SOINUGELA: Musika guztien ganbara zabalik berriro
ira 29, 2006 Entzungai (podcast), Soinugela
Uda ostean Soinugelako atea zabaldu duenean, bertan diren diskoak hautsez gainezka topatu ditu Pedro Elias Igartuak. Eta zalantza handia erabili du une horretan: diskoei hautsa kendu ala geruza horrek “babes” ditzala utzi. Astirik ez garbiketa handirik egiteko eta bere horretan ekin dio emanaldiari, Soinugelan garrantzitsuena ez baita lokalaren garbitasuna, musikaren kalitatea baino. Eta oraingo honetan ere aukera aparta egin du Pedro Elias Igartuak. Honako disko hauek entzun ditugu, besteak beste: Ali Farka Toure handiak hil aurrretxotik grabaturiko azken diskoa, Missy Elliott hip hop kantariaren musika, Tom Pettyren Highway Companion (Autobideko laguna) izeneko diskoa, African Rebeld Music diskoan kontinente beltzeko reggae bilduma ederra ezagutu dugu, The Pilgrin (Erromesa) izeneko diskoaren bidez hainbat kantarik Kris Kristoffersoni eginiko omenaldia ere ekarri du Pedrok. Etxekoen artean, Kepa Junkeraren Hiri diskoa eta Anje Duhalderen Sorminetan lana izan ditugu entzungai.
Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu hemen: 1.atala, 2.atala.
Entzun:
1.atala:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
2.atala:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.





