Saioaren bigarren orduan monografiko bikaina eskaini digu aste honetan Pedro Elias Igartuak Mavis Staples gospel kantariaren bigrafiaz eta diskografiaz. Duela bi aste hasitako lana biribiltzeko balio izan du saio honek. Horretara baino lehen, ordea, irratsaioaren lehenbiziko orduan, beste jenero batzuetan diharduten kantariak izan ditugu protagonista. Honako hauek, hain zuzen ere: B¨jörk islandiarrak bere seigarren diskoa ekarri digu, Volta izenekoa: Minnie Ripertonek, José Felicianoren laguntzarekin, Light My Fire ezaguna abestu digu; ondoren, seguruenik Chavela Vargasen azken lana izango den Cupaima diskoa ezagutu dugu, hau da, Chavelaren betiko errepertorioko kantuak, baina indioen musika tresnekin joak; gero, Chabuca Granda peruarraren txanda heldu da, artxibo batean aurkitutako 1968ko grabazio zahar batzuen bidez; eta, azkenean, Dulce Pontes portugaldarraren ahots berdingabea entzuteko eta bere azken diskoa, El corazón tiene tres puertas, ezagutzeko parada izan dugu. Horra hor bi orduko bidaia musikal honen laburpena. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun: [audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela070628.mp3]
Entzun orain




Pasa den astean, Legutioko alkateak uko egin zion lur batzuk desjabetzeko baimena emateari. Arazoa errepikatu egingo da, kontuan hartuta azken hauteskundeetan AHTren ibilbidean diren 22 udalerritan tren horren aurkako jarrera nabarmena dela. Gai horrekin batera, beste bi jorrati ditu gaurkoan Iñaki Barzenak: Bilbon pasa den astean izandako Lemoizen inguruko Jardunaldiak alde batetik, eta Hegoaldeko sahiesbideko lanen hasiera bestetik. Solasaldi hau deskargatu nahi baduzu, egizu klik
Saio honetan soinu azkar eta biziak ekarriko ditugu, Ingalaterrako post-punk olatu horretan koka ditzakegun zenbait talderen eskutik (Babyshambles, Hard-Fi, Maximo Park, Bloc Party…) Euskal Herritik ere soinu baikor eta tentsuak (Sagarroi, Stupenda Jones, Los Bitxos…) On egin! DESKARGATU.
Saioa deskargatzeko
Taupadak ikuskizuna estreinatu dute Kukai Dantza taldeak (irudian) eta Logela multimediak, Valladolideko antzerki jaialdian estrenaitu ondoren laster Euskal Herrian ikusi ahal izango dugu pieza hau. Jon Maia dantzari eta koreografoak zuzentzen du Taupadak eta gaur piperpolisen egon da.
“25 urte Lemoizen itxieratik, 25 urte nuklearrik gabe” lelopean, egunotan Bilbon egiten ari diren Jardunaldien berri ekarri digu Iñaki Barzenak. 25 urte daramatzagu nuklearrik gabe baina gaurko egoerak zenbait galdera mahaigaineratzen ditu. Horiei erantzuteko, hain zuzen, Ekologista Martxan taldeak Jardunaldiak antolatu ditu, hilaren 18an, 19an eta 20an burutzeko Bilboko Ekoetxean. Solasaldi deskargatzeko, klikatu 