SOLASALDIA: Gabonetako kontsumo energetikoa

Gabonetako kontsumo energetikoa    Gabonekin batera, kontsumoa jaun ta jabe bihurtzen deneko garai honetan, arlo energetikoan ere gehiegi kontsumitzen dugula gogorarazi digu Iñaki Barcenak gaurko Solasaldian. Milaka argitxo eta beste tresna batzuek kontsumitutakoa denon artean ordaintzeaz gain, zaila da ulertzea erakunde publikoen jarrera, urte osoa eman baitute aurrezteko aholkuak ematen. Iñakik esan duen bezala, “gehiago kontsumitzeagatik ez zara zoriontsuagoa izango”. Solasaldia deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/inakibarzena061204.mp3]

Entzun orain

 

PIPERPOLIS: Txakurkalea, Keike, 2005eko literaturako nobel saria…

Txakurkalea Musika ondarrutik helduko da piperpolisera Keike taldearekin. Ondarruko taldeak bere bigarren lan luzea aurkeztu berri du “Beldurra, mina, argia…” izenburupean. Beldurra eta mina daroa lan honek, gizarteko hainbat zama baina baita argia eta itxaropentsua da ere. Nerea Sanchez keike taldeko abeslaria izango da gurean.
2005eko Literaturako Nobel saria Harold PInter antzerki- idazle ingelesak irabazi zuen, eta Jokin Zaitegi sariketari esker, Iñigo Errastik euskaratu du Pinter-en obren antologia bat, bost antzerki lanez osatua, egilearen hasierako garaietatik gaur egunerainoko produkzioa hartzen duena. Iñigo Errasti izango da gurean “Maitalea eta beste antzerki lan batzuk” liburuaz mintzatzeko.
“Txakurkalea” dokumentuari buruz hitz egingo dugu. Txakurrak eta hiriari buruzko ikus-entzunezko dokumentua da txakurkalea, abenduaren bostean izango da filmaren estreinaldia.
John Trollope irrati nobelaren atal berria…….Saioa DESKARGATU.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/piperpolis061204.mp3]

Entzun orain

 

SOLASALDIA: Naturaren ustiaketa

wwf    Solasaldian Josu Larrinagak naturaren ustiaketa izan du aztergai. WWF edo World Wild Foundation erakundeak duela gutxi egindako azterketa baten arabera, ingurumenaren ustiaketak orain arteko erritmoa segituz gero, 2.050ean Lurraren halako bi beharko dira gure beharrak asetzeko. Beste era batean esanda, Lurrak ezin dio guk jarritako erritmoari eutsi. Solasaldi hau deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/josularrinaga061127.mp3]

Entzun orain

 

ZUTARGI ARTEAN: ARRIAGA-EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOA

EOSUdazken honetan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Christian Mandealen zuzendaritzapean ohikoak ez diren autore honen lanak grabatu ditu. Disko honetatik lan batzuk aukeratu ditugu eta horixe izango da, hain zuzen, gaurko saioan eskeiniko dizueguna: “20. Obertura”, “Herminie”, “Air d`Oedipe”, “Duo de Ma Tante Aurora” eta Easo Abesbatzarekin batera grabatutako “Stabat Mater”. Saioa deskagatu nahi izanez gero, egin KLIK.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargi%20artean061201.mp3]

Entzun orain

 

SOLASALDIA: Petti, Txuma Murugarren eta Rafa Rueda musikaz, oro har

hauxe Hauxe izenpean hiru musikariok elkarrekin grabatu duten diskoaren aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian izan zutela eta, hirurak gure estudioetara ekarri eta era guztiz lasaian ordu erdiz beraiekin solasten aritzeko probetxatu genuen. Ohiko moldeetatik ihesi, solasaldi informala nahi genuen eta halakoxea suertatu zen. Egia esan, gai bakarra proposatu genien abiapuntu bezala (Musika eta sorkuntza), eta horretatik tiratuta, guztiz gauza jakingarri eta interesgarriak kontatu zizkieten gure entzuleei: zelakoa den musika sortzeko prozesua, nola ulertzen eta bizi duen haietako bakoitzak prozesu hori, hitzen eta musikaren garrantzia, sentimenduak musikan, eta abar. Solasaldia deskargatzeko egin KLIK.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/hauxe061201.mp3]

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook