Gaurko saio hau eta gero inork esaten ez badu ostegunean ordubetez irratia hondatu zela eta frekuentzia oso arraroak entzun zirela, inork entzuten ez gaituela pentsatzen hasiko gara(Serio). Gaurko musika aukeraketari dagokionez, Radian taldekoekin hasi gara, aurreiritzirik batere gabeko musika pertsonala egiten duen talde Vienarra, bateria, baju eta elementu elektronikoekin. Daniel Menche entzun dugu gero, ezagutzen erraza den soinu baten jabe den musikari estatubatuarra, gure iritzira beti tentsioaren bila dabilena eta instrumentu etnikoen tinbreetarako joera duena. Reynols gero(argazkian), erreferente bihurtu den talde argentinarra, zeinean Alan Courtis den kide nabarmengarrienetako bat. Euren “1000 chickens symphony”(euskaraz, 1000 oiloen sinfonia) entzun dugu, oilategi zoro batera garamatzana ezinbestean. Evol-ekin jarraitu dugu gero: Kaotikotasuna, originaltasuna, freskotasuna eta umorea ekarri dizkigu Bartzelonakoak, “Magia potagia” azken diskotik hartutako “Walpurgis” piezarekin. Amaitzeko, Johannes B Baionarraren pieza bat entzun dugu, eta bere gitarraren goxotasunaz agurtu horrela saioa. Deskargatzeko, egin klik HEMEN.
Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/sototilk/sototik070329.mp3]
Entzun orain




Iparraldeko Euskal Irratiek ekoiztutako irratsaio honek Baxenafarroako Gabadin herriaren ezagutza egiten jarraitzen du. Hirugarren kapitulua da beraz Amikuzeko herri honen eta bertako herritarren ezagutza egiteko, Luzien Etxezaharreta eta Jakez Casabonek burututako irratsaio honen bitartez. Saioa deskargatu
Gaurkoan, Josu Larrinagak pasa den denboralearen eraginak izan ditu aztergai: betiko moduan, errepide asko eta autobideak itxita egon dira, horrek lantokietan eta ikastetxeetan izan dituen eraginekin; bestetik, Iberdrolaren 4.500 bezero argindarrik gabe izan dira. Halaber, denboralearen ondorioz uholdeak izan dira Nafarroan eta Araban, eta orain, derrigorrez, urtegi handiek uhateak zabaldu behar dituzte. Aipatu guztiak gure modelo horiek ahulak direla erakusten du. Solasaldia
Francisco Madinari bere jaiotzaren 100 urteurrena den honetan eskeini diogun bigarren saioa entzuteko aukera izango duzue.
