MUSIBLA: Audience, Deabruak Teilatuetan, Espers, Lisa Germano
urr 31, 2007 Entzungai (podcast), Musibla
Euskal Herritik datozkigun nobedade batzuk entzungo ditugu, hala nola, Audience (Trying wings on roots/ NoizPop), Deabruak Teilatuetan (1973/Bonberenea), Gari (Esperantzara kondenatuta/ Elkar). Honetaz gainera beste musika batzuk, malenkoniatsu gaur, orohar, musibla. Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IRRATIA.COM #95: Audience eta deabruak teilatuetan
urr 31, 2007 Entzungai (podcast), Irratia.com
Saioa deskargatzeko HEMEN. Disko ekoizpenak barra barra ari dira argitaratzen. Asko dago aukeran, eta guk bi talde gonbidatu ditugu gaurkoan. Estudioan izan ditugu Audience eta gero deabruak teilatuetan entzun dugu, beraiekin izan gara. Noizpop disketxeak plazaratu du Gernikakoen lana, Bonbereneak karrikaratu du Tolosakoena.
Hannot eta Gaizka beraien kitarrekin etorri zaizkigu estudiora, eta zuzenean eskaini dituzte lau kantu. Guk hizpide hartu dugu beraien trying wings on roots diskoa. Lau urte egon dira isilik, lanean, baina zuzenean askorik jo barik. Baina gogotsu dira orain eta gogotsu etorri zaizkigu saiora, gitarrak hartuta. Gure estudioan bertan diskoko hainbat kantu jotzeaz gain, bideoan grabatu dugun Neil Young-en bertsio honen oparia eman digute, ea gustatzen zaizuen.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
OHOZPELAK BALEITU I
urr 30, 2007 Entzungai (podcast), Ohozpelak baleitu
Hotsa:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
(FMko irrati emisiotik grabaturiko audioa)
Hitza:
Zein ezberdintasun du kilker batek, esaterako, Arzaken sukaldeko ke iransgailuarekin?(erran nahi baita, “extractor”, gazteleraz) Zein, golpetik geratu behar izan duen auto baten gurpilekin?
Aldrebes ere egin dezakegu. Zein ezberdintasun dute Arzaken sukaldeko ke iransgailuak edo golpetik geratu behar izan duen auto batek gurpilek, esaterako, kilker batekin?
… (Ixiltasun ezerosoa)
Galdera: Gasolindegietako garbigailuetan “AUTOgarbiketa” diotenean, zer diote? AUTOak garbitzeko dela, hala AUTOmatikoki garbitzen duela? Ein?
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IBAIZABAL: Deustualdeko Prest aldizkaria
urr 30, 2007 Entzungai (podcast), Solasaldia
Urriari dagokion Prest aldizkariaren 74. zenbakia izan du mintzagai Hektor Ortega aldizkari horren zuzendariak. Azalean, kolore batzuen artean, hiru aipamen: Agirre baserria, Luis Abando eta Gramola Irratia. Ohiko monografikoan, aldiz, “Pegatinak 1.975-90″ Deustualdeko hainbat pegatina desberdinen inguruko artikulua. Hilabetekarian artikulu, elkarrizketa eta dexente gehiago 36 orrialde bete arte, Hektorrek kontatu digun bezala. Solasaldi hau deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
PIPERPOLIS: Karmele Jaio idazlea, Pier Paul Berzaitz kantaria eta Governors taldearen lan berria
urr 29, 2007 Entzungai (podcast), Piperpolis
Karmele Jaiok (argazkian) bere hirugarren liburua plazaratu berri du “Zu bezain ahul”. gizakien ahulezia islatzen duten 15 narrazioko bilduma osatu du.
Pier Paul Berzaitz kantari zuberotarra duela 35 urte musikan han-hemenka hasi zelarik. GUK talde historikoaren hasierako partadaide izanik, pieza ugari konposatu zituen harentzat; bestalde, hiru ikuskizun musikal handi sortu, antolatu eta zuzendu ditu, eta dagoeneko 5 pastoral idatziak ditu. “Lili baten kantorea” dugu bere hirugarren diskoa, kantu ederren interpretazio ederra, tradizio eta modernitatearen, ondare eta unibertsalitatearen artean orekaturik. Urrian Arriaga Antzokian izan zen eta berarekin hitz egiteko aukera izan genuen.
Arrasatetik datorren talde berria da Governors, eta eskuartean dakarrena ere labetik ateratako lehenengo lana du: «Itxaron beharra ez da itxaropena» izenburua duen diskoa. Beraiekin estreinako diskoa ezagutu dugu.
Jonh Trolloperen atal berria.
SOLASALDIA: Erregai fosilak agortzen ari dira
urr 29, 2007 Entzungai (podcast), Solasaldia
Aldaketa klimatikoaren eragina zientzilari bakar batek ukatzen ez duenean, gure gizartea erregai fosiletan oinarrituta dagoela ohartarazi digu Josu Larrinagak. Duela gutxi Berria egunkariak atera ikerketa batean Euskal Herriak halako 3 beharko lituzkeela defizita ekologikoa ez izateko irakurri ondoren, egungo ereduari alternatibak emateko (eta praktikan jartzeko) momentua heldu da: lehenik eta behin, gutxiago kontsumitu edo kontsumoa murriztu behar dugula esan digu Josuk. Solasaldi hau deskargatu nahi baduzu, egizu klik HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
SIUNUGELA: Aretha Franklinen kantu arraroak eta grabatugabeak
urr 25, 2007 Entzungai (podcast), Soinugela
Oraingo saio hau aurreko astekoa amaitu genuen bezala hasi dugu: Sly and The Family Stone taldearen musika entzunez. Geroztik, reggae doinuak heldu zaizkigu Toots and The Maytalsen azken diskoan: Light Your Light (Piztu zure argia). Bitxikeria bat aurkeztu digu geroago Pedro Elias Igartuak: Mojo aldizkariak, tabakoa eta alkohola aitzakia hartuta, bere azken zenbakiarekin batera kaleratu duen Cigarrettes And Alcohol izeneko bilduma bikaina. Bilduma horretatik Jerry Lee Lewisen eta Dina Washingtonen kantu bana entzun dugu. Blues giroan murgildu gara gero, Duke Robillard´sen azken lana ezagugtzeko asmotan. Euskal Herrira etorri gara ondoren, Txuma Murugarrenen Marjinalia diskotik eta Jabi Muguruzaren Konplizeak diskotik bi kanta entzunez, hurrenez hurren. Gaurko monografikoa Aretha Franklin soul kantari handiari dedikatuta egon da. Izan ere, bilduma eder bat plazaratu baitute New Yorkeko izarraren kantu arraroekin eta orain arte grabatutakoekin. Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
GAUBASA: “SALVATION BLUES”.
urr 24, 2007 Entzungai (podcast), Gaubasa
Asteon Mark Olsonek (The Jayhawks) Victoria Williams emaztearengandik banatu
ostean plazaratu berri duen “Salvation Blues” lana nabarmendu eta Flavio
Rodriguezen “Flaviolous” soul rapa ezagutu dugu.
Bill Wymanen (Rolling Stones) urtebetetzea profitatu dugu “Ruby Tuesday”
kantaren hitzetan arreta jarri eta The Corrs taldearen bertsioan entzuteko.
Zuzenekoei dagokienez, Paul Weller (The Jam) Donostian eta Kasbahren itzulera
KAntzokian. TUMATXA HI!
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
MUSIBLA: Petti, Gu ta Gutarrak, UEK, The Magic Numbers
urr 24, 2007 Entzungai (podcast), Musibla
Berritasun ugari gaurko musiblan. Pettiren azken diskoa ‘On’ izenekoa aurkeztuko dugu eta horrekin batera, UEKen ‘Uhinak’, Gu ta Gutarrak proiektuaren ‘Bertso berriak eta lagun zaharrak’ izeneko diskoa. Disko biribil eta zein baino zein interesgarriago. Horretaz gainera The Magic Numbers, Sparklehorse eta The Magnetic Field taldeak ere izango dira gurean bisitan. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IRRATIA.COM#94. saioa: Gaztesarea eta zentsura hizpide hartuta
urr 24, 2007 Entzungai (podcast)
Saioa deskargatzeko HEMEN. Madrilerako itzulia egin behar izan dute Gaztesarea eta Kaskagorri Bilboko konpartsak. Kaskagorrik Bilboko jaietan presoen argazkiak erakutsi eta Gaztesareak Kaskagorriren gunea bere zerbitzarian omen daukalako. A ze delitua! Horretaz mintzatu gara Gaztesareako kide batekin. Umorea ere galdu ez dugunez, Kas batzuk edateko profitatu dugu saioa. Saioarekin jarraitzeko, Galizian eman berri den beste zentsura kasu bat hartu dugu hizpide Aduaneiros sem fronteiras gunearena hain zuzen.Albisteak 2.0 tartean, albiste teknologiko berrienak ekarri ditugu uhinetara: niretv.com, munduko kayak surf txapelketa, Atxagaren bloga, Artfutura jaialdia edota Jimbo Wales Wikipediako sortzailearen hitzaldia.