IRRATIA.COM: 63. saioa: Brad Will omenduz eta Xiberoko Botza entzunez
urr 31, 2006 Entzungai (podcast), Irratia.com
Saioa entzuteko: HEMEN. Brad Will Indymediako aktibista omenduz saio berezia egin dugu irratia.com emankizunean. Oaxacako egoeraren berri eman, eta Bilbon bertan Guggenheim museoaren aurrean egin den kontzentrazioarekin bat egin dugu, zuzenean. Mexiko, Indymedia, Oaxaca izan ditugu hizpide zelan ez.
Ostean, eta albisteen aurretik Xiberoko Botza irratiarekin ere izan gara, Aintzinarekin mintzatuz Interneteko gune berriaz eta Zuberoako irrati euskaldunari buruz.
Albisteak 2.0: Gaurkoan ere hainbat albiste izan ditugu hizpide. Irakurgai dituzu del.icio.us gure gunean, irratiacom tag edo etiketarekin. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
PIPERPOLIS: Bueltan!!!
urr 30, 2006 Entzungai (podcast), Piperpolis
Bueltan dator Piperpolis irratsaioa Bilbo Hiria Irratira. Datorren astelehenean urriak 30 arratsaldeko zazpietan hasiko da aurtengo ibilbidea.
Txalok euskaraz estreinatu berri du Yasmina Rezaren Art lana, ikuskizunak giza harremanak jartzen ditu agerian, margolan batek lardaskatzen du 3 lagunen adiskidetasuna. Taula gainean Ramon Agirre, Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza aktoreak. Piperpolisen Asier Hormazarekin berba egiten antzezlana ezagutuko dugu.
Donostiako zinemaldian estreinatu ostean beste hiriburuetan ikusgai da Nomadak Tx dokumentala. Munduko bost herritara, India, Laponia, Maroko, Sahara eta Mongoliara txalaparta hartuta egindako bidai kronika da Nomada tx. Filmean txalaparta topagune bihurtzen da; batetik, pertsona ezberdinen artean eta, bestetik, kulturen artean. Musikak leku berezia du dokumentalean. Ahotsa galdu nahi ez duten pertsonak eta herri nomadak dira protagonista ere. Gurekin Igor Otxoa eta Harkaitz Martinez de San Vicente Oreka tx musikariak izango dira, dokumentalaren gorabeherak kontatzeko.
Kerobia nafar taldeak bere bigarren lana aurkeztu berri du Gor diskoetxearekin eskutik. Rose Escargot izena dauka disko berria, beraiekin batera kantu berriak ezagutuko ditugu.
Irrati nobela bueltan etorriko da ere. John Trollope galduta utzi genuen aurreko denboraldian eta oraingoan bidea aurkitzekotan, norabidea sorpresa da beti.
PipeRpoliS
artea eta kultura piperraz biltzen dituen irrati hiria. Deskargatu saioa HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Solasaldia gure ingurugiroari buruz
urr 28, 2006 Entzungai (podcast), Solasaldia
Gaurko Solasaldian Iñaki Barzenak gure ingurugiroari buuruzko hiru gai izan ditu aztergai: hasteko pasa den larunbatean Gasteizen Garoñako zentral nuklearrararen aurkako elkarretaratzea. Jarraitzeko, AHTren lehen lanek sortu dituzten kezkak eta protestak. Eta bukatzeko, Bakioko udalak bi birkalifikazioren bitartez 750 etxebizitza eraikitzeko egitasmoak hautsak harrotu ditu Bizkaiko herri horretan. Solasaldia hau deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Potto: Bizkaiko txapelketa
urr 27, 2006 Entzungai (podcast), Potto
Bizkaiko txapelketari erreparatu diogu. Urriaren 15ean Sestaon egin kanporaketatik bertsolariak zortziko handian, zortziko txikian, puntuari erantzuten eta kartzelako gaian egindako zenbait ale aukeratu ditugu; eta berdin astebete beranduago Arrigorriagan egin saiotik.
Azkenik ajendaren aipamena aurkituko duzue.
Saia deskargatzeko egin KLIK.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
GAUBASA: Kauta larrugorritan dator Gaubasara
urr 25, 2006 Entzungai (podcast), Gaubasa
Irratsaioa sendotu eta dinamizatu asmoz, hemen da berriro Gaubasa. Aste honetan Kauta taldeko Gorka eta Adrian gonbidatu ditugu, bigarrena duten “Biluzik” lanari buruz hitzegiteko. Duela bi urte “Izan zaitez zu” argitaratu zuten andoaindarrek Oihukarekin, arrakasta itzela erdietziz. Hirukote bihurtu da orain taldea, eta urte beteko isilunearen ondoren, bigarrena dakar, Mikelen ahots bereziaren melodiek zipriztinduriko metal eta hardcore doinuak.
Astebururako zuzenekoren bat edo beste ere gomendatuko ditugu. Hasteko, Ben Harper kaliforniar gitarra jolea bere Innocent Criminals taldearekin. Gaur joko du Donostiako Kursaalean. Bihar, Radio 4 newyorkarrak, Bilboloop jaialdiaren 5. urtemuga ospatzeko, Bilboko Santana 27n. Gomendioekin bukatzeko hitzortu berezi bat. Ruper Ordorikaren kantaldi bikoitza horrenbesteko miresmena dion gure Kafe Antzokian. Gaur eta bihar, Oñatiko bardoaren txanda, beti bezain zirraragarri. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
MUSIBLA: Bide ertzean, Joseba Tapia, Anje Duhalde, Espers, Lisa Germano,
urr 25, 2006 Entzungai (podcast), Musibla
Arratsalde euritsua suertatu zaigu gaurkoa, eta aukeratu dugun musika bat dator giroarekin. Bide Ertzean taldearen “Non dira” azken diskoaren aurrerapen singela entzungo dugu, Joseba Tapiaren “Real Politik” diskoa ere gurean izango da, Anje Duhalderen “Sorminetan” azken diskoarekin batera. Atzerriko harrobitik, Espers (aurki Durangoko Plateruenean egongo direnak) ekarri dugu, euren hipismo mistikoarekin, eta Lisa Germanok erakutsiko digu zer den barrutik abestea. Honetaz gainera, Wovenhand, El Perro del Mar, Dominique A eta Madeleine Peiroux izango ditugu Musibla saioan. On egin!.
Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.
Entzuteko:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IRRATIA.COM: #62, Podcasting jardunaldiak eta .eus dominioa
urr 24, 2006 Entzungai (podcast), Irratia.com
Saioa entzuteko: HEMEN. Podcasting jardunaldiak burutu dira asteburuan Bartzelonan. Arkaitz bertan izan da, eta hango kronika eskaini digu. Euskal Herrian podcastingak ez du arrakasta handirik izan momentuz, baina egiten den apurra ezaguna da. Entzuten da. Bigarren elkarrizketa Iratxerekin egin dugu, Burlatan egingo den Nazio Eztabaidaren harira. Bertan besteak beste .eus dominioaren gainean tailerra burutuko da.
Albisteak 2.0: Aurrerantzean albiste guztiak batuko ditugu del.icio.us kontu honetan.
Musika librearen tartea: Astero bezala Magnatune.com eta Euskal Herritik Joseba Tapia; Arestiren koplak.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
KINGSTON
urr 24, 2006 Entzungai (podcast), Kingston Hiria
Anthony B-ren 8 diskotatik aukeratutako 16 abesti guztira. Lehenengo abestiaren melodia denok ezagutzen duzue eta hurrengoak mugitu eta dantzan jarriko zaituzte edonon saioa entzuten zaudetela. Saio oso mugitua, Anthony B ren abestiak oso dantzagarriak baitira. Gaurko saioan ez dugu Anthony B Euskal Herrira noiz datorren eskatu beharko Azaroaren 21ean izango dugulako Bilbon Santana 27 Aretoan.
Saioa deskargatzeko, egin KLIK.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
KIROLDEGIA: Futbola eta pelota nagusi gaurko saioan.
urr 23, 2006 Entzungai (podcast), Kiroldegia
Asteburuko euskal futbol taldearen inguruko komentarioak egin dituzte Izaskun Larrabeitik eta Medius-ek; era beran ez dituzte ez ahaztu, nesken taldeak.
4 t’erdiko pilota txapelketaren emaitzak eta herri kirolak burutu dute gaurko Kirolaldia programa. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Ruper Ordorika ikusteko sarrerak bilbohiria.com webgunean
urr 23, 2006 Albisteak, Gurean zer berri
Ruper Ordorikak ostegunean eskainiko duen kontzerturako 15 sarrera zozketatuko ditugu bilbohiria.com webgune honetan, galdera erraz bat erantzuten dutenen artean. Galdera erantzuteaz gain, Kafe Antzokiko berripaper elektronikoan harpidetuta egon beharra dago asmatu dutenen arteko zozketan sartzeko. Bilboko Kafe Antzokian izango da Ruper Ordorika aste honetan, urriaren 26 eta 27an, Mugalariekin emango dituen azken kontzertuetan eta zuzeneko grabaketa egiten. Irabazleek sarrera bana eramango dute osteguneko kontzerturako.
Lehiaketan esku hartzeko hasierako orrialde honetako eskumaldean dagoen inkesta erantzun dezakegu (ez da ezinbestekoa) eta, ondoren, Bidali iruzkina dioen lekuan edo hemen klik eginez, lehiaketako galdera erantzun.





