irratia.com #99: Gaztezulo, Aritz Sound System
Aza 28, 2007 Entzungai (podcast), Irratia.com
Saioa deskargatzeko HEMEN. Bilbotik Donostiara joan gara, Gaztezulo aldizkariaren berri izateko. Aldizkaria, webgunea eta orain kalean sound systemak antolatzeko karpa bat ere bada Gaztezulo.
Aritz Usandizaga elkarrizketatu dugu gero. Molotoff irrati libreko esatari, musikazale, disko jartzaile, Bob Marleyren biografiaren egile. Musika hartu dugu hizpide, eta musika entzungai. Aritz sound system.
Albisteak 2.0 eta 100. saioa prestatzen. Albistegi teknologikoa ere egin dugu, zelan ez. Asterokoa da jadanik. Eta programaren bukaeran, gure jaiari buruzko xehetasunak ematen saiatu gara.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IBAIZABAL: Europako Batasuneko Nekazaritza politika kolokan
Aza 28, 2007 Albisteak, Entzungai (podcast)
Kolokan bai jarri dute politika hori aste honetan Bruselan izandako nekazariek. Europako Batasuneko batzordeak Nekazaritza Politika Bateratua egitasmoa jarri nahi du indarrean datorren urtetik aurrera. Europako hainbat estatu eta herrialdetako nekazariek, aldiz, politika neoliberal horren aurka egiten dute, ekoizle askoren (batez ere txikien) etorkizuna oso zaila ikusten dutelako. Nekazariek laguntzak hobeto banatzeko eta merkatuen kudeaketan parte hartzeko eskatzen dute: beste politika desberdin bat nahi dute, munduko beharrak asetzeko eta lurra berotegi eraginatik aldentzeko, Paul Nicholson EHNE sindikatuko kideak kontatu duenez. Elkarrizketa hau deskargatu nahi baduzu, egin klik HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
SOLASALDIA: Ura: matxurak, erabilera…
Aza 26, 2007 Albisteak, Entzungai (podcast), Solasaldia
Pasa den astean Bilbon izan ziren hiru ur hornikuntzaren mozkeketak izan ditu mintzagai Josu Larrinagak gai honen inguruko zenbait baieztapen eta galderak bota baino lehen. Herri txikietan holakoak gertuz gero konpontzeko denbora luzeago eman behar izaten dutela gogoratu ostean, Josuk istripu txiki batek eragin ahal duen ahulezia aipatu du. Horrez gain, egun munduan urak duen garrantzia azpimarratu du EHUko irakasle eta soziologo horrek: duela hamar hile, Hego Euskal Herrian, alarma egoeran sartzear ginen sikatea zela kausa. Solasaldi hau deskargatzeko, egin klik HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
ZUTARGI ARTEAN: Gerald Finzi, Shigeru Umebayashi, Shostakovich,…eta beste
Aza 23, 2007 Entzungai (podcast), Zutargi Artean
Saio honetan XVIII, XIX eta XX mendeetatik eta herrialde ezberdinetatik egingo dugu bidaia, bertako musikagile batzuk eta beraien musikak ezagutuz: Mozart, Chopin, Albéniz, Gerald Finzi, Shigeru Umebayashi, Dimitri Shostakovich, Arvo Part eta Gabriel Erkoreka. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
SOINUGELA: Musikari beltzak
Aza 22, 2007 Entzungai (podcast), Soinugela
Musikari beltzak izan dira protagonista nagusiak aste honetako Soinugela irratsaioan. Hiru musikari eta reggae talde bat aukeratu ditu Pedro Elias Igartuak. Honako hauek, hain zuzen ere: Marie Knight “Let Us Get Together” diskoarekin; Bettye LaVette “The Scene Of The Crime” lanarekin, Fats Domino pianojole aparta eta Jamaikako Culture hirukote paregabea “Two Sevens Clash” lan ezagunarekin. Horiez gain, musikari euskaldunen artean Audience eta Jabi Muguruza izan ditugu, eta atzerritarren artean, Amy Winehouse, Bruce Springsteen eta Marcelo Mercadante izan ditugu, besteak beste. Saioa deskargatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Bruce Springsteenen lagunak GAUBASAN
Aza 21, 2007 Entzungai (podcast), Gaubasa
Asteon, anabasaren erreinuan, Bruce Springsteenen kantuak, beste batzuen ahotan. New Jerseyko kantariak jendetza elkartuko du Barakaldon astelehenean (70etik ehunetik gora eurotan), guk LIGHT OF DAY (A Tribute to Bruce Springsteen) aurkezteko aprobetxatu duguna. Elliot Murphyk prestatutako lan bikoitzean, besteak beste, Mike Rimbaud, Joe D´Urso & Stone Caravan, Gary Lucas´Gods and Monsters, Cracker, Graham Parker, Jason Ringenberg, Kirk Kelly eta The Paradise Brothers. Zorionak BJORK!. Saioa DESKARGATU.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
MUSIBLA: Mamba Beat, Petti, Fast Fatum
Aza 21, 2007 Entzungai (podcast), Musibla
Nobedade batzuen berri ematen dugu gaurko saioan, hala nola Mamba Beat talde bilbotarraren aurkezpen diskoa, Petti-ren hirugarrena (On) eta Igor Calzada eta Harkaitz Canok egin duten proiektua (Fast Fatum). Hauetaz gainera, Ed Harcourt, Langhorne Slim, Wovenhand eta abarrak ere izango ditugu entzungai. Saioa deskragatzeko, egizu klik HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IBAIZABAL: LPEEren azken bilera aztergai
Aza 21, 2007 Entzungai (podcast), Ibaizabal magazina, Solasaldia
Gaurkoan, Luis Guridi EHUko irakasle eta ekonomia adituak LPEEk, Lurralde Petrolio Esportatzaile Erakundeak Riad egindako bilera izan du aztergai. Hamahiru herrialdetako estatuburu elkartu dira erregaien egoera aztertzeko, Ekuador kide berriaren presentziarekin. LPEEk ekoizpena mantenduko duela ziurtatu du, baina 100 dolarretatik gertu dagoen Brent upelaren prezioa zenbait faktorek igoarazi ahal duela adierazi dute. Bileran, gainera, zenbait eztabaida izan dira euro eta dolarrari buruz edo proposamen berrien inguruan. Guridik, egun LPEEk duen garrantzia azpimarratu du. Solasaldi hau deskargatzeko, egin klik HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IBAIZABAL: Apiterapia aztergai
Aza 16, 2007 Entzungai (podcast), Solasaldia
Erleek ekoiztutako sei produktu eta intsektu horien ziztadak erabiltzen dituzte apiterapeutek zenbait gaitzaren aurka. Aintzinatik dator Apiterapia, egiptarrek edo erromatarrek, besteak beste, erabiltzen zutelako, Iñaki Gonzalo apiterapeutak kontatu digun bezala. Polinizazioaren garrantzia edo Apiterapiaren erabilera konkretu batzuk ere izan ditu mintzagai Iñakik. Gai honi buruzko informazio gehiago lortzeko www. apitherapy.es. Elakarrizketa hau deskaratzeko, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
GAUBASA: MUTED!
Aza 14, 2007 Entzungai (podcast), Gaubasa
GAUBASA presents…
BAGA. Iragandako zuzenekoak ekarriko ditugu gogora. Batetik Rufus Wainwright
pop barrokoaren errege bitxiak Donostian emandakoa. Bestetik, Wilco seikotearen
rock askea (Ze geixa biopa!). Zirraragarriak, biak ala biak.
BIGA. Muted abadiñoar taldearen bisita. Metal melodikoz eta programazio
elektronikoz zipriztindutako “Sena” argitaratu berri dute Baga Biga disko
etxean eta gurean izan dira, jator. GRRR!.
Entzun: [audiohttp://www.bilbohiria.com/docs/podcast/gaubasa/gaubasa071114.mp3]
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.



