek John Whitelegg Liverpooleko garraio iraunkorraren irakaslea aipatu du: horren ustez, auto erabiltzaileen ohiturak drogazaleek izaten dituzten jarrerekin alderatzen ditu. Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solasaldia080303barzena.mp3]

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook