SHARRIE WILLIAMS & The wiseguys bihar, Bilbo Hiriaren eskutik

Sharrie WilliamsOstegunean blues eta gospel musiken izar baten bisita jasoko dugu Bilboko Kafe Antzokian, Bilbo Hiria irratiaren 10. urteurreneko ospakizunen baitan. Sharrie Williams 12 urterekin hasi zen abesten eta laster batean sartu zen Michigan estatuko Greater Williams Temple Inspirational Voices gospel abesbatzean. Ondoren The Voices of Joy eta The Sisters of Love taldeekin ere ibili zen abesten. Gerora Williams Temple abesbatza ospetsuarekin disko oso bat grabatu zuen Hubert Williams maisuaren gidaritzapean, baita Detroiteko Mattie Moss Clark gospel kantaria ekoizle moduan zegoelarik ere. Baina Sharrie Williams kantariaren erro musikalak ez datoz bakarrik gospel musikatik, soul, blues eta jazz esparrutik ere, eta bere abestietan Etta James, Aretha Franklin, Tina Turner eta Billi Holiday moduko kantarien eragina nabarmena da. Oraingon Bilbora talde oso batekin hurbiltzen zaigu, The Wiseguys. Antolatzailea: Bilbo Hiria 96.0 Fm irratia 10 urte ospatuz. Sarrera 15,00 euro kostako da (Zenbat Gararen LAGUNAK: 7,50 euro), baina webgune honen bidez 10 sarrera eskuratzeko aukera emango diegu internauta entzuleei. Sarrera bat eskuratzeko gure kontaktu orrialdearen bidez aupada bat ematea besterik ez duzue, zuen kontakturako datuak ematea ahaztu gabe. Lehenengo 10ek sarrera bana jasoko dute.

IRRATIA.COM #88: Bigarren bizitza eta Internet Ipar Euskal Herritik

Irratia.com Saioa deskargatzeko HEMEN. Second Life asko aipatzen da aspaldion, eta guk ere bidaia egin dugu bertara, horretarako Ana Courier izan dugu laguntzaile. Bigarren bizitzari buruzko euskarazko bloga edukitzeaz gain, blogintzan aspaldian murgilduta dagoen neska da Ana. Elkarrizketa mamitsua izan da. Irratia.com Second Life horretan, lehenengo irrati euskalduna izateko, urratsak ere eman ditugu. Saioaren bigarren zatia, Bidaia taldearen musika entzunez abiatu dugu. Bertako abeslari Caroline Phillips gurekin izan da. Bidaian zen, baina tartea egin digu Interneti buruz eta bere enpresei buruz mintzatzeko.

Entzun: [audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom070612.mp3]

Entzun orain

 

PIPERPOLIS: Desordutan, txotxongilo eguna eta Miren Gaztañaga aktorea

Desordutan    Tolosako taldea gonbidatu dugu, Desordutan (argazkian). Sei kantuz osatutako lana kaleratu dute. Iñigo izan da gurekin.
Ekainaren 15tik 17ra egingo da getxon Txotxongilo egunaren seigarren edizioa. Datorren asteburuan, hiru egunez, hamaika emanaldi izango da Areetako Geltokiko plazan eta erromoko santa eugeniakoan eta baita inguruko kaleetan. Honen berri izateko Ainhoa gonbidatu dugu unima elkartekoa.
Ekainean txotx jaialdia La fundición aretoan ospatuko da eta ostiralean ekainak 15, Trashumantes taldeak “Crónica de una noche abierta” antzezlana taularatuko du. Zuzendaria eta sortzailean Pasos izan da eta taula gainean aktore bakarra Miren Gaztañaga, gaur gurean izan dena. Saioa deskargatzeko, egin klik HEMEN.

Entzun: [audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/piperpolis070611.mp3]

SOLASALDIA: Ingurumen gatazkak konpontzeko Behatokia

Eguazki    Gaurkoan, Josu Larrinagak Donostian pasa den astean burututako jardunaldi horren berri ekarri digu. Nazio Eztabaidaguneak eta Eguzkik antolatuta, zenbait lagun bildu ziren EHUko kanpusean, ingurumen gatazken inguruko bi arazori aurre egiteko: alde batetik, informazioa ez dela behar den bezala ematen; bestetik, hiritarrei iritzia eskatu zainetan, hiritarren borondatea ez dutela errespetatu. Donostian bildutako guztiek behatoki baten premia ikusten dute, baina… Deskargatu solasaldia HEMEN.

Entzun: [audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/josularrinaga070611.mp3]

Entzun orain

 

ZUTARGI ARTEAN: Musika Garaikidea- Gaur egungo Euskal Musikagileak

Zutargi Artean    Asko dira gure Kontserbatorio eta Musika Eskoletatik atera diren musikagileak, baina gehienak, zoritxarrez, ezezagunak izaten dira guretzat.
Saio honetan, berriz haietariko batzuen lana entzuteko aukera izango duzu: Jose Ignacio Bilbao Iturburu, Patxi García Garmilla, Guillermo Lauzurika, Gabriel Erkoreka eta Zuriñe F. Gerenabarrena.

Interprete batzuk ere euskal musikariak dira; besteak beste, Iñaki Alberdi eta Miguel Ituarte. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Enztun: [audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiartean070608.mp3]

Entzun orain

 

MUSIBLA: Fermin Muguruza, The Queen Machine, Norton Klub…

Norton Klub Saio honetan, Katalunya aldetik datorren The Queen Machine taldearen musika entzungo dugu eta horretaz gainera beste hainbat talde zein bakarlari: Rafa Rueda, Norton Klub, Fermin Muguruza, Madelaine Peiroux eta beste zenbait…saioa deskargatu gura baduzu HEMEN daukazu aukera!

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla070606.mp3]

Entzun orain

 

IRRATIA.COM #87: Silicon Valleytik Iruñeara

Irratia.com Saioa deskargatzeko HEMEN. Silicon Valleytik heldu berri, Gari Araolazak irratia.com emankizunean kontatu ditu Kalifornia aldeko kontu eta pasadizoak. Where 2.0 konferentzia, Google garatzaileen eguna eta wherecamp akanpadako berri eskaini digu.
Irratsaioaren bigarren zatian Euskalerria irratiko Juan Kruz Lakasta esataria izan da gurean, Entxuferik gabe jaialdia aurkezten.

Entzun: [audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom070605.mp3]

Entzun orain

 

PIPERPOLIS: Willis Drummond musika taldea, ACT eszena talentu berrien jaialdia eta Begirada bat kubari liburua

Begirada bat    Baionatik heltzen da gaur piperpolisera musika, Willis Drummond taldeak Anthology lehen diskoa kaleratu du . Zortzi kantu bildu distuzte lehen lan honetan eta gaur Jurgi Erkiziarekin batera ezagutuko dugu.
Asteazkenean, ekainak 6an hasiko da ACT jaialdia Bilbon eta Barakaldon. ACT Nazioarteko eszena talentu berrian jaialdia, Mundu osoko dantza eta antzerki eskolek Euskal Herrira ekarriko dituzte ikasleen lan onenak, eta nazioarteko joera eszeniko berrien erakusleiho izango da.
Piperpolisen kubara egingo dugu salto. Begirada bat kubari liburua dugu gaurkoan. Kuban egindako 30 elkarrizketa batu ditu Iñaki Petxarromanek. Zer gertatuko da han Fidel Kastro komandatea hiltzen denean? Erantzunak jakina, galdetzen zaionaren araberakoak izango dira. Saioa deskargatzeko egizu klik HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/piperpolis070604.mp3]

Entzun orain

 

SOLASALDIA: Ingurugiroaren nazioarteko eguna

Earth day     Gaurkoan Iñaki Barcenak bihar ospatuko den Ingurugiroaren nazioarteko eguna izan du aztergai. Kezka handia omen dago erakundeen artean, aldaketa klimatikoa dela kausa, baina bien bitartean gero eta egitasmo desarrolista gehiago ari dira martxan jartzen han eta hemen (gogoratu EAEn ez dugula Kyotoko Protokoloa errespetatzen). Bihar, Gernikan eta Bilbon, bi elkarretaratze burutuko dituzte, egoera salatzeko eta gai horietan hiritarron partehartzea bermatzeko. Solasaldi hau deskargatu nahi baduzu, egin klik HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/inakibarzena070604.mp3]

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook