PIPERPOLIS: THC musika taldea, Artedrama Euskal Laborategia eta Arantza Gurmendi aktorea

Arantza     Piperpolisgo lehen tartean Iruñara joango gara, handik heltzen da THC taldea. 2002 urtean sortatutako taldeak hirugarren lana plazaratu berri du,aurten estudiko lan luzea argitaratu dute, hamar kantu bildu dituzte positive deituriko lanean. Gorka izan da gurean.
Aulestian asteburuan Artedrama Euskal Laborategiaren bigarren edizioa ospatu da, ARTEDRAMA Euskal Laborategiaren helburuak, besteak beste, euskal dramaren ikerketa; euskal terminologia dramatikoaren garapena; aktoreen euskarazko sormen prozesuen gauzatzea, edota antzerkiaren alorrean euskal sortzaile ezberdinen arteko kontaktuak, elkartrukeak eta ikerketa bateratuak bultzatzea izango dira eta horren berri izan dugu saioan.
Arantza Gurmendi aktoreak (argazkian) Neska politak artasoro alaiak antzezlanaz mintzatu da. Maite Agirreren testuak atzo Espainiako Max sarietan euskarazko lan onenaren saria jaso zuen. Saioa deskargatu HEMEN.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

SOLASALDIA Iñaki Barzenarekin: Eper erregistroa eta Greenpeace.

Greenpeace Gaurkoan, Iñaki Barcenak Eper erregistroa izan du hizpide. Europako Batasuneko zerrenda horretan Euskal Herriko 217 enpresa kutsatzaile agertzen dira, Petronor, Santurtziko termikoa, Arrigorriagako Rezola harrobia etab. Solasaldiaren bigarren zatian Greenpeace erakundeak duela gutxi aurkeztutako “Energia berriztagarrien egitasmoa” aztertu du Ekologista Martxan taldeko kide horrek. Solasaldi hau deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.