GAUBASA: John Cale eta Josele Santiago zuzenean.
Urt 31, 2007 Entzungai (podcast), Gaubasa
Asteon ere zuzeneko emanaldiekin osatuko dugu saioa:
Baga Jhon Cale musikari trebea (argazkian), Lou Reed zaharrarekin Velvet Undergrounden viola jotzen aritutakoa. 65 urte betetzear den galestarra “Circus Live” zuzeneko bikoitza argitaratzear da eta larunbatean Kafe Antzokian izango dugu. Biga, Josele Santiago. 20 urtean Los Enemigos taldeko buru izan ondoren bakarka dabil madrildar poeta. “Las golondrinas etcétera” malenkoniatsua plazaratu zuen aurrena eta “Garabatos” argitsuagoa orain. Ederrak bata zein bestea. Larunbatean Santana 27 aretoan entzungai. Saioa deskargatu nahi baduzu egin KLIK.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
MUSIBLA: Makala, Keike, Pinbol, Masha Qrella, Lily Allen…
Urt 31, 2007 Entzungai (podcast), Musibla
Euskal Herriko taldeei dagokiola Makala ekarri dugu bere azken diskoarekin (Boom Shaka Laka), Keike taldearen Oinetan Kea diskoa, The Uski`s eta Pinbol. Atzerritik neskak baino ez ditugu ekarri gaurkoan, Berlinetik Masha Qrellaren Unsolved Remained diskoarekin, Ipar Amerikatik Cat Power eta Dayna Kurtz, Ingalaterratik Kevin Belchdom eta Islaja Islandiatik. Saioa deskargatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
SOLASALDIA: Denboralea Bizkaian
Urt 31, 2007 Entzungai (podcast), Solasaldia
Gaurko Solasaldian, Josu Larrinagak pasa den denboralea izan du aztergai. Hasteko, bere ustez lurrak atsedena, patxada hartu du denborale horren bitartez. Jarraitzeko, denboraleak hainbat arlotan izendako eragina aztertu du, argindar-matxurekin hasiz errepide egoera kaotikoraino, eskolan, lantokietan edo kale gorrian bizi direnentzat izandako eragina ahaztu gabe. Solasaldia deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.
Enztun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
PIPERPOLIS: Izate, “Zaharregia, txikiegia, agian”, Anjel Lertxundi…
Urt 29, 2007 Entzungai (podcast), Piperpolis
Izate musika taldea izango da gure lehenengo gonbidatua. Izate taldea 1999 urtean sortu zen , Donibane-Lohizuneko gazteak osatzen dute taldea. “diska” izeneko bere lehen lana kaleratu dute.
“Zaharregia, txikiegia, agian” (argazkian) egitasmoan oinarritutako “Agian” dokumentala estreinatu berri da hegoaldeko zinema aretoetan. Bost protagonista ditu dokumentalak, Kirmen Uribe, Mikel Valverde, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Mikel Urdangarin, bost protagonistei egindako elkarrizketak dira dokumentalaren oinarria. Piperpolisen Arkaitz Basterra gonbidatu dugu, dokumentalaren ekoizlea, gidoigilea eta zuzendaria.
Literaturaren atalean Anjel Lertxundi izango da gurean “Ihes betea” bere azken eleberriaz hitz egiteko. Bigarren Mundu guda aurreko Alemania nazian kokatzen du bere nobelaren istorioa Anjel Lertxundik. Warner gazte hitlerzalea da gerra aurreko Alemania nazian. Bere familian sekretu handi bat gordetzen dute, baina sekretua agerikoa egiten denean, Warner ihes egitera behartuta izango da.
John Trollope eta gomendioak ez dira faltako. Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
POTTO 07-01-26
Urt 26, 2007 Entzungai (podcast), Potto
Aupa bertsozale eta ongi etorri asteko POTTOra; Bizkaiko finalarekin segitzen dugu eta gaurkoan Etxahunek eta Xabik jokatutako buruz- burukoari erreparatu diogu; seguru gaude bigarrenez entzunda lehenbizikoan ohartu ez gineneko zehaztapen ugari antzemango ditugula, lasai mamurtzeak hori baitakar… Beraz, goza ezazu eta gogoratu datorren otsailaren 10ean, larunbata da, bertso bazkaria izango dugula Bilboko Kafe Antzokian, Lapurdiko “Gure Irratia” ren alde. Gero arte!! Saioa deskargatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
SOINUGELA Rembetika, greziarren herri musika
Urt 25, 2007 Entzungai (podcast), Soinugela
Irratsaioaren azken ordu erdian Rembetika musika eman digu ezagutzera Pedro Elías Igartuak. XIX. mendean Grezian sortua eta XX. mendean Turkiak eta Greziak izandako gerraren ostean berreskuratua, Rembetika legez kanpo bizi ziren herritarren adierazpide nagusietakoa izan zen. Saioaren hasieran, haatik, Pedrok ohiko aniztasunetik jo du eta usikari hauen emaitzak aurkeztu dizkigu:eialdeak eta Oki musikariak elkarlanean ateratako diskoa (aurrena gaelikoz kantatzen duen Irlandako folk taldea da eta Japoniako musikari ezaguna hurrena). Armenia Navy Band izenpean bertako musikariek grabaturiko diskoaz ere jardun dugu, bertatik Arto Tuncboyaciyan musikariaren emaitza bat entzunez; Sierra Leona Refugee All Stars diskoa ezagutu dugu gero, juduen klexmer musika ere izan dugu Merlin Shepherdekin; Asturiastik Tejedor neba-arreben hirugarren diskoa entzun dugu, eta Elton Johnek Captain and The Kid (Kapitaina eta mutikoa) izenaz atera duen diskoak beraren hasierako estilo eta doinuetara eraman gaitu. Saioa deskargatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
GAUBASA: Chuck Berry “Mr. Rock & Roll” gurean!
Urt 25, 2007 Entzungai (podcast), Gaubasa
Asteburu honetako zuzenekoetan murgilduko gara buru belarri. Hona proposamenak:
Eguena: Nuevo Catecismo Católico eta Safety Pins.
Barikua: Redd Kross eta Neon vs. Mossin Nagant, Banda Batxoki eta Oliba Gorriak
Zapatua: Standstill eta Simca
Astelehena (hau denontzat berdin esaten da):
The Uski´s, Luis eta Santiago Auserón anaiak eta…
Chuck Berry!: “One thing about rock´n´roll: it´s freedom!”. Saioa deskargatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
SOLASALDIA: Garoña, Lantaron, etab.
Urt 25, 2007 Entzungai (podcast), Solasaldia
Gaurkoan, Iñaki Barzenak Garoñako zentral nuklearraren itxiera izan du hizpide. Horrekin batera, Arabako Foru Aldundiak Lantaroren ziklo konbinatuko zentral bat jarri nahi duela komentatu digu. Bukatzeko, Europako Batasunak energiaren inguruko ildo berriak aipatu ditu EHUko irakasle eta Ekologista Martxan taldeko kideak. Solasaldia deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IRRATIA.COM #71: Myspace aztertzen
Urt 23, 2007 Entzungai (podcast), Irratia.com
Internet gero eta arrakastatsuagoak dira sare sozialak. Musikaren inguruan ere sekulako sareak antolatu dira. Guk gaurkoan myspace guneak aztertu ditugu. Euskal musikariek zelan erabiltzen duten, zenbat gune eta lagun dauden, eta bertako musika entzun dugu, ia saio osoan zehar.
Albisteak 2.0 asteko albiste teknologikoen errepasoa. Musika librearen tartea gero. Saioa entzuteko HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
PIPERPOLIS: Musik Herria herri diskoetxea, Markeliñe antzerki taldea eta My Jok mundua.
Urt 23, 2007 Entzungai (podcast), Piperpolis
Musikherria proiektua duela urte bete sortu zen. Diskoetxe bat baino gehiago leloarekin hasi ziren lanean, musika kaleratu ez ezik, herri mugimendua, gizarte eragile bihurtu nahian. Lehendabiziko urtea igarota gaur billbo hiria irratira gonbidatu ditugu egindako lanaz hitz egiteko.
Urte bukaeran Markeliñe antzerki konpainiak Txintxarra eta iñurria antzezlana estreinatu zuen. La Fontaine fabula baten oinarritua dago antzezlana,gaztetxoi zuzendutako laugarren montajea da hau, 20 urte darama Zornotzako taldeak martxan. Jon kepa izan da gurean.
My Jok plataforma artistikoa (argazkian) gonbidatu dugu gurera, Maina eta Jokin dira My jok osatzen duten artistak. Plataforma artistiko moduan aurkezten dute berain burua, moda antzerkia, ikus-entzuneskoak eta beste hainbat arte adierazpen lantzen dituzte.
Betiko atalak gomendio eta proposamenak eta Jonh Trollope irrati nobelaren atal berria, Argentinan abandonatuta. Saioa deskargatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.



