GAUBASA: Royal Canal, James Brown eta David Bowie…
Urt 10, 2007 Entzungai (podcast), Gaubasa
Urteari hasiera emateko, hiru zatitan banatu dugu saioa. Lehenengoan, James Brown zenari eta urtarrilaren 8an 60 urte bete dituen David Bowieri omenaldia. Saioa bukatzeko, zuzeneko iradokizunak: Ostiral honetan, Detroitetik The Mugg eta The Paybacks taldeak Bilboko Kafe Antzokian eta Jim Morrisonen The Doors taldeko kideek osatu talde berria Donostian, Riders on the Storm. Bestalde, urteroko hitzordua Elliott Murphy olerkariarekin, ostiralean Leioan eta igandean berriz, Euskalduna Jauregian.
Saioaren atal nagusia Iñigo “Cabezafuego” nafarra buru duen talde berriari eskaini diogu. Royal Canal da taldea, Noizpop zigiluarekin debut zirraragarria atera berri duena. Saioa deskargatzeko, klik HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
MUSIBLA: Betagarri, Oreka Tx, Bide Ertzean, El Perro del Mar…
Urt 10, 2007 Entzungai (podcast), Musibla
Gaurko saioan, joan den urteak utzi dizkigun zenbait nobedade entzuteko aukera izango dugu: Betagarriren azken diskoa (Hamaika gara), Bide Ertzean taldeak egindako Non Dira diskoa eta Nomada Tx-en azkena. Suediatik El perro del Mar proiektua (irudian), Danielson-en musika edo Lambchop entzungo ditugu, besteak beste. Saioa DESKARGATU.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
SOLASALDIA: Etxebizitzak
Urt 10, 2007 Entzungai (podcast), Solasaldia
Gaurkoan, Iñaki Barzenak etxebizitzen arazoa izan du aztergai baita horri lotuta dauden zenbait arazo ere. Bilboko Zorrotzaurren hasi eta mundu mailan gure bizimoduak sortzen dituen hainbat arazoren berri ekarri digu EHUko irakasle eta Ekologista Martxan taldeko kide horrek. Solasaldi deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
PIPERPOLIS: Kirmen Uriberekin, Mokaua, Dabaka musika lehiaketa,
Urt 8, 2007 Entzungai (podcast), Piperpolis
Logela multimediaren lehenengo proiektu musikala Mokaua du izena. Hamaika abesti bildu dituzte cd batean eta DVDan logela multimediak azken urteetan egin dituen lan aipagarrienak, break on stage break dance lehiaketarako egin diren bideoak, motoi grafitiak, zuzenekoak eta sormen esperimentalak biltzen dira.Logelaren proiektu berria ezagutzeko Ander Garaizabal izan da gurean.
Kirmen Uriberekin batera bere azken liburuaz mintzatu gara Portukoplak, Kirmen Uribek itsas kanten eta poemen antologia pertsonal bat egin du, ahozko tradizioko altxorrak jaso eta euskal idazleen idatziekin elkarrizketan jarriz. Alde batetik ahozko kantuak eta beste batetik idatzizko poemak txirikordatu egin ditu; kantu zaharrekin hasi eta XXI. mendeko poemekin bukatu, tartean bertsoak, bertso-jarriak, kantak, poema errimatuak eta askeak tartekatuz.
Dabaka musika lehiaketaren berri izan dugu. Ostiral honetan bukatuko da Debagoineko musika lehiaketa. Goiena Telebistak eta Espaloia Kafe Antzokiak antolatutako musika lehiketaren bigarren edizioa da aurtengoa.
John Trolloperen atal berria, Zure aterkina da nire hegazkina kantu berriaren estreinaldia!. Saioa DESKARGATU.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
BASKISTAN: Forro in the Dark – “Bonfires of Sao Joao”
Urt 8, 2007 Baskistan, Entzungai (podcast)
Forro in the Dark taldeak, bere izenean dioen bezela, forro izeneko Brasileko ipar-ekialdeko generoa jorratzen du. New Yorkeko Nublu klubean asteazkenero bere emanaldia egiten duen talde honek, jendez gainezka izaten du aretoa, sarreran ilara luzea C hiribidean, dantzarako gosea duen publiko fidelak osatua. Taldeak ez du estilo honetako instrumentazio klasikoa erabiltzen eta perkusioek gidatutako haize, gitarra eta ahotsen konboa osatzen dute. New Yorken finkatutako musikari brasildarrek osatzen dute Forro in the Dark, eta bere lehen lanerako “Bonfires of Sao Joao” luxuzko kolaboratzaileak izan dituzte: David Byrne, Bebel Gilberto eta Miho Hatori.
Bigarren orduerdiari Afrikako izar batekin eman diogu hasiera. Cheikh Lô eta bere azken lana “Lamp Fall” afrikako eta brasileko doinuak nahasten dituena. Jarraian izango ditugu Ayalèw Mèsfin etiopiarra, Rokia Traoré maliarraren “Bowmboï” diska, Sfatayim marokiarren “Esterika” trantzerako kanta eta Khaled erregearen “Raba Raba”, pop doinuen eta arabiar orkestra klasikoen nahasketa. Saioa deskargatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
KIROLDEGIA 07-01-08
Urt 8, 2007 Entzungai (podcast), Kiroldegia
2007ko lehen emanaldi honetan eta Izaskun lagunaren faltan Ekaitz, “Medius” eta “Apolo” elkartu gara. Euskal ekipoek Espainako ligan daramaten ibilbidea aztertu eta eskuz binakako txapelketaren hasiera komentatu dugu. Hemen dituzue gure iritziak: DESKARGATU. Urte berri on!.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
KIROLALDIA 07- 01- 29
Abe 31, 2006 Entzungai (podcast), Kiroldegia
Aupa kirolzale! Astero bezala elkartu ditugu gaurkoan ere Izaskun (igandean Anoetan egon zen derbian) eta Medius. Lehen mailako informazio zehatza futbol kontuetan eta ondoren binakako pilota txapelketaren komentarioak izango dituzu entzungai. Ondo pasa. Saioa DESKARGATU.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.



