IRRATIA.COM #97: Hiriak, zinema eta rocka

Zinebi Saioa deskargatzeko HEMEN. Bilbo, Paris, London. Jabi Zabala bidaian izan da, eta kanpoko begirada ekarri du gurera. 1280EuskalHiria hartu dugu hizpide gero, Captain Nemo taldearen disko berria. Irazu kitarjolea izan da gurekin. Zinema eta literatura rockarekin jorratuz, gustura entzun ditugu taldearen kantak. Ines Intxausti sartu da gero estudioan. ZINEBI jaialdiari buruz hasi gara berbetan. Gustura aritu gara zinemaz, filmeetaz, gure hiriari buruz… pentsa monarkia ere hizpide hartu dugunean!

Entzun: [audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom071114.mp3]

Entzun orain

 

SOLASALDIA: AHTri buruzko konferentzia

AHT Datorren larunbatean, hilaren 17an, AHTri buruzko konferentzia burutuko dute Hernanin, AHTgelditu Elkarlanak antolatuta. Herri horretako bi leku desberdinetan Mugikortasuna, AHTren eragin soziala, Ingurugiroan izango duena, Inposaturiko egitasmoa, tren horren aurkako borroka Euskal Herrian, hitzaldi bat eta bukatzeko ondorioak jorratuko dituzte 20 bat lagunek eta bertan bilduko direnek, Josu Larrinagak gaurkoan kontatu duenez. Honen inguruko informazio gehiago lortzeko www.blogak.com/goierrikoahtez izenekoan.Solasaldi hau deskargatu nahi baduzu, egin klik HEMEN.

Entzun: [audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solasjoasularrinaga071112.mp3]

Entzun orain

 

BASKISTAN: HAIG YAZDJIAN – “AMALUR”

Amalur    Naiz eta bere abizenak argi adierazten duen bere armeniar jatorria, Haig Yazdjian Sirian jaio zen baina hogei urte daramazki Grezian. Hainbat instrumentutan aditua, bere emaitzarik onenak laudarekin izan ditu. “Amalur”, bost urtetan munduan zehar egindako bidaien eta soinu berrien miaketa nekaezin baten emaitza da. Honetan, armeniar laud joleak grekeraz kantatutako hiru kantekin harritzen gaitu, eta lehen aldiz sartzen du laud elektrikoa. Bere bandaren laguntza du bai eta ospe handiko gonbidatuak, hala nola Elefthería Arvanitaki eta Ara Dinkjian laud jole bikaina. Dudarik gabe, Haig Yazdjianen lanik eder eta helduena.
Saioaren bigarren zatian Ustad Mahwash afgandar kantariaren “Radio Kabul” egitasmoa, Papuako doinuak Bob Brozman eta Tolai soka banden “Songs of the volcano” diskatik eta Amadou eta Mariamen “Sou ni tilé”. Saioa deskargatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/baskistan/baskistan071105.mp3]

Entzun orain

 

ZUTARGI ARTEAN: Adela Martín eta beste batzuk

Musika Klasikoa Saio honetan musika estilo desberdinak entzuteko aukera izango duzu. Batetik Adela Martin musikagile nafarraren pianoa, Errenteriko Landarbaso abesbatza, Bingen Mendizabal eta Angel Ilarramendiren lan batzuk, hain ezagun ez diren Kurt Atterberg eta Alberto Iglesiasen ekoizpenak eta amaitzeko, Kantika korala. Saio hau deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiartean071109.mp3]

Entzun orain

 

SOINUGELA: Jimmy Cliff eta beste

Jimmy CliffDiana Krallen The Very Best izeneko bildumak eman dio hasiera aste honetako Soinugelari. Beste emakume batekin jarraitu dugu, baina oraingo honetan Brasilgoa den eta bertako musika elektronikarekin nahastu duen kantari baten lana ezagutzeko, Daniela Mercuryz ari gara, “Carnaval Eletrónico izeneko lan bikaina plazaratu duena. Ben Harperren azken diskoa ere ekarri digu Pedro Elias Igartuak: Lifeline. Country giroan murgildu gara gero, Dale Watsonen “From the Cradle to the Grave” entzuteko. Ipar Amerikatik Hego Amerikara jo dugu orduan, tango berrituaren doinuak Marcelo Mercadanteren azken diskotik, “Suburbios del alma” deritzanetik, entzuteko. Euskal Herrira etorri gara ondoren eta bi talderen emaitzak hartu ditu hizpidean Pedrok: Akatz (Días mejores) eta Audience taldea (Trying Wings on Roots). Gero, adin handiko eta ibilbide luzeko bi musikari heldu zaizkigu bluesetik eta reggaetik: Mighty Mo Rodegers eta Toots and The Maytails. Azken ordua monografiko labur gisa planteatu du Pedro Elias Igartuak, Jimmy Cliff jamaikar reggae musikariaren zenbait hit oroitarazteko. Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela071108.mp3]

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Paradisu fiskalak aztergai

Money  Munduan diren Paradisu fiskalek, ikerketa batzuen arabera, 10 biloi euro gobernatzen dituzte egun. Batzuek kontrakoa pentsatzen badute ere, ezkutuan eta iluntasunean ibiltzen diren paradisu horiek gero eta indar handiagoa dute. Gaurko Ibaizabal magazinean, Luis Guridi EHUko irakasle eta ekonomia adituak zer diren, zenbat, non, negozioak, iruzurrak, opakutasuna eta eraginak, besteak beste, aztertu ditu. Gai honetan ere, euskal errealitatea beste herrialde “aurreratu” batzuen parean dagoela esan digu Guridik. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/luisguridi071107.mp3]

Entzun orain

 

IBAIZABAL: 7 maputxe gose greban Txilen

Mapuche    Hasieran, duela lau aste, José Huenchunao, Jaime Marileo, Héctor Llaitul, José Millalén eta Patricia Troncosok ekin zioten gose grebari, eta geroxeago beste bi lagunek, Txileko Angol izeneko espetxean. Multinazionalen aurkako “atentatuak” egiteagatik daude kondenatuta eta gose grebaren bitartez “epaiketaren muntaia” salatu nahi dute; bide batez, Txileko gobernuari egoera azaltzeko eta bere jarrera jakinarazteko eskatzen diote. Elkarrizketaren bigarren zatian, Alvaro Hilario kazetariak Kristina Fernández Argentinako presidente berria izan du mintzagai. Elkarrizketa hau deskargatzeko, klikatu HEMEN,

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/alvarohilario071107.mp3]

Entzun orain

 

SOLASALDIA: Baionako Lurrama azokaz mintzo

Baiona    Gaurko solasaldian Ipar Euskal Herriko Laborantxa Ganberako kide den Mixel Beherekoirigoinekin mintzatu gara joan den asteburuan Baionan izan den Lurrama izeneko azokaz. Antolaketa lanetan buru-belarri murgildua ibili zaigularik, ezin ederkiago ezagutzen ditu Mixelek azoka horren nondik norakoak. Arrakasta handia bildu du aurtengo Lurramak (35.000 bisitari izan baititu hiru egunez), eta datozen urteetarako oinarriak ongi finkatuak utzi ditu. Gure nekazaritza iraunkorraren ekoizpenak hiritarrengana hurbiltzeko aukera aparta gertatu da aurtengo edizioa. Solasaldi hau entzuteko, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solasmikelbeherekorigoien071106.mp3]

Entzun orain

 

PIPERPOLIS: Koldo Atxagak Bilboko tipografia liburua, Oskar Arana itzultzailea eta Petti

Koldo - Saioa    Saio Olmo piperpolisgo kolaboratzaileak Koldo Atxaga diseinatzailea gonbidatu du saiora.  Koldo Atxaga diseinatzaileak Bilboren historia eta garapena hiriko saltokietako errotuluen bidez azaldu ditu liburu batean “Bilboko tipografia” deiturikoa.
Alderdi bakar eta ahalguztidunak agintzen du Londresen, Anai Handia gizartearen begirale, jainko goren eta epaile da. 1984 hala irudikatu zuen George Orwellek, hil aurreko urtean horrela idatzi zuen. Izenburu bereko eleberria aurreko mendean argitaratutako garrantzitsu eta ezagunenetarikoa da. Txalaparta argitaletxeak Orkar Aranak euskaratu duen 1984 liburua argitaratu du aurten. Oskar Arana itzultzailearekin mintzatu gara.
Bost urte pasa dira Pettik  bakarkako azken diskoa plazaratu zuenetik Orain ON deituriko lana aurkeztu du, hamabi kantu bildu bertan, gaur gurean izan da. Saioa deskargatu nahi baduzu, egin klik HEMEN.

Entzun: [audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/piperpolis071105.mp3]

Entzun orain

 

SOLASALDIA: Aldaketa klimatikoa eta alternatibak

Aldaketa Klimatikoa Zer da aldaketa klimatikoa? edo, zein desberdintasun dago klimaren eta meteorologiaren artean? Edozein kasutan ere, argi dago azken 60 urteetan atzemandako zenbait aldaketa gertatzen ari direla lurrean, eta egun, zientzilari askok (gehienek) aldaketa klimatikoaren ondorio beldurgarriak etengabe aipatzen dituztela. Egoerari alternatibak ematerakoan, energia nuklearra ere aipatzen da; Iñaki Barzena Ekologista Martxan taldeko kidearen ustez, aldiz, eguzkiak (haizeak, mareak…) sortzen duten energia berriztagarriak dira etorkizunari begira balio dutenak. Solasaldi hau deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solasinakibarzena071105.mp3]

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook