SOTOTIK: John Cage, Luis de Pablo eta Artze anaiak, Zoviet France…

Artze anaiakGaurko saioan entzundakotik bi izen nabarmentzekotan, John Cage eta Luis De Pablo lirateke. John Cage-ren piano prestaturako pieza bat entzun dugu(Soken artean objetuak sartuz, pianoaren soinua eraldatzen zuen, perkusiboagoa izan zedin), eta Luis de Pablo Bilbotarraren “Zurezko olerkia”, Artze anaien txalapartarekin. Hauek laguntzen, Nad spiro(Rosa Arruti Donostiarraren ezizen artistikoa. Bartzelona eta Berlin artean bizi da egun), Sylvain Chauveau(aurreko batean ere entzun genuen, baina konposizio minimalista batekin datorkigu gaurkoan), Zoviet France(musika industrialaren eta anbientalaren historian izen ezinbesteko bat), Voodoo Muzak(Baionakoak. Post-rock martzianoa?) eta Alejandra & Aeron (Alejandra Salinas eta Aeron Bergman-en osatutako bikote berezi eta maitagarria). Deskargatzeko, egin klik HEMEN.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

SOINUGELA: Neil Young, Alison Krauss eta beste

Alison Krauss    Ohi bezala, aniztasuna gailendu da gaurkoan ere Soinugela irratsaioan. Egia den bezala esateko, musika genero gehienak entzungai izan ditugu: jazza, bluesa, rocka, folka, tradizionala eta Pedro Elias Igartuak “gitronika” izenaz bataiatu duen beste genero bat ere bai. Jazza Javier Colinak, Marc Miraltak eta Perico Sambeatek osatzen duten hirukotearen eskutik heldu zaigu; bluesa beste hirukote batek ekarri digu, Ñaco Goñik, Danny Boyk eta Mingo Balaguerrek beren harmonikez blues ederra eskaintzen baitigute Spanish Blues Harp Attack diskoan; rock esparruan The Good, The Bad & The Queen diskoa entzun dugu; folk musikaren barnean Honduras aldeko garifuna herriaren musika egiten duen Andy Palacios izan dugu; Ibrahim Ferrerren azken diskotik (Mi sueño) beste bolero bat jarri dugu; etxera etorrita, The Uskis taldearen musika freskoaz gozatu dugu, euren bigarren diskoa (Barikun) entzunez; eta “gitronika” generoan Euphoriaren Precious Time izeneko diskoaren bidez, gitarra elektrikoa eta musika elektronkoa uztartuz, nolako bluesa egin daitekeen jakin dugu. Saioaren amaiera aldean, Neil Youngek 1971n Kanadako areto batean era akustikoan grabaturiko Massey Hall disko gogoangarria entzun dugu. Eta, azkenean, Alison Krauss bluegrass kantariak A Hundred Miles or More izenburuaz plazaratu berri duen diskotik zenbait kanta izan ditugu entzungai. Saioa DESKARGATU.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

The Bon Scott Band, Bilbo Hiriaren eskutik

1997an sortu zen The Bon Scott Band, AC/DC talde australiarraren zale amorratu batzuk bildu eta jam session arrakastatsuak egin ostean. Hor hasi zen egun talde mitikoak munduan duen tribute band fidelenaren ibilbidea. Fidelak dira halaber, TBSB taldeak dituen jarraitzaileak, Angus Young eta lagunen riff-ekin burua astintzea maite dutenak. Aurrekoan izandako arrakastaren haritik datozkigu rock’n'roll gau gozagarria eskaintzeko asmoz.

Bilbo Hiria irratiak berak lagundutako kontzertua denez, 5 sarrera banatuko ditugu galdera erraz bat erantzuten duten lehenengoen artean.Lehiaketan esku hartzeko hasierako orrialde honetako eskumaldean dagoen inkesta erantzun dezakegu (ez da ezinbestekoa) eta, ondoren, Bidali iruzkina dioen lekuan edo hemen klik eginez, lehiaketako galdera erantzun.

Eguneraketa: Irabazleak Estibaliz Antxia, Iñigo Azkona, Aritz Diez, Ander Itza eta Arrate Saez de Zaitegi izan dira.

IRRATIA.COM #82: Posizionamendua (SEO) eta web semantikoa reggae apur batekin

Irratia.com Saioa deskargatzeko HEMEN. Egoitz Goikoetxea Kingston Hiriko esataria web posizionamenduan aditua da. Ageri enpresako sortzaile euskal seo bloga ere martxan du. Egun baina, Madrilen ari da lanean. Han harrapatu eta bilatzaileetako emaitzak zelan hobeto azaldu digu. Reggae musika entzun dugu gaur, Euskal Herrian klasikoak diren doinuen bertsio orijinalak. Fermin Muguruzaren Talka Tour 07 abiatu dela eta, Pariserat abiatu gara gero. Aitor Urbieta informatika ikerlaria han da, eta asteazkenean FM ikusteko aukera izan zuen. Kronikaren ostean, bere ikerketagaiaz, web semantikoaz berba egiteko parada izan dugu.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

PIPERPOLIS: SextySexers taldearen lan berria, Emakumeak izarapean antzezlana eta liburuaren eguna.

SextySexers Urkamendi Blues deitzen da SextySexers taldeak kaleratu duen azken lana. Pasadan ostegunean aurkeztu zuten Kafe Antzokian bigarren lan hau. Iluntze berri baten bila izenekoa 2006an plazaratu zuten eta oraingoan lan berriarekin datoz, Mikel abeslaria izan da gurean.
Martxoan estreinatu zuen Tanttaka antzerki taldeak Emakumeak izarapean antzezlana, sexuaz mintzatzen den antzezlana da, emakumearen sexu bizitzaz hitz egiteko aitzakia. Emakumeek ohean dituzten irrika, fantasia, frustrazio, sekretu eta desirak ditu mintzagai. Taula gainean bost emakume eta gizonezko bat. Lordes Bañuelos eta Mireia Gabilondok egin dute Testua. Piperpolisen Sara Cózar aktorea izan dugu.
Nazioarteko liburu eguna dela eta gure apaleko liburu ezberdinen pasarteak irakurri ditugu, irakurketaz gozatuz.
Betiko atala Jonh Trolloperen atal berria, gomendioak…deskargatu saioa HEMEN.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

SOLASALDIA Josu Larrinagarekin: Buxadura historikoa

Trafikoa    Gaurkoan, Josu Larrinagak pasa den ostegunean, hilaren 19an, Bilbo Handian eta Bizkaiko gehienean gertatutako trafiko buxadura izan du aztergai. Buxaduraren azalezko arrazoiez gain, gure ereduan datzala gakoa esan du Larrinagak. Etorkizunean, halakorik gerta ez dadin, autoa askotan etxean uzteaz gain garraio publiko osoa eskatu eta erabili beharko genuke hiritarrok. Solasaldi hau deskargatzeko, hemen KLIKATU.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

ZUTARGI ARTEAN: Verdi I

Verdi    Saio honetan Giussepe Verdiri buruz berriki euskeraz argitaratu den biografia bati buruz arituko gara; Itziar Gillenea donostiarrak idatzitakoa, hain zuzen.

Horrez gain bere musika instrumentaletik aukeratutako pieza batzuk entzuteko aukera izango dugu. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

SOTOTIK: Walter Marchetti, Derek Bailey, Vivenza…

Derek Bailey    Aste santuko opor txiki hauek eta gero(Reynols-ekoen argazkia izan da webgunera sartu eta ikusten zen lehen gauza hiru astetan!), “sotora” itzuli gara berriz(kontraesana, Bilbo Hiria Irratia ganbara batean egonda), eta lau plater handirekin gainera, lau izen potolorekin: Walter Marchetti(Juan Hidalgo eta Esther Ferrer-ekin batera ZAJ taldeko kide izan zen), Derek Bailey(Inprobisazio librea landu zuen gitarjole mitikoa, 2005eko abenduan zendua), Vivenza(Edo Jean Marc Vivenza, musikari industrial frantziarra) eta Zbigniew Karkowsky, egungo musikari esperimental aipagarrienetako bat. Ordubetetik pixkatxo bat pasa gara baina gaurko aukeraketak hala eskatzen zuen(Barka bezate irratsaioa beren irratietan berremititzen dutenek). Deskargatu nahi duzuela? HONA, bada!

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

SOINUGELA: The Who taldearen musika oroituz

The WhoMusika maite dugulako zabaltzen dugu astero Bilbo Hiria irratian gure Soinugela; eta bertan Pedro Elías Igartuak musika aukera aparta eskaintzen digu, beti ere autore guztien gainean iruzkin jakingarriak eginez. Aste honetan, esate baterako, The Who talde mitikoaren ibilbidea errepasatzen hasi gara, hurrengo asteetan jarraitzekotan. Horretara baino lehen, hala ere, bestelako gonbidatuak izan ditugu Soinugelan. Kaledonia Berritik eta Vanuatutik The Sunshiners taldekoak izan ditugu, beren azken diskoan 80ko hamarkadako hainbat hiten bertsioak reggae doinuetara moldatu dituztenak; horren ostean, Cabo Verde uhartera jo dugu Tito Paris musikariak Acústico izenpean plazaratu duen diskotik bi kantu malenkoniatsu entzuteko; Son de la Frontera taldekoek soleá bat eskaini digute jarraian; ondoren, Kubako musikan murgildu gara Roberto Fonseca pianojole gaztearen laguntzaz; eta, azkenik, Tinariwen deritzan talde tuaregaren beste kanta bat entzun dugu, aurreko asteetan hasitako aurkezpenarekin jarraituz. Saioa deskargatu HEMEN.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

IRRATIA.COM #81: Saharatik ingurune mobilera

Irratia.com Saioa deskargatzeko HEMEN: irratia.com honetako Jabi Zabala Saharako errefuxiatu kanpamenduetatik itzuli da. Eta Sahara hartu dugu hizpide. Antolaketa territoriala, hezkuntza, irratia, teknologia berria. Gaia sakon aztertu eta hurbiltasunez landu dugu. Fermin Muguruzaren Talka Tour 07 aipatu, eta ingurunemobil.net ekimeneko antolatzaileekin izan gara. Mobilmetraia lehiaketa bat da.
Albisteak 2.0 atalean berriz, errepasoa eman diogu aktualitate teknologikoari. bildu.net gunean irratiacom etiketarekin topatuko dituzue gure albisteak.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.