SOLASALDIA: Greenpeaceren txostena

Green Peace   Pasa den astean Greenpeacek Espainiar estatuko Autonomien kutsadura puntuei buruzko txostena atera zuen. Kutsadura iturri edo puntu arriskutsu gehien dituen erkidegoa EAE da: 26 puntu arriskutsu agertzen dira horretan, horietariko 10 Bizkaian, Iñaki Barcenak kontatu digunaren arabera. Errauste plantak, paper eta porlan fabrikak eta metalgintzari dagozkion batzuk dira kutsakorrenak eta txostenak kutsadura iturrien kopurua eta herrialdeetako minbizia kasuen portzentajea lotzen ditu. Gainera, leku horiek eta beste zenbait garbitzeko, EAEn erabilitako diruaren %100 publikoa da, frantziar estatuan %8 izanik. Kutsaduraren Kontrolerako Agentzia bat sortzea eta Hiri ondakinen kudeaketa aldatzea proposatzen dituzte ekologistek egoera bideratzeko. Solasaldi hau deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/inakibarzena080218.mp3]

Entzun orain

 

SOINUGELA: 33 itzuli minutuko

Miriam Makeba   Lerroburuak iradokitzen duenez, binilo txikiak edo singleak hartu ditu hizpidean gaurko saioan Pedro Elias Igartuak, beste garai batean, duela zenbait hamarkadatan, musika entzuteko ohiko bidea zen formatoa, alegia. Musikaren historian egiazko harribitxiak diren binilo txikiak ekarri eta gure gure disko jogailu zaharrean entzun ditugu beste behin. Eta binilo horietan musikari ahaztezinak. Honako hauek, besteak beste: Billy Swan, Stephen Stills, Leonard Cohen, Johnnie Allan, Ruper Ordorika, Oskorri, Sex Pistols, The Jam, Wilson Pickett, Aretha Franklin, Billy Preston, Miriam Makeba, Peter Tosh, Bob Marley, eta abarren abarra. Saioa deskargatunahi baduzu, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela080214.mp3]

Entzun orain

 

MUSIBLA: Mikel Urdangarin, Balkanetako musika.

Mikel Urdangarin Gaurko saioari hasiera emateko Mikel Urdangarinen azken diskoa (Anek idatzi dit zutaz) entzungo dugu. Disko gozo eta samurra, argitaratu dituenen artean interesgarrienetakoa. Gero Balkanetako musika entzungo dugu, horretarako zenbait banda eta solista ekarri ditugu gaurko musibla honetara. Saio hau deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla080213.mp3]

Entzun orain

 

IRRATIA.COM #106: Galderak, elebila.eu eta No time for love

notimeforlove Saioa deskargatzeko HEMEN. Tapia eta Leturiaren galderek ireki dute gure emankizuna. Zenbat erantzun ditu gaur Euskal Herriak? Eta erantzunen bila bilatzailera jo dugu. Elhuyarren topatu dugu Elebila.euIgor Leturia informatikaria (i+g sailekoa), bilatzaileen gainean eta elebilari buruz informazio ona eskaini diguna.
Musika tartekatu, eta no time for love sareko ekimena hartu dugu hizpide. Sarea, zentsura, youtube, eta egungo egoera politikoak Interneten duen eraginaz mintzatu gara.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom080213.mp3]

Entzun orain

 

PIPERPOLIS: ‘Gronholm metodoa’ antzezlana eta ‘Nora’ aldizkaria

Piper  Jordi Galceranen ‘Gronholm metodoa’ antzezlanaren euskarazko bertsioa
aurkeztu du pasadan astean Txalo konpainiak. Bihar eta etzi Arriaga
antzokian aurkeztuko dute. Piperpolisen antzezlanaren protagonistekin
bertatik bertara hitzegin dugu, Asier Hormaza, Itziar Ituño eta Joseba
Apaolazarekin. Natura, kultura eta bidaiak izan ditugu mintzagai
piperpolisgo bigarren tartean. Lehen bidaia aldizkaria euskaraz bada
kalean. ‘Nora’ aldizkariko Imanol Agirre zuzendaria izan da gurean. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/piperpolis080211.mp3]

Entzun orain

 

SOLASALDIA: Harrobiak aztergai

Harrobia  Hautsak harrotu dituzte zenbait harrobik (edo egitasmok) azken bolada honetan Hego Euskal Herrian. Josu Larrinagak gaurkoan azaldu duenez, Erdizen (Baztanen) populazioak orain bezala bizitzea multinazional baten promesak baino nahiago izan du. Are gehiago, paraje naturalak ondo zainduta, zentzuzko turismoa bultza dezakete Nafarroako leku horretan. Gipuzkoan, aldiz, ospea hartu du Praileaitzen kasuak: talde politiko guztiek (EAJ izan ezik) eta hainbat historiagile, zientzilari, idazle etabarrek kobazulo horren ingurua babesteko eskatu dute, baina alferrik momentuz. Gure Bilbo Handian ere zenbait harrobi edo egitasmo ditugu, Alonsotegin, Errekaortun, Arrigorriagan edo Bilbon bertan (Gangoiti mendian). Larrinagaren ustez, egoera bideratzeko lehenik eta behin ea hainbat harri eta porlan beharrezkoak diren galdetu beharko genuke. Solasaldi hau deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/josularrinaga080211.mp3]

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Berton Mahatserriko aldizkaria

Eneko Acero 106. zenbakia atera berri dute Mahatserriko Batana Batu Kultur taldeko kideek, urtarrilari dagokiona. Azalean, Eneko Acero surflariak “Mundakako olatua munduko onena dela” esaten digu: Eneko, jaiotzez, santutxuarra da. Barruan beste 30 orrialde eta gai asko: Ernesto Erkorekaren Plazako Udal Bulegoen argazki bat, Jubilatuen dantzak Kiirikiño ikastolan, XVI. mendean jazotako Begoñako Andra Mariren beste mirari bat, Uribarriko bizitza soziala XX. mendean, Karmelo kalearen trafiko arazoak, Krematorioa, Sei izar herri krosa, Euskararen kale erabilera Mahatserrin, Munduko kulturak Uribarriko eskolan eta gehiago daude, Hektor Ortega aldizkari horren zuzendariak kontatu digunez. Elkarrizketa hau deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/hektorberton080207.mp3]

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook