SOLASALDIA: Manu Lopez Gasenirekin haur literaturaz.
Aza 15, 2006 Entzungai (podcast), Solasaldia
Gaur Manu Lopez Gasenirekiko Solasaldia, telefonoa bitarteko, Manu Lopez Gaseni idazlarekin egin dugu. Haur eta Gazte Literaturan aditua eta aritua dugu bera, eta berriketan oso gogoeta interesgarriak egin ditu Pamiela etxeak argitara emandako “Literaturak umeei begiratu zienean” liburuan: Haur Literaturaren definizioa eta esparrua, ohiko pertsonaien ezaugarritzea, literatura mora honen erabilera irakaskuntzan, kritikaren kritika eta abar. Solasaldia deskargatzeko, egin KLIK.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IRRATIA.COM:65. saioa: Radiokultura.com, Juanba Berasategi eta Netlach
Aza 14, 2006 Entzungai (podcast), Irratia.com
Radiokultura.com-ek urtea bete du eta webgune berria bisitatuz hasi dugu saioa. Juanba Berasategi zinemagilea elkarrizketatu dugu gero. Oso tipo interesgarria. Elkarrizketa mamitsua. Albisteak 2.0: Interneteko aktualitatea aipagai. Marrapuntu.org, wikipediako 15.000 artikuluak, Gorka Moskutik edota beste albiste batzuk. Ostean Netlacheko egitaraua hartu dugu hizpide. Interesgarria oso. Saioa deskargatzeko egin KLIK.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
SOLASALDIA: energia nuklearra aztergai
Aza 14, 2006 Entzungai (podcast), Solasaldia
Gaurko Solasaldian Josu Larrinagak duela gutxi Nazioarteko Energia Agentziak argitaratutako txostena izan du aztergai. Agentzia horren ustez, datozen urteetan beharrezkoa izango da energia nuklearra, besteak beste berotegi eragina murrizteko. Josu Larrianagak, bestalde, energia nuklearra batzuek esaten duten bezain garbia eta segurua ez dela esan digu. Solasaldi hau deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
PIPERPOLIS: Sharon Stoner, Paddy Rekalde eta Hortzmuga.
Aza 13, 2006 Entzungai (podcast), Piperpolis
- Sharon Stoner taldea. Oñatiko taldea duela bost urte sortu zen, hasieran beste taldeen bertsioak egiten zituzten, baina apurka-apurka euren kantuak sortzen joan dira. 2005en Danbaka debagoieneko musika lehiaketa irabazi zuten eta udara honetan beraien disko luzea argitaratu dute 3000 bira.
- Paddy Rekalde (argazkian) idazlearekin bere azken nobela izango dugu mintzagai “Ragga ragga dator gaua”.
- Hortzmuga antzerki taldeak estreinatu berri du “Eva vrs Eva” antzezlana. Eva Goñik, Eva Goitik eta Eva Goirik aireportuan ezagutuko dute elkar. Izenak batzen ditu baina abizenak bereizten ditu. Parisera hegazkina hartzeko asmoz iritsi dira aireportura, baina akats informatiko baten ondorioz, txartel bakarra dago hirurentzat. Hortzmuga taldeko hiru aktore taula gainean eta gurean Izpiñe Soto eta Argia Gardeazabal izango dira.
eta gomendioak, proposamenak …John Trolloperen atal berria. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
BASKISTAN: JAMELAO - 90 urte samban
Aza 13, 2006 Baskistan, Entzungai (podcast)
90 urte dituela, Jamelaok hainbat diska ditu bere izenean. Kantari zoragarri hau, familia pobre batean jaio zen Rio de Janeiroko San Cristovao auzoan 1913ko maiatzak 12an, samba-ri eman dio bizitza osoa. Bere ahots herdoildu aberatsa, ikutu arin, jostagarriarekin, bihurtu da genero honetako adibide, genero bat gainera Brasil bera definitu eta herria sutan jartzen duena. Askorentzako Jamelao izenak sinonimo bat du, eta hau da Estaçao Primeira de Mangueira, Rio de Janeiroko samba eskolarik ezagunenetako bat eta askorentzako gertuena dagoena sambaren eta hiriaren bihotz historikotik. Jamelao da karnabaletako kantari ezagunenetako bat, eta hemen egiten duen Tom Jobim eta Chico Buarqueren (hauek ere eskolaren historiarekin estuki lotuak) ‘Piano na Mangueira’ harrigarriaren bertsioak zergatia erakusten du.
Marcio Faraco
Konposatzaile ezaguna zen, baina gutxik zekiten Marcio zela brasildar musika tradizionaleko bitxietako bat. Bere sormenarentzako aukera berriak bilatuz Brasil utzi eta Frantziara joan zen. Hiru diska nahiko izan dira arrakastarako bidea aurkitzeko. Bere azkena “Com tradiçao”, hitz tristeak eta erritmo alai eta amorratuak.
Celso Fonseca
Musikaria, konposatzailea, moldatzailea eta ekoizlea, Rio de Janeiroko Celso Fonseca brasildar izar handienetako bat dugu, bai eta bere kolaborazioen zerrenda amaigabea ikusirik brasildar izarren izarra: Milton Nascimento, Djavan, Caetano Veloso, Gal Costa, Chico Buarque de Holanda, Marisa Monte, Bebel Gilberto, JorgeBenjor, Virginia Rodrigues, Vinicius Cantuaria, Carlinhos Brown. Bere “Natural” bostgarren diska zoragarria izango dugu entzungai.
Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
KIROLALDIA
Aza 13, 2006 Entzungai (podcast), Kiroldegia
Astero bezala Izaskun Larrabeiti eta “Medius” elkartu dira Lauzirikaren gidaritzapean. Errepaso zabala eman daukote euskal futbolaren egoerari eta ondoren 4 t’erdiko pilota txapelketaren ligaxkari ekin diote.
Saioa deskargatzeko, egin klik HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Potto:Aulestiko saioa
Aza 10, 2006 Entzungai (podcast), Potto
Joan den domekan Aulestian jokatutako Bizkaiko txapelketako azken kanporaketa saioari erreparatu diogu bertan entzundako bertsorik onenak nabarmenduz.
Eta asteartean Xalbador hil zenetik 30 urte igaro zirenez bere ahotsa errekuperatu dugu 68an Donostian egin saio batetik.
Azkenik agenda ere aipatu dugu.
Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
SOINUGELA: Africando, Afrikako saltsa musika
Aza 9, 2006 Entzungai (podcast), Soinugela
Hasieran, The Cherry Bopers taldearen musika entzun dugu, Bilbotik funky musika egiten duen taldea. Gero, musikari berberez musika ezberdina egiten duten bi talde izan ditugu: Urgabe (rock esparruan) eta Korrontzi (folk esparruan). Euskal Herritik Ingalaterrara joan gara country musika entzutera Alan Tyler eta bere taldearen eskutik. Gainera, esan beharra dago Alan Tylerren azken diskoa Bilboko Hanky Panky etxeak argitaratu duela. Horren ostean, Steve Earleren Revolution Starts Now (Iraultza orain hasi da) izeneko diskoa ezagutzen aritu gara. Gero, Hego Afrikan ibili gara reggae musika entzuten bertako Lucky Duberekin. Tom Petty ere izan dugu Soinugelan Highway Companion (Autopistako laguna) diskoaren bidez. Euskal Herrira itzulita, kanta bana entzun dugu Pantxoa eta Peio Lurra eta maitasuna eta Anje Duhalderen Sorminetan diskoetatik. Mojo aldizkariak Jimmy Henndrixen omenez ateratako Experienced diskoa ere ekarri digu Pedro Elias Igartuak. Jarraian, txango labur bat egin dugu Kubako musikan Septeto Santiagueroren Los mangos bajitos diskoaren laguntzaz, eta saioaren azken ordu erdian Afrikan ibili gara, Africando taldearen zazpigarren diskoa sakonxeago ezagutuz. Senegalgo talde honek 15 urte daramatza, saltsa musika egiten. Saioa deskargatzeko, klikatau HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
BASKISTAN: Roscoe Holcomb.
Aza 8, 2006 Baskistan, Entzungai (podcast)
Roscoe Holcomb ‘The High Lonesome sound’
Utzi zure burua Kentucky ekialdeko Appalachia mendien eskualdera bidaiatzen, Daisy izeneko herrira zehazki. Bertan etxeko arkupean esertzen zen Roscoe Holcomb, bere gitarra edo banjoa hartu eta inguruetako doinuak kantatuz modu batean guztiz talka egiten zuena orduko modernidadearen haizeekin. Bob Dylanek esan zuen, “… badu otzandugabeko kontrolaren zentzu berezi bat, onenetako bat izatea egiten duena.” Holcomb-ek ez zuen inoiz profesionalki grabatu, ez eta nahi izan ere, bere nahia desagertzen ari zen tradizio bati jarraipena ematea zen. Zorionez, John Cohen-en grabaketek bere musika zabaltzeko aukera eman zuten.
BIGARREN ZATIAN
Irlandako Armagh konterriko Paul Bradley arrabitaria bere ‘Atlantic Roar’ diskarekin. Paddy Moloneyk ekoiztutako ‘Fire in the kitchen’diskak, Quebec, Cape Breton eta Ternuako eskoziar tradizioko musika jasotzen du, horien artean Leahy taldearena. Cara Dillon irlandako ahots gazteen artean arrakastatsuenetako bat dugu, bere ‘Sweet Liberty’ diskarekin.
Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IRRATIA.COM: 64. saioa: 18/98 epaiketaren ingurukoak irratian
Aza 8, 2006 Entzungai (podcast), Irratia.com
18/98 sumarioa luzea da. Bere itzalak edozein euskaldun hartzen du bere baitan, baina elkartasuna ere halakoa piztu du. Guk, azaroaren 11ko kontzertuaz berba egin gura izan dugu, eta horretarako 18/98+ lantaldekoak izan ditugu gurekin, Madrilen une berean epaiketak aurrera egiten zuen bitartean. Fermin Muguruzaren kontzertua eta Durangoko azokarako kaleratuko duten disko berriko kantuak ere entzun ditugu.
Albisteak 2.0: Albiste teknologikoak irratia.com emankizunean. Gaurkoan, bereziki aipatu dugu bildu.net laster-markak batzeko sortu den 2.0 egitasmo berria. Saioa deskargatzeko egin klik HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.



