ZUTARGI ARTEAN 07- 10- 12

Maurice Ravel  MAURICE RAVEL: 70 urte igaro dira jada M. Ravel ziburutar musikari handia zendu zenetik.
Pertsona zein musikari ausarta eta berritzailea
” Dandy erronkazalea”
Erromantizismoaren ildoa alde batera utzita, Claude Debussy- rekin batera garaiko musikari berrikuntza interesgarriak ekarri zizkiona. Saioa deskargatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargi071010.mp3]

Entzun orain

 

GAUBASA: La Mala ez da horren gaiztoa

La Mala    Denboraldi hasiera Gaubasan. Hasteko, La Mala Rodriguezekin solasa, BUM jaialdian jo duela eta. Gomendio gisa, Hydromatics taldearen hirugarren lana, “The Earth is Shakin”. Gariren “Esperantzara Kondenatua” disko berritik, “Zure Begietan” kantua, Jon Benitoren hitzetan. Zuzeneko aholkuak Mexikora garamatza. Kafe Antzokian, San Pascualito Rey eta Arriaga antzokian, Los Tigres del Norte. Bukatzeko, atzera begiratuko dugu Thelonius Monk jazz pianojole handia gogoratzeko, bere jaiotzaren 90. urtemugan. ZE GEIXA BIOPA! DESKARGATU.

Entzun: [audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/gaubasa/gaubasa071010.mp3]

Entzun orain

 

MUSIBLA: Spinto Band, Ufestuek, UEK…

The crystal methodAskotariko musika ekarri dugu gaur saiora, gitarra soinuak eta bestelakoak, ahots latzak eta leunak, elektronika eta lurra… Mercury Rev, The Crystal Method (argazkian), edo Ufestuek bezalako proposamen deberdinak. Ez erotu, DESKARGATU!

Entzun: [audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla071010.mp3]

Entzun orain

 

IRRATIA.COM #92: Igotz, Olentzero, BTZN, Che Gebara, Gu ta gutarrak eta albisteak 2.0

Irratia.com Saioa deskargatzeko HEMEN. Durangoko liburu eta disko azoka euskal kulturaren (g)une garrantzitsuena izango da ziurrenik. Aurtengo kartelaren diseinugilearekin mintzatu gara horregatik. Olentzero biluzi horrek, euskaraz jantzi gura ditu EHko etxe eta txoko guztiak. Bartzelonara (BTZN) jo dugu horretarako, Igotz Ziarretarekin mintzatu gara, luze.
Gero Salvador Puig Antichen inguruko erakusketa izan dugu hizpide. Koldo Izagirre eta Erramun Landaren lanak ikusgai eta entzungai. Jabier Muguruzaren musika entzun dugu, Manu Chao, Che Gebararen efemeridea gogoratu eta munduan bueltaka jarraitu dugu. Gu ta gutarrak bertsolarien kantua entzun eta beraien blogean bideo eta argazkiei begira geratu gara.
Albisteak 2.0 atala ere, aspaldian sortu diren gune eta proiektu berri guztiak komentatzeko profitatu dugu. Albistegia eta iritzia uztartu ditugu.

Entzun: [audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom071010.mp3]

Entzun orain

 

PIPERPOLIS: Harkaitz Zubiri idazlea, Lucio dokumentala, atrakzioen itzulera eta Zubiaz bestalde erakusketa

Zakur kalea Piperpolis saioa bueltan dator Bilbo Hiria Irratira irratsaioaren hirugarren denboraldiari ekingo diote. Lehenengo saioan Harkaitz Zubiri idazle gaztearekin hitz egin dugu. Idazle donostiarrak idatzitako “Zakur kale” izeneko narrazio liburuaz mintzatuko gara. Conssonniko kideekin berba egin dugu Artxandako jolas parkea zena proiektu artistiko bati esker berpiztu baitute. “Zubiaz bestaldera” izeneko argazki erakusketara bisita egingo dute, bertan biltzen dira Bilbo Zaharreko zenbait irudi eta, gainera, kontzertuak antolatu dituzte datorren astetarako. Lucio izeneko dokumentalaz mintzatu gara Jose Mari Goeneaga zuzendariarekin. Lucio Urtubia Cascanteko anarkista, igeltsero, atrakatzaile, faltsutzaile, idealista… Bere bizitzako pasarteak jasotzen dituen filma da Lucio. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/piperpolis071008.mp3]

Entzun orain

 

SOLSALDIA: Zor Ekologikoa

Repsol    Zor ekologikoaren inguruko Jardunaldiak izango dira Bilbon hilaren 25 eta 26an eta Ekologistak Martxan taldeak antolatuta, gaurko Solasaldian Iñaki Barzenak azadu duenaren arabera. Jardunaledietan Euskal Herri, Catalunya, espainiar estatu, Belgika, Bolivia, Ekuador edota Nigeriako lagunek hartuko dute parte. Sarrikon burutuko diren horietan, Zor ekologikoaren kontzeptua, Energia eredua, Transnazionalen papera, Hazkundearen mitoa etab. aztertuko dituzte, azterketa bera sakontzeko asmotan baita hortik sortua praktikan jartzeko ere (informazio gehiago www.ekologistakmartxan.org orrialdean). Solasaldi hau deskargatu nahi baduzu, egin klik HEMEN.

Entzun: [audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solasinakibarzena071008.mp3]

Entzun orain

 

POTTO 07- 10- 05

Bertso    Aupa bertsozale! Berriro prest gure emankizunari ekiteko. Gaurkoan “Gu ta gutarrak”en doinu alaiekin hasi eta Gipuzkoako txapelketari erreparatu diogu; Orio eta Hernaniko zenbait ale jarri ditugu entzungai eta ondoren Abante kulturgunean duela 3 bat aste Ioseba Barandiaran, Alaia Martin , Mirari Martiarena eta Eñaut Uriartek lagunen arteko bertso afari batean kantatutako pasarteak baliatu ditugu. Asteburu hontako saioen agenda ere berton daukazu. Goza!!
Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/potto071005.mp3.mp3]

Entzun orain

 

SOINUGELA: Denetariko nobedadeak

Manu Chao Aste honetako Soinugelan nobedadeak izan dira nagusi. Besteak beste, honako disko hauek entzuteko parada izan dugu: alde batetik, Putumayo etxeak ateratako World Hits izeneko diskotik Peter Toshek eta Mick Jaggerrek abestutako Don´t Look Back kanta entzun dugu; gero, Gotan Project taldearen !Ya basta! diskoa heldu da, horren ondotik, talde horren liderra den Solalen Moonshine Sessions izeneko country diskoa heldu delarik. Euskal Herrira etorri gara Elkar etxeak argitara eman duen Musiques et Promenades en Pays Basque lana ezagutzeko. Saioaren azken aldean hiru musikari handi izan ditugu beren azken lanekin: Rachid taja, Aljeriako gitarrajolea, Habib Keita maliarra Afriki diskoarekin eta Manu Chao bere azken emaitzarekin (La Radiolina). Saioa entzuteko, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela071004.mp3]

Entzun orain

 

MUSIBLA: Sexty Sexers, Gari, Daniel Johnston, Gu ta Gutarrak

Sexy Sexers    Ikasturte berria hasteko lasai… Josh Rouse, Belle and Sebastian, Gravenhurst eta beste disko “zaharrak” (aurreko urtekoak gehienak) entzungo ditugu, Ipar Amerikako sustraietatik egindako musika. Bestetik, Euskal Herrian daukagun harrobitik hiru talde: Sexty Sexers beren Urkamendi Blues diskoarekin, Gariren disko berria (esperantzara kondenatuta) eta Gu ta Gutarrak proiektu berri eta bitxiaren aurreneko grabazioa. Saioa deskargatu nahi baduzu,egin klik HEMEN.
Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla071003.mp3.mp3]

Entzun orain

 

SOLASALDIA: Zentral Nuklearrak

Nuklear Gaurkoan, Josu Larrinaga EHUko irakasle eta soziologoak Zentral Nuklearrak izan ditu hizpide. Aldaketa klimatikoa aitzikitzat hartuz, nuklearren aldeko diskurtsoa berpiztu duten momentuan, energia mota horrek dituen arazo larriak aipatu ditu Josuk. Hurbilago, Garoñako zentral zaharraren egoera izan du mintzagai, eta bukatzeko, nuklearren aurrean dauden alternatibak jorratu ditu gure solasaldiaren kolaboratzaileak. Solasaldia hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
ENTZUN: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solasjosularrinaga071001.mp3]

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook