SOINUGELA: Ehun urte beteko zituen Compay Segundok

Compay SegundoLehenbiziko orduan, ohi bezala, denetariko musikak izan ditugu Pedro Elias Igartuak gidatzen duen Soinugelan. Honako hauek, hain zuzen ere, Souad Massi (Aljeriako emakume kantaria), Petti (On), Buddy Holly (1956 Complete Recordins), Alan Tyler (So Far) eta musika andalusia lantzen duen Luis Delgado espainiarraren As-Sirr izeneko diskoa. Horren ostean, bigarren orduan saio berezi aparta prestatu digu Pedrok, bizirik iraun izan balu, aurten ehun urte beteko zituen Compay Segundo kubatarraren ibilbide musikal oparoa ezagutzera emateko asmoz. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela080228.mp3]

Entzun orain

 

ZUTARGI ARTEAN: UMAMA 2

2003an sortutako Umama!! benetan ekoizpen ona izan bazen, duela gutxi gora behera bi hilabete argitaratutako Umama 2 ez da atzean gelditzen. Zinez lan ederra burutu dute, tolosarrek: Hodeiertz abesbatza, Juantxo Zeberio, Gonzalo Tejada, Hasier Oleaga eta Mikel Anduezak osatutako jazz laukotea, Et Incarnatus orkestra eta bi haur abesbatza, Ereskitxo eta Laskorain ikastolakoak uztartuz.

Beraiek dioten bezela, “patxadaz eta goxoki prestaturiko”lan honetan Euskal Herriko eta Kanpoko doinu ta letrak entzungo ditugu.Descargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

OHOZPELAK BALEITU V

Hotsa:
[audio:http://www.soinumapa.net/ohozpelak/ohozpelak_5.mp3]

Hitza:
Leihoak ireki, eta utzi diezaiegun kaleko soinuei ere sartzen.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Nagusien sexualitatea

Nagusien sexualitatea  Hirurogei urtetik gora ba al dago sexualitaterik? Galdera horri zenbait erantzun (baita galdera ere) eman dizkio Igor Erauzkin sexologoak. Nagusia kontzeptua azaldu ondoren, nagusiek zer nahi duten, zein desio duten bota du Igorrek. Modan dagoen sexualitate modeloarekin askotan bat egin gabe, nagusiei bizitza aldatzen zaie erabat jubilazioa hartzen dutenean edo bikotekidea hiltzen denean. Liburu espezializatuetan honen inguruko informazio eta ikerketa gutxi badago ere, zenbait baieztapen eta zenbait galdera airean dabiltza. Elkarrizketa hau deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/igorerauzkin080226.mp3]

Entzun orain

 

PIPERPOLIS: Funkyprojects eta Jon Gerediaga idazlea

Saioa Olmo Saioa Olmo kolaboratzailea (irudian) izan da gaur Piperpolisen, funkyprojects taldeko lagunekin batera gerturatuko da. Funkyprojects sormen estrategikoko aholkularitza- eta ideiagintza-enpresa da, eta 2002az geroztik marka, hiri eta enpresentzat proiektu berritzaileak diseinatu egiten ditu.

Bestetik Jon Gerediaga idazlea izango da. Jon Gerediagak bigarren poema liburua atera du, Pamiela argitaletxearekin. Jainkoa harrapatzeko tranpa du izenburu. Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/piperpolis080225.mp3]

Entzun orain

 

SOLASALDIA: CO2, Ur Partzuergoa, Itoitz…

Ur Partzuergoa  Gaurkoan Josu Larrinagak urari lotutako zenbait gai izan ditu aztergai. Hasteko, duela gutxi Madrildik etorritako berria dugu: Mundakako kostaldean, CO2ko biltegi bat eraikitzea posible dela. Gero, Bizkaiko-Bilboko Ur Partzuergoaren hedapena izan du mintzagai. Hirugarrenik, pasa den larunbatean Iruñean “Itoitz hustu, Esa handitzeari ez!” lelopean izandako elkarretaratzea komentatu du. Bukatzeko, arazo hauen aurrean hasteko askoz gutxiago kontsumitu behar dugula esan digu Josuk. Solasaldi hau deskargatu ahal izateko, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/josularrinaga080225.mp3]

Entzun orain

 

SOINUGELA: Irlandako folk musika

De Dannan  Saioaren bigarren orduan monogafikoa egin digu Pedrok Irlandako folk musikaz. Talde, kantari eta jotzaile bikainak ekarri ditu gure uhinetara. Honako hauek, hain zuzen ere: De Dannan, Four Men And A Dog, Andy Irvine eta Ron Kavana. Horretara baino lehen, ordea, denetariko diskoak entzuten jardun dugu Soinugelan: Alison Krauss eta Robert Plant, New Orleans Brass (Marching Band), Blitzen Trapper (AEBetako rock independentea), Amy Macdonald (Eskoziako kantari gaztea), Blima (Asturiasko folk laukotea) eta Max Romeo reggae musikaria, egun berean Bilboko Kafe Antzokian kontzertua eskaini behar zuena. Saioa deskargatu nahi baduzu, egizu klik HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela080221.mp3]

Entzun orain

 

MUSIBLA: The Tango Saloon, Psapp, Six Organs of admittance…

Tango  Gaurko saioan musika melomanoentzat. Musikaren zirrikituetan galtzea maite duenarentzat egoki diren soinuak ekarri ditugu, musikak bere denbora eskatzen duela sinesten dutenentzat. Tangoen errebisioak, psikodelia berria, geruza zenbaezinez sortzen diren melodiak. On egin. Saioa deskargatu HEMEN!.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla080220.mp3]

Entzun orain

 

IRRATIA.COM #107: Egunkaria libre! otsailaren 20an

Irratia.com Saioa deskargatzeko HEMEN. 2003ko Otsailaren 20an itxi zuten Euskaldunon Egunkaria. Bost urte igaro dira, ez dugu ahanztu, baina saiatu gara gehiago gogoratzen. Andoainen izan gara Pipirekin, Bartzelonan Jonekin, Bilbon Gotzonekin. Sarean ibili gara eta ozen esan dugu Egunkaria libre! Irratia.com egiten dugunok Egunkariaren aldeko irrati emankizuna egin gura izan dugu.

Sarean.com bitakora bereziki gogoratu dugu, 5 urte betetzen direlako Jabi Zabalak sortu zuela.

Enztun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom080220.mp3]

Entzun orain

 

PIPERPOLIS: Surfin kaos taldearen Tryphyllon lan berria

Surfin Kaos   Aurreko bi diskoetan bezala, sexuari, drogei eta rock and rollari buruz hitz egiten jarraitu du Surfin Kaosek Tryphyllon disko berrian. Bizzionbizzi aurreko diskoan igorritako mezu bitalista eta dibertigarriaren aldean Tryphyllon iluna da, serioagoa eta gogorragoa ala kontatu digu Koldo Soret Surfin Kaoseko abeslaria eta gitarra joleak. Aurrekoek bezala, 70eko eta 80ko hamarraldietako punk, garage eta hard-rock talde ingeles eta amerikarren eragina du Surfin Kaosen lan berriak. Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/piperpolis080218.mp3]

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook