Martxoa, 2007 hilabeteko artxiboa



    Lisabok Ezlekuak bosgarren lana argitara eman du duela pare bat aste, bosgarren lan hau plazaratzeko bidehuts plataforma sortu dute, zigilu horrekin atera dute lan berria. Ezohiko osaera du Lisabok: baxua, bi gitarra eta bi bateria. Egiten duten musika rocka izan arren, soinuarekin esperimentatzen dute. Kasu honetan, gainera, garrantzi berezia eman nahi diete Martxel Mariskalek […]

    bIBA ZUEK! Berriz ere hemen gaude Medius, Izaskun eta Jabi. Eguraldi eskasari aurpegi ona jarri behar zaionez euskal futbol taldeen gora- beherak aipatu ditugu behar besteko umorearekin; pilota kontuak ere hizpide gure artean eta txirrindularitzari lekutxoa egin diogu gaurkoan. Onak izan!!. Deskargatu saioa HEMEN.
Entzun:

    Gaurkoan, Josu Larrinaga EHUko irakasle eta soziologoak AHT Gelditu ! Elkarlanak enkargatutako inkesta izan du hizpide. EAEko 46 udalerritako 1.222 laguni egin dietenaren arabera, esaterako, EAEko herritarren % 70ek AHTren inguruan ez du informaziorik edo oso gutxi dauka; edo astero erabiliko luketeenak ez dira %3ra heltzen. Eusko Jaurlaritzak “eztabaida garaia pasa dela” adierazten […]

POTTO 07-03-09

Osasuna pottozaleok: Denporan atzera joko dugu gaurko emanaldian; lehen zatian 1982ko txapelketaren finalari erreparatuko diogu eta bertan kantatutako zenbait harribitxi entzuteko aukera izanen; ondoren 2003ko Gipuzkoako txapelketaren barna murgilduko gara. Jakina, agenda eta beste berriren bat ere aurki ditzakezu gure/ zure Potto honetan. Disfrutatu!!. Saioa DESKARGATU.
Entzun:

    Saio berezia izan da gaurkoa, ohiko pieza zerrenda entzun ordez, bi soinu sortzaile izan baititugu gurean gonbidatu, zuzenean jotzen. Sortutako arazo batzuk zirela eta, ordu erdi atzeratu dugu saioa(barkamenak 19:00etan entzun nahi izan duzuenoi), baina egin, egin dugu eta, zinez interesgarriak izan dira entzun ditugun zuzeneko bi saioak. Xedh-en pare bat pieza entzunez hasi […]

Zuzeneko musika eduki dugu gaurko Soinugelan, Borja Estankona etorri baitzaigu Bilbo Hiria irratiaren estudioetara. Egia esan, primiziatzat har genezake bisita hau, oraindik grabatzeke dauzkan hiru kantu eskaini baitizkie zuzenean gure entzuleei. Hortaz landa, Arcade Fire kanadar taldea eta jada desagertua den Luna taldearen ondorengo diren Britta Phillips eta Dean Wareham musikarien lanetan zentratu da Pedro […]

Saioa deskargatzeko HEMEN. Japonen hasi dugu gure saioa. Lagun bat, entzule bat daukagu han. Skype bidezko elkarrizketan hango bizitzaz, mugikorren iraultzaz, blogak, flickr, youtube… izan ditugu hizpide. Gero, gure musikarien nazioarteko ibilbideetaz mintzatu gara. Berri Txarrak, Fermin Muguruza eta Makala. Zarauztarra Berlinera joango dela eta gurean izan da hizketan.
Albisteak 2.0 atalean […]

    Gaurkoan, Iñaki Barcena EHUko irakasle eta Ekologistak Martxan taldeko kideak hiru gai izan ditu aztergai: hasteko Ostedijk ontzi holandarra Bilboko portuan dagoela deskargatzen; Getxoko Andra Marin 8.400 etxebizitza eraikitzeko plana bertan behera utzi duela EAJk jarraitzeko; eta bukatzeko zenbait talde ekologista eta sindikatuk Eusko Jaurlaritzaren ingurumeneko plan berriari egindako kritikak. Solasaldi hau deskargatu nahi […]

    Inoizko programarik laburrena burutu dute gaurkoan Izaskun eta Medius-ek. Futbolean porrota jasan dute euskal ekipoek eta kinka larrian daude. Pilota kontuak ere aipatu ditugu, ohi bezala. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun:

    Aurten Aita Madinaren jaiotzaren 100. urteurrena ospatzen dugula eta, saio honetan, aurten ere 25 urte betetzten dituen Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eskutik, bere bi pieza entzuteko aukera izango dugu: “Concierto Vasco” (lau kitarra eta orkestrarako) eta “Orreaga”. Saioa deskargatzeko, egin klik HEMEN.
Entzun:




Ongi etorri

Une honetan bilbohiria.com - Bilbo Hiria Irratia Martxoa, 2007hileko artxiboak ikuskatzen ari zara.

Testu luzeak moztuta daude hemen. Klikatu goiburuan osorik irakurri nahi badituzu.

Gure inkesta
Nondik entzuten duzu bilbohiria.com?
Bilbotik
Bilbo Handitik
Bizkaiko beste leku batetik
Euskal Herriko beste leku batetik
Europako beste leku batetik
Amerika
Afrika
Asia
Ozeania


Ikusi emaitzak
Version 2.03