28 urte dira jadanik Amadou Bagayoko eta Mariam Doumbia elkartu eta musika egiten hasi zirela bikote moduan. Mariam, ezkontzetan eta jai tradizionaletan kantatuz hazi da, eta Amadouk berri, gaztetandik zorroztu ditu bere hortzak Les Ambassadeurs taldeko gitarrajole moduan, Afrika mendebaldeko banda legendazko eta beroenetako batean. Beraien azken diskak, ‘Dimanche à Bamako’ izenekoak, munduan zehar zabaldu den oiartzuna eman die, Manu Chaoren ekoizpenak lagundutako arrakasta. Dena den, bikotearen indarra berezkoa dela frogatzen du bere aurreko diskekin osatutako bildumak. Hau izango da programaren ardatza, ‘Sou Ni Tilé’, ‘Ge ni Mousso’ eta ‘Wati’ disken bilduma osatzen duen ‘Amadou & Mariam best of’. Saioa deskargatu HEMEN.
Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/baskistan/baskistan070205.mp3]
Entzun orain




Aupa lagun! Erreala eta Osasuna hain txarto ere ez lortutako berdinketekin, hori komentatu du J.A. Torre- Altonaga “Medius”-ek; Arratiako koroaren Santageda Kantuak ez ei zion onurarik ekarri Atletic-i eta etxean irabazi ezinik jarraitzen du: Izaskun Larrabeitiren esanetan “kanpoan jokatu behar partidoak, puntuak eskuratzeko…”. Beno, kontu gehiago ere bai gure artean hara nola asteburuko binakako pilota txapelketaren gora beherak etab… Ziur ez zarela aspertuko. Gero arte!!. Saioa 