Pedro Elias Igartua musika adituak beste aste batez zabaldu du Soinugela, aire girotua martxan jarri eta denetariko musika eskaini digu, kantuen artean ohi bezain iruzkin jakingarriak eginez. Folk esparruan Galiziako eta Euskal Herriko talde bana izan dugu: Nordestinas eta Lantz. Asturiasen ere geldialdi bat egin dugu, Skama Larede taldekoek skari gaita nola txertatzen dioten jakiteko; geroztik, B¨jörk islandiarraren azken diskoa, Volta izenekoa, entzuten jarri gara, uztailaren 13an Bilbon izango dela eta; Michael Bublé kruner kantari kanadarrak atera berri duen Call Me Irresponsible diskoa ere entzun dugu; eta Jim Dickinsonen txanda helduta, geldialdi luzexeago egin dugu, bere Jungle Jim And The Voodoo Tiger arretaz entzuteko. Nolanahi ere, saioan tarterik handiena Wilco amerkana taldeak eta Dee Dee Bridgewater jazz kantariak hartu dute, 40 bat minutuz Sky Blue Sky eta Red Earth lanak entzuten eta aztertzen aritu baikara.
Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela070717.mp3]
Entzun orain




Urteroko ohiturari jarraikiz, Bilbo Hiria irratia harremanetan jarri da UEU Udako Euskal Unibertsitateko arduradunekin, erakunde honek udan antolatzen dituen ikastaroen berri luze eta zabala eskaintzekotan. Badira 35 urte UEUk pauso sendoak ematen diharduela euskal unibertsitaterantz eta bere udako ikastaroetan biltzen diren aditu eta jakitunak eta berauek lantzen dituzten gai inportanteak horren lekuko dira. Aurten hiru lekutan antolatu ditu UEUk udako ikastaroak (Eibarren, Baionan eta Iruñean) eta uztailaren2tik 20ra bitartean mota guztietako jakintzagaiak jorratu ditu berauetan. Hemen eskaintzen dizugun elkarrizketa sorta honetan ikastaro horietan landutako zenbait gai interesgarriren lagina daukazu. Elkarrizketatuak Fernando Mijangos, Arantza Mendizabal, Gotzon Carcar, Eli Moreno, Aitziber Elgezabal, Itziar Salegi eta Irati Iciar dira. Entzuteko elkarrizketak, egizu klik hemen:
Gaurko saioan ez dago hari finkorik, mota askotako musikak bildu ditugu gaurkoan, Hot Chipen musika dantzagarritik hasita Gregor Samsa taldearen rock iluneraino, bitarte horretan Sagarroiren reggae-ska, Aura Urziceanuren Jazz-latin edota Elurretan taldearen pop argitsua topa ditzakezue. Saioa eskargatzeko, egin klik
Uztailaren lehen asteburuan Euskal Herria Zuzenean 2007 jailadia burutu dte Zuberoako Idauza Mendin, laugarrenez toki honetan. Ekonomia aldetik egoera kezkagarria izan arren, antolatzailaeek jaialdiak aurrera egiteko gogoa azaldu dute. Elkarrizketan, bertan egondako Patxi Gaztelumendi eta Jabi Zabalak balantze sakona egiten dute. Deskargatu nahi baduzu elkarrizketa, egizu klik 