The Who taldearen musikarekin ekin dio Pedro Elias Igartuak aste honetako Soinugela irratsaioari. Zenbait kanta entzun ditugu talde honek Endless Wire (Bukaerarik gabeko burdinaria) izenpean berrikitan atera duen diskotik. Rocketik reggaera pasatu gara, Ingalaterratik Karibeko uharteko musika egiten duen Jazz Jamaica taldearen Motorcity Roots (Motor Hiriko –Detroiteko– sustraiak) diskoaz gozatzera. Euskal musikaren barnean bi nobedaderen aurkezpena izan dugu: Betagarriren Hamaika gara eta Ruper Ordorikaren Memoriaren mapan. Leonard Cohen handiaren musika ere izan dugu Soinugelan, I´m your man deritzan filmaziorako zenbait musikarik haren errepertoriotik eginiko bertsioak entzunez. Geroztik, hil berria den Robert Lockwood gogoratu dugu, 1915ean jaiotako bluesman ikaragarri handia. Saioaren azken berrogei minutuak Britainia Handiko folk eszena eraberritu zuen Nic Jones gitarrajole apartaren ibilbide musikala jorratzeko erabili ditu Pedro Elias Igartuak. Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.
Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela061130.mp3]
Entzun orain




Gaurko saioa irekitzeko Mugaldekoak proiektua hautatu dugu, Edu Zelaietak eta Beñardo Goietxek 2004tik aurrera aurkezten egon diren ikuskizunaren testigantza biltzen duen diskoarekin. Goseren sinkretismo musikala ere bertan izango da entzungai, Atom Rhumba eta Pinbol taldeen emozioak, Will Johnson musikari hiperaktiboaren bi emaitza, bere bakarkako lana eta South San Gabriel proiektuarekin. Halaber, Of Montreal taldearen soinu lisergikoak ere gurean izango dira. Saioa deskargatzeko, klikatu
Saioa deskargatzeko
Hilabete honetan argia ikusi du Sagarroiren laugarren lan luzeak: “Baleike”. Kataluiniako Kasba Music etxeak emanen du argitara. Iñigo Muguruzak gidatutako taldearen soinuak orain arteko ezaugarriak gordeko ditu: cumbia-ska, reggae-rumba, ska, rock… non letrek, beti bezala, garrantzi handia izango duten.Gainera, disko honetarako, Iñigo Muguruza, Asier Ituarte, Carlos Zubikoa eta Gorka Baskaran taldekideei Miren Gaztañagaren (ahotsa) gehitu zaie.Hamar abesti berri malenkoniatik poztasunera doazenak, betiko moldez. Piperpolisen disko berria ezagutuko dugu taldekide berriarekin Miren Gaztañagarekin.