Azaroa, 2006 hilabeteko artxiboa



Arlo berezia dauka Bilboko Zenbat Gara elkarteak umeen aisialdi eta astiladiaz arduratzeko. Solasaldi honetan Kurkuluxetan deritzan umegunearen arduraduna den Koldo Zelestinorekin mintzatu gara. Gai ugari erabili ditu berak elkarrizketa luze honetan; honako hauek, besteak beste: Bilboko Kafe antzokian domeka guztietan izan ohi diren saio eta ikuskizunen ezaugarriak, Zenbat Gara elkartetik beretik sortu den antzerki taldearen […]

Gaur GAUBASAN: Zuzenekoak, besterik gabe.
Gaur hasi eta asteartea bitarte, bederatzi kontzertu hamaika kantutan laburtuak. Benak Bizkaian, gehienak Bilbon, batzuk Kafe Antzokian, edo Durangon, Leioan eta Markina-Xemeinen.
Lasaiak ESPERS edo grinatsuak THE LORDS OF ALTAMONT, etxekoak ANJE DUHALDE, edo kanpokoak MAD, berriak SÖK edo bueltan direnak PATA NEGRA, molde elektroan FANGORIA edo rockandrollean […]

     Saio honetan Pinbol (argazkian) taldearen proposamen interesgarri eta kalitatezkoa ekarri dugu eta taldeko partaide batek proiektuaren aurkezpena egingo du. Gainera, Now it’s overhead Athes-ko taldearen musika, Sondre Lerche eta The Magic Numbers taldeen soinu klasikoak, The Magnetic Fields-en emozioa eta melodia sendoak. Bilbotik datorren jazz proiektu berria, Jeronimo Martin Trio, […]

    “Eek a mouse” kingston hirian jaiotako abezlariak, bere abezteko modu bitxiarekin denak utzi zituen aho zabalik 1981ko Reggae Sunsplashean. Gaurko saioan, “Eek a mouse”-n abeztiak kronologikoki  entzungo ditugu, bere bizitzaren hainbat pasarte ezagutu, bere izena nondik datorren, lehen diska grabatzera nork bultzatu zuen…
Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun:

    Xabi Erkizia eta Tusüri Saioa deskargatzeko HEMEN. Uncommonsounds.org gunea bisitatu eta nazioarteko ekimena topatuko duzu. 2.0 bertsioa du gorain, irrati, blog, artxibo, albiste eta soinuekin. Ez ohiko soinuak dira, musika esperimentala. Eta horretarako bi artista gurean, Xabi Erkizia eta Oier Iruretagoiena Tusüri. Iragan asteburuko jardunaldiak Artelekun, eta musika esperimentala entzungai. Albisteak 2.0: Gure […]

    Urgabe talde bizkaitarraren laugarren lana ezagutuko dugu. Hamar kantu bildu dituzte Isilean deituriko lan berrian. Agus Barandiaran Urgabeko abeslaria izango da gurean.
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon Zinebi jaialdia. Zinema dokumental eta laburmetraien Bilboko jaialdia abenduaren 2 arte luzatuko da eta egun guzti horietan denetariko pelikulak ikusi ahal izango dira, fikziozkoak, animaziozkoa, dokumentalak. Ines […]

Munduko agintari eta enpresaburu asko izan dira duela egun gutxi Nairobin burututako Klimari buruzko goi bileran. Kyotoko Protokoloaren helburu nagusia ez dugu bete, CO2ren isurketak direla kausa eta horrek eragin zuzena dauka klima aldaketan, berotegi efektuan. Egoerari errepesoa egin dio Iñaki Barcenak gaurko Solasaldian; deskargatzeko egin KLIK.
Entzun:

Zutargi artean irratsaioaren azken bi egunetan Rigoletto opera melodramatikoa izan dugu entzungai.Musika Giusseppe Verdirena da eta libretoa Francesco María Piaverena. Melodia aldetik oso aberatsa den opera hau, pasio, engainu, maitasun eta mendekuz beteta dago, Mantua hirian hain zuzen. Saioak deskargatzeko, klikatu: 1.atala, 2.atala.
Entzun 1.atala:

Entzun 2.atala:

POTTO

Bizkaiko txapelketa atseden harturik egon izan denez Euskal Herrian barna azken urteetan egindako txapelketa ezberdinetatik harturiko zenbait saio plazaratu ditugu oraingoan, hala nola 2001eko Belodromoko finala ( Egaña, Lujanbio); 2.003ko Tolosako final aurrea ( Maia, Martin, Izagirre, Zubeldia); 2.004ko Elorrioko finalaurrekoa ( Elortza, Paia, Intxaurraga, Muniategi) edota 2.003ko Nafarroako finala ( Arozena, Zelaieta, Silveira, […]

Gaurko saioan Kerobia taldeko partaide bat izango dugu Rose Escargot izeneko euren azken diskoari buruzkoak kontatzen. Honetaz aparte, Nun taldearen lehen diskoa ere entzungai izango dugu, Collage izenekoa, soinu ilun eta emotiboak. Anje Duhalderen Sorminetan eta Joseba Tapiaren Real Politik gehiago ezagutzeko aukera izango dugu eta Atom Rhumbaren Amateur Universes azken disko indartsuaren soinuak ere […]




Ongi etorri

Une honetan bilbohiria.com - Bilbo Hiria Irratia Azaroa, 2006hileko artxiboak ikuskatzen ari zara.

Testu luzeak moztuta daude hemen. Klikatu goiburuan osorik irakurri nahi badituzu.

Gure inkesta
Nondik entzuten duzu bilbohiria.com?
Bilbotik
Bilbo Handitik
Bizkaiko beste leku batetik
Euskal Herriko beste leku batetik
Europako beste leku batetik
Amerika
Afrika
Asia
Ozeania


Ikusi emaitzak
Version 2.03