Jamaikan 1967an beste roots reggae talde bikain bat jaio zen: The Gladiators. Orain dela oso gutxi Bilbon izan ditugu zuzenenan jotzen, baina ordutik hona hainbeste urte pasa dira, The Gladiators-en ere zenbait aldaketa egon direla. Gaurko saioan, The Gladiators taldearen discografiaren zati handi bat errepasatuko dugu, Alberth Griffiths-en taldea, Kingston hiritik hurbil dagoen St. Elisabeth herrikoa. Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.
Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docskingston/061219the-gladiators.mp3]
Entzun orain




Astelehenero bezala bildu gara J.A. Torre Altonaga “Medius”, Izaskun Larrabeiti eta Jabi Lauzurika Ekaitz Hernandez Teknikariaren gidaritzapean eta gaurkoan pozarren ekin diogu gure jardunari lehen mailako euskal futbol taldeak garaipena lortu baitute asteburuan. Hor-han-hemenkako komentarioak baliatu ditugu eta Pilota kontuetan murgildu, atzoko 4 t´erdiko finala azterttze aldera. Azkenik Mindegia- olasagasti ere hizpide izan ditugu. Saioa deskargatu nahi baduzu, klik
Ondarruko Dupond lagun eta Gaubasa kidea gonbidatu dugu asteon, aspaldiko moldean Ruper Ordorikari elkarrizketa nahasia egin asmoz.
Saioa deskargatzeko
Azken urteeetan Araba eta Bizkaira heldu da otsoa, mendebaldetik etorrita, eta horrekin batera zenbait arazo agertu dira. Josu Larrinagaren ustez, otsoa egoera berrira egokitzen ari dela ulertzea ezinbestekoa da arazoari aurre egiteko. Dirua behar da, jakina, artzainei kalte-ordainak emateko eta ikerketak burutzeko, baina erakunde publikoek neurri batzuk hartu beharko lituzkete egoera bideratzeko, naturarekiko errespetutik abiatuta. Solasaldi hau deskargatu 