IRRATIA.COM #83: Euskal Herria Kuba clash 2.0

Talka Saioa deskargatzeko HEMEN.

Talka tour 07 hasi ostean, eta Mexiko, Venezuela eta Kubara joan aurretik, gurean izan da Fermin Muguruza. Astelehenean abiatuta, bidaitxartela eskuan duela gure mikrofonoetan izan da bidai musikalaren berri emanez. Tokian tokiko egoeraren lekuko izango da Muguruza, eta itzultzerakoan berriz ere gurekin elkartzekotan da.

Kubara jo dugu guk ere, cubainformacion.tv proiektu berria ezagutu dugu Helena Bengoetxearen eskutik. Telebista, irratia, aldizkaria eta informazioa biltzen dituen blokeo mediatikoaren kontrako ekimena da.

Azkenik, asteon ospatuko den Informatikari Euskaldunen Bilkura 07 (ieb07) izan dugu hizpide, horretarako Gorka Julio Teketen gurera gonbidatuz. Mikroformatuak ere hizpide hartu ditugu, bidenabar.

Entzun: [audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom070508.mp3.mp3]

Entzun orain

 

PIPERPOLIS: Beñat Sarasola, Nuke taldea eta Abentura Antzokian antzezlana.

Abentura antzokian “Kaxa huts bat” izena dauka Beñat Sarasola Donostiarraren lehen poema liburuak, Susak argitaratua. Gurean izan da liburua aurkezten.
Nuke taldearen lehen lan luzea ezagutu dugu . Topaleku Azpeitiko zubizar etxean. Nuke taldea 2003an sortu zen, maketa pare bat grabatu ostean, urte bete eman dute 12 kantuz osatutako lan berria prestatzen. Oihan abeslaria izan da gurekin.
Antzokian abentura bat bizitzeko gonbita egiten die haur guztiei Arriaga Antzokiak, Antzokiak ohiko itxura aldatu, eta haurrei ireki dizkie ateak, Abentura Antzokian ekoizpena eskaintzeko.Hiru begirada desberdin dira, hiru sortze-lan independente hari bakar batez loturik: abentura eta mundu ezezagun baten esplorazioa, antzokiko hainbat gunetan zehar egindako iniziazio-bidaia. A Alfabetoa, Denboraren Museoa eta Joneren ametsa dira hiru istorioak. Hiru aktore izan dira gurean Jox Berasategi, Gabriel Ocina eta Xanti Antero…eta Jon Trolloperen atal berria!. Saioa deskargatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/piperpolis070507.mp3]

SOLASALDIA: Euskal Herriko 100 toki arriskutsu

Kutsadura EHn    Gaurkoan, Iñaki Barcenak Gara egunkarian duela hamar bat egun agertutako erreportai luzea izan du aztergai: Euskal Herri osoan, gutxienez 100 toki arriskutsuak dira gure osasunerako. Gogoratu duela aste pare bat Eperre Zerrenda (Europako Batasunak egindakoa) komentatu genuela. Horrezaz gain, Bizkaian eta batez ere Nafarroan hainbeste enpresa eta jarduerak asko kutsatzen dute. Aldaketa klimatikoaren inguruko Kongresu asko egiten ari direnean, noiz hasiko dira esandakoa praktikan jartzen?. Solasaldi hau deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/inakibarzena070507.mp3]

SOTOTIK: Zarata Kafe Antzokian

ZarataSaio berezia izan da gaurkoa, datorren asteazkenean(hilak 9) Kafe Antzokian izango den kontzertuari eskeinia. “Zarata Kafe Antzokian” deitu diogu “post” honi eta arrazoiarekin, distortsioa eta bolumena izango baitira nagusi(Gomendioa: Ez ahaztu belarrietarako tapoiak!). Hona Menua: Antoine Chessex(Berlindik, saxofoiari puzka), Ovo(Italiako bikotea, rock gordinarekin), Ura(Bilbotik, Jon Inbernon eta Alberto Martinen inprobisazio bikotea) eta Josetxo Grieta(Cancer Moon-eko Josetxo Anitua, Mattin-noizbait hitz egingo dugu sakonago berari buruz- eta Gringo taldeko Iñigo Egilor baterian). Asteartean Donostian ere izango dira talde hauetariko batzuk. Hona datak:
OvoMaiatzak 9 Asteazkena, 21:00. Kafe Antzokia(Bilbo): ANTOINE CHESSEX, OVO, URA, JOSETXO GRIETA

Maiatzak 8 asteartea. Mogambo(Donostia): ANTOINE CHESSEX, JOSETXO GRIETA, AIDA(LISABÖ ohia)+XABIER ERKIZIA+IÑIGO TELLETXEA+MAITE ARROITAJAUREGI.

Tapoiak jarrita dituzu dagoeneko? DESKARGATU, ba, orduan!

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/sototilk/sototik070503.mp3]

Entzun orain

 

SOINUGELA: Ry Cooderren alegi antzeko disko berria

Ry CooderAlison Kraussen ahots zoragarriak eman dio hasiera aste honetako Soinugela irratsaioari. Disko berria plazaratu du berrikitan amerikarrak, A Hundred Miles Or More izenekoa. Diskoaren nolakoa ezagutzen hasteko, hiru kanta entzun ditugu bertatik. Bluegrass eta country kantariaren ondotik, Kelly Joe Phelps gitarrajolearen musikaz gozatzeko parada izan dugu. Karibe aldera jo dugu geroago, Suga Roy eta Conrad Crystal bikotearen reggaea entzuteko. Highest Grade deritzan lana atera dute eta diskoa horretan badaukate Johnny Too Bad kantu ezagunaren bertsio bat, saioan entzun duguna, hain zuzen. Euskal musikan azken aspaldion kaleratu diren nobedadeen artetik, Etxeren Zenbat bide? eta The Uskis taldearen Barikun lanak aurkeztu dizkigu Pedro Elias Igartuak. Disko bitxi bat heldu zaigu gero: 2000. urtean EITBk zenbait euskal kantarik kanpoko musikaren gainean egindako bertsioak plazaratyu zuena. Bertatik, bi emaitza entzun ditugu: aurrena, Niko Etxartek Rolling Stonesen musikarekin eginiko bertsioa eta hurrena, Anje Duhaldek Dylan Blowing In The Wind ezaguna nola ematen duen ikusi dugu. Gainerako denbora Ry Cooderren My Name Is Buddy disko berria aurkezteko baliatu du Pedrok. Alegi erako disko konteptual honetan AEBetako oraingo gizartearen kritika zorotza egiten du Ry Cooderrek, katu baten, sagu baten eta apo baten laguntzaz. Soinugelako kide guztiok disko bikaina iritzi diogu. Saioa deskargatzeko, klikatu Soinugela.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela070503.mp3]

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook