Asteon ere zuzeneko emanaldiekin osatuko dugu saioa:
Baga Jhon Cale musikari trebea (argazkian), Lou Reed zaharrarekin Velvet Undergrounden viola jotzen aritutakoa. 65 urte betetzear den galestarra “Circus Live” zuzeneko bikoitza argitaratzear da eta larunbatean Kafe Antzokian izango dugu. Biga, Josele Santiago. 20 urtean Los Enemigos taldeko buru izan ondoren bakarka dabil madrildar poeta. “Las golondrinas etcétera” malenkoniatsua plazaratu zuen aurrena eta “Garabatos” argitsuagoa orain. Ederrak bata zein bestea. Larunbatean Santana 27 aretoan entzungai. Saioa deskargatu nahi baduzu egin KLIK.
Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/gaubasa/gaubasa070131.mp3]
Entzun orain




Aupa bertsozale eta ongi etorri asteko POTTOra; Bizkaiko finalarekin segitzen dugu eta gaurkoan Etxahunek eta Xabik jokatutako buruz- burukoari erreparatu diogu; seguru gaude bigarrenez entzunda lehenbizikoan ohartu ez gineneko zehaztapen ugari antzemango ditugula, lasai mamurtzeak hori baitakar… Beraz, goza ezazu eta gogoratu datorren otsailaren 10ean, larunbata da, bertso bazkaria izango dugula Bilboko Kafe Antzokian, Lapurdiko “Gure Irratia” ren alde. Gero arte!! Saioa deskargatu 