IBAIZABAL: Berton, Mahatserriko aldizkaria

Kayak  Abenduari dagokion 105.en ale honen azalean Ainhoa Rementeria (kayak surf munduko txapelduna) agertzen da. Barruan dago berari egindako elkarrizketa luzea eta horrez gain, aldizkariak dituen 32 orrialdeetan, duela 100 urte Egirletan egindako argazki bat, Begoña errepublika zaharra ibaiertzetatik ikusita, Begoñako Birjina eta lapurra, Sukabi Otxarkoagako Gazte Egoitza berria, Mahatserriko pastel eta goxokiak, funikularra, Uribarriko Tanttaka konpartsa eta beste gai batzuk dira, Hektor Ortegak, Berton aldizkariaren zuzendaria, komentatu dituenak. Elkarrizketa hau deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/080107hektorortega.mp3]

Entzun orain

 

SOLASALDIA: Ingurumen adierazleak

Ingurune  Duela egun gutxi Eusko Jaurlaritzak EAEko 2007ko Ingurumen adierazleen azterketaren berri eman du. Horretan Aire garbia, Uraren kalitatea, Energiaren kontsumoa, Mugikortasuna, Hondakinak murriztea eta beste adierazle batzuk ikertu ditu Jaurlaritzak. Baina, esaterako, berotegi efektua eragiten duten gasen isurketa neurtzerakoan, ez ditu emisio zuzenen datuak eman; edo Lurraren erabilera neurtzerakoan, iaz beste 273 hektarea galdu ziren, duela bi urteko datua azpimarratzen du. Arazorik handiena garraioa da eta horren barruan auto pribatua gero eta gehiago erabiltzen dugula. Hori eta gehiago kontatu digu gaurkoan Josu Larrinagak: Jaurlaritzako Ingurumen Sailak egoerari 6 edo 6´5 puntuazioa emango liokeela dioenean, Larrinagaren ustez ez dugu azterketa gainditu. Solasaldi hau deskargatu nahi baduzu, egin klik HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/080107solasjosularrinaga.mp3]

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook