OHOZPELAK BALEITU IV. Neurria saila III.
Urt 31, 2008 Entzungai (podcast), Ohozpelak baleitu
Hotsa:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Hitza:
Entzuten dugun musikaren ehuneko handi bat “loop”ak dira. Batera doazen ziklo labur errepikakorrak, matematikoak ia.
Eta batera joango ez balira, edo batera joateko aukera asko balira?
IBAIZABAL: Burtsen beherakada
Urt 23, 2008 Entzungai (podcast), Solasaldia
Astelehena gogorra izan bazen, astearte eta asteazkenean gauzak ez ziren aldatu: AEBetako krisiak bultzatuta Asiako eta Europako burtsek puntu asko galdu zituzten egun horietan. Luis Guridiren ustez krisia maileguetan eta finantzan ematen ari da, urte batzuetan asko irabazi ondoren, ekonomia errealak eman duena baino askoz gehiago. Bestetik, krisia erreala eta globala da, eta ez du ematen Bushek adierazitako neurriek salbatuko dutenik. Krisi guztietan bezala, honetan ere kaltetuak zein onuradunak badira: momentuz ez du larriki jo gurean, baina datozen hilabetetan, krisia nondik nora doan ikusi ondoren, eragin larriak izan ditzake gure ekonomian.Elkarrizketa hau deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IBAIZABAL: Nerabeen sexualitatea
Urt 23, 2008 Entzungai (podcast), Solasaldia
Espainiar estatu mailan agertu berri den ikerketa baten arabera, nerabeek batez besteko 14 urterekin izaten dute lehen sarketa harremana. Maider Altuna eta Igor Eruzkin Biko arloko sexologoen ustez, horren atzean aztertu behar diren hainbat gauza daude. Hasteko, egun inoiz baino informazio gehiago dute nerabe eta gazteek sexualitatearen inguruan, baina gustoko dute internet bitartez lortzen dutena (pornografia). Bestetik, bizi garen gizarte kontsumista honek seduzioa ezabatu dulea ematen du. Nerabeek oso gutxi erabiltzen dute kondoia eta genero rolak zeharo finkatuta dituzte, gure aiton-amonek bezala. Elkarrizketa hau deskargatunahi baduzu, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
SOLASALDIA: Arto transgenikoa / Erika
Urt 21, 2008 Entzungai (podcast), Solasaldia
Frantziar estatuko auzitegi batek genetikoki eraldatutako arto mota bat legez kanpo utzi berri du. Aldez aurretik Iparraldean, Parisen eta frantziar estatuko beste toki batzuetan nekazariek argi utzi dute transgenikoen aurkako jarrera. Josu Larrinagaren ustez garrantzitsua da auzitegi horrek emandako epaia, eta bereziki arrazoiak aipatu behar dira: kutsadura, hazien geroa eta frogatuta ez dagoela elikagai horiek gure osasunean izan dezaketeen eragina. Frantziar estatuan jarraituz, beste auzitegi batek isuna jarri die Total multinazionalari eta beste enpresa bati, 1.999an Erika itsasontziak sortutako hondamendi ekologikoarengatik. Prestigek kaltetutakoek pozik hartu dute berria, baina “espainiar auzitegiak bigunago joko duela” pentsatzen dute. Solasaldia deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
SOINUGELA: Pettiren “On” diskoa ezagutzen
Urt 17, 2008 Entzungai (podcast), Soinugela
Aste honetako Soinugela emititzen zen egun berean Pettik Bilboko Kafe Antzokian kontzertua eman behar zuela eta, Pedro Elias Igartuak luze aztertu eta komentatu du artista beratarraren azken lana. Disko bikaina, haren ustez, hainbat estilo biltzen dituena eta Pettiren potentzialtasunaren eta errealitatearen isla dena. Pettiren ahots sendoaz eta gitarra jotzeko modu ederraz gain, diskoak agertzen duen musika aniztasuna goraipatu du Pedrok. Etxeko emaitzekin jarraituta, Gu eta Gutarrak ere izan ditugu aste honetan eta, horrezaz gain, Gaztelupeko Hotsak disketxerako Jimmy Bidaurretak, zenbait euskal musikariren kantuetatik abiaturik, prestatu duen moldaketa elektronikoa ezagutu dugu, oso duina dena eta dantza giroan murgiltzen gaituena. “Hotsak dantzan” du izena diskoak. Kanpokoen artean, hiru izen eta izar handi ekarri dizkigu Pedrok: Neil Young bere azken diskoarekin (Chrome Dreams), The Kings taldearen liderra izandako Ray Daviesen “Working Man´s Café eta Youssou N´Doursenegaldarraren azken lana, zinez ona dena: Give and Take. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
PIPERPOLIS: Lutxo Egia idazlea ‘Zubigilea’ eleberria ezagutu dugu
Urt 14, 2008 Entzungai (podcast), Piperpolis
Lutxo Egia idazleak ‘Zubigilea’ eleberria istorioa Zorrotzaurren kokatu du. Azaroan “Zubigilea” deituriko bere hirugarren eleberria aurkeztu zuen bilbotar idazleak . Zubia eta hiria gai nagusiak dira nobelan bi istorio nagusi tartekatzen direla. Istorioetako bat gaur egun kokatuta dago, kontalaria Bilboko bulego bateko arkitektoa da. Arkitektura estudio batek Bilbon egitekoa den proiektu handi batean parte hartu behar du, Zorrotzaurreko eraldaketan alegia. Beste istorioa 1964ko Bartzelonan kokatzen da, Europako Futbol Txapelketa jokatzen ari den garaian. Bi istorioak txandakatuz joango dira eta amaieran, azkenean, biak elkartzeko. Lutxo Egia gurekin izan da. Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IBAIZABAL: Petrolioari buruz
Urt 14, 2008 Entzungai (podcast), Solasaldia
Gaurkoan, bi berri aztertu ditu Luis Guridik petrolioaren inguruan. Alde batetik, LPPEk (Lurralde Petrolio Esportatzaileen Elkartea) petrolio gehiago ez duela ekoiztuko jakinarazi berri du. Elkarte horren ustez petrolio gehiago ekoizteak ez luke prezioa murriztuko. AEBetan upela 100 dolarren bueltan dagoenean (97 Europan), azken hilabeteetan izandako garestitze arrazoiak gatazka batzuetan (Nigeria, Kenia, Irak…), espekulazioan eta negu hotzean dautzala esan du LPPEk. Bestetik, Argentinako gobernuak erregaiak esportatzea debekatu die multinazionalei, barruko kontsumoa bermatu arte. Neurriak, bereziki Repsol -YPF konpainiari egin diezaioke kalte, eta Guridiren ustez multinazionalen negozioa biribilak eteteko edo murrizteko neurria da aipatutakoa. Solasaldi hau deskargatzeko, egizu klik HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
SOINUGELA: Alison Krauss eta Robert Plant
Urt 10, 2008 Entzungai (podcast), Soinugela
Indarrez eta ohiko musika onaz ekin dio urte berriari Pedro Elias Igartua musika adituak gure irratian gidatzen duen Soinugela saioari. Ravi Shankar ezagunaren alaba den Anouska Shankar zitar jolearen disko ingteresgarriarekin hasi gara. Gainera, senideak partaide diren bi kantak aukeratu ditugu: batean aitarekin egiten duen pieza eta bestean ahizpa duen Norah Jonesekin egindakoa. Ondoren, Rufus Wainwrightek duela bi urte egindakoa diskoa heldu da gero. Rufusek disko bitxi batean Julie Garlandek 1961ean eskaini zuen kontzertuaren bertsio ederra egin du kantu berberekin eta ordena berberean. Folk doinuak nagusitu dira gero, Alasdaar Fraser biolinjoleak eta Natalie Haas biolontxelojoleak batera grabatgu duten In the moment izeneko diskoaren bidez. Saioaren zatirik handiena, hala ere, Alison Kraussi eta Robert Planti dedikatu die Pedrok; luze jardun dugu elkarrekin egin duten Raising Sand lana entzuten, 2007ko laniki onenetako bat, Pedroren iritzian. Azken atalean, Euskal Herrira etorri eta Ken Zazpi, Surfin Kaos eta Pettiren azken emaitzak entzuteko parada izan dugu. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
SOLASALDIA: Lindanoa Bizkaian eta zentralak Castejonen
Urt 10, 2008 Entzungai (podcast), Solasaldia
Aipatu bi gaiak aztertu ditu gaur Iñaki Barzenak. Hasteko, lindanoaren inguruko berri bat gertatu zen pasa den astean
Barakaldoko Auzitegian, non Babcock enpresaren 4 zuzendari ohi eta E. Jaurlaritzako goi-mailako kargu ohi batek deklaratu behar izan zuten inputatu gisa. Deigarria metatutako lindano horrek zerikusirik ez zuela enpresa horren ekoizpenarekin. Bestetik, Nafarroako Auzitegi Gorenak Hidrocantabrico enpresari Castejonen duen ziklo konbinatuko zentralaren ahalmena bikoiztea debekatu dio. Gogoratu herri berean Iberdrolak beste zentral bat duela, eta honek ere ezin izango du ekoizpena handitu. Elkarrizketa hau deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IRRATIA.COM #103: zazpi@2007 Joxe Rojasekin
Urt 9, 2008 Entzungai (podcast), Irratia.com
zazpi@2007Saioa deskargatzeko HEMEN. 2008. urteari ekin diogu, zer eta aurrekoari begira. 2007an euskal blogosferak sortu zuenari so egon gara Joxe Rojas Teknopatarekin. zazpi@2007 ekimenean bozkatzeko aukera dago hilabete honetan. Zuk ere egin dezakezu. Guk urte hasteko, aurrekoari begira aritu gara… tertulian. Twitter bidez ere, entzuleek zuzenean parte hartu dute.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.



