IRRATIA.COM:56. saioa: La Kermes eta software asteburu librea

Irratia.comRuso eta Andres Belmonte musikariek proiektu berria abiatu dute: la kermes. Arratsalde eguzkitsuetako solasaldi eta jaia da Kermes. Diskoa ere horrelakoa da, solasaldi bat, sakona, gogoeta bat munduari. Hizkuntza asko daude elkarrizketan: gaztelania, frantsesa, euskara… eta musika anitza. Gurean izan dira, disko berriarekin. Eta elkarrizketa koloretsua atera diegu. Musikari onak eta kolaboratzaile ezagunak tartean. Entzuteko modukoa.
Eta saioaren bigarren zatian Zarautzen asteburuan burutuko den software asteburu librea izan dugu hizketagai. Programaz jardun gara, dauden gauza interesgarriak, eta Richard Stallmanen bisita gogoratu dugu. Asteburuon, Zarautzen.
Irrati emankizuna deskargatu gura baduzu: HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom060613.mp3]

Entzun orain

 

EREMUZ KANPO #30: Andrei Tarkovsky

Printzipioz John Waters pentsatuta genuen arren, bizitzaren gora eta beherek aurrea hartu digute, eta azkenean erlojuz kanpoko omenaldi bat eskaintzea erabaki dugu, munduak emandako zinema maisu handienetariko bateri, Andrei Tarkovskyri, alegia. Zazpi film “bakarrik” (kar kar kar) egin zituen Andreik. Emango al digu astia, saio bakarrean maisulan hauek denak aipatzeko? Ala adarretan saltoka eta uluka amaituko dugu berriro, Darwindarren arabera inoiz izan ginen tximinoen gisan?

Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/eremuzkanpo/eremuzkanpo060608.mp3]

SOLASALDIA: “Slowcitiak” edo hiri lasaiak

SlowcitiakBiztanleria hirietara bildu zen XX. mendean. Mundu osoko fenomenoa dugu hauxe. Berdin gertatu da Asian, Afrikan zein Amerikan. Hirian bizitzeak baditu bere abantailak. Ezin da ukatu hori. Baina baditu bere desabantailak ere. Direnik eta handienak izanagatik ere, hiriak txiki geratzen zaizkie azkenean hiritarrei, jende gehiegi metatzen baita beraietan. Jendea hara eta hona ibiltzen da hirietan, korrika eta presaka beti, eta horrek, ezinbestean, estresa sortzen du. Bestela esanda, hiriak erakarri eta uxatu egiten du, denbora berean. Dena den, makrohiriak alde batera utzita, badira –edo izan daitezke– gizakiaren neurrira egindako hiriak. Horixe uste dute, behinik behin, Slowcities mugimenduko partaideek. Horrelako hirietan ingurumena arreta handiz zaintzen dute, bertako produktuei ematen diete lehentasuna, denda txikietan erosten dituzte produktu horiek eta bertako kultura babesten eta bultzatzen dute, besteak beste. Gotzon Hermosilla kazetariak ondo ezagutzen ditu hiri lasaietako ezaugarriak, joan den igandean artikulu bikaina idatzi baitzuen gai honetaz Berria egunkarian. Eta gaurko solasaldian zehazki azaltzen digu zer diren slowcitiak. Solasaldi hau deskargatu nahi baduzu, egin klik HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/gotzon_hermosilla_slowcityak.mp3]

Entzun orain

 

BIGARREN LERROAN: gitarra jotzaileak entzungai

Django Reinhardt

Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

55. saioa: Fermin Muguruza diskoa kaleratu eta hilabetera, errepasoa eginez

Fermin-PatxiFermin Muguruza izan dugu gurean, diskoa kaleratu zuenetik hilabetea igaro denean. Aurkezpenak egin ditu lehenbizi Donostian (Euskal Herria), gero Madrilen (Espainia), Bartzelonan, Parisen eta Berlinen ere egin asmo zuen, baina aitaren heriotzak dena gelditu zuen. Orain, egin duen lehen elkarrizketa eskaini dio irratia.com emankizunari.
Euskal Herria, Jamaika, musikaren panorama, egoera politikoa, nazioarteko egoera… zertaz ez garen mintzatu ordu beteko saioan. Disko osoa entzun, eta kalaka interesgarria izan dugu. Deskargatu gura baduzue: HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom060606.mp3]

Entzun orain

 

PIPERPOLIS: Migel Mari Elosegi, Tirri Tarra fanfarrea, Ezinean.

Tirri tarraAzpeititik heltzen den talde berriaren bisita izango piperpolisen. Ezinean laukotearen lehenengo lana ezagutuko dugu. Gor diskoetxearekin plazatu berri dute izen bereko diskoaz hitz egingo dugu. Hardcore melodikoa egiten dute.
Migel Mari Elosegi Biologo eta bazozain leitzarrarekin Piriniotako Hartzari buruz hitz egingo dugu. Plazaratu berri duen liburuaz “Hartz arrea Pirinioetan” , hiru arlo hartu ditu kontutan, biologia, kultura eta kontserbazioa. Batetik animalia onen ohitura eta bestetik Euskal herrian hartzak sortu izan dituen mitoak, leiendak, beldurrak… eta nola ez Kamile hartzaz ere mintzatuko gara.
Tirri Tarra fanfarrea izango da piperpolisgo azken gonbidatuak. 1999an kaleratu zuten beren lehenengo diskoa Re+fa zuzenean, oso disko berezia izan zen, beraien kantuak jo zuten lehen aldiz. Urte pare bat kantu berriak sortzen egon ostean plazaratu berri dute zazpi kantuz osatutako diskoa “Argi beltz” deiturikoa. Ehun musikari baino gehiagok osatzen dute Tirri Tarra fanfarrea, ekainaren 11an estreinatuko dute Donostiako kursaalean, bigarren diskoa. Joserra Isasa fanfarreako kidea izango da gurean.
Betiko tarteak Jon Torrollope irrati nobelaren atal berria, gomendioak eta lehiaketa. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/piperpolis060605.mp3]

Entzun orain

 

ZUTARGI ARTEAN: Tchaikovsky gehiago

Iragan astean bezala, oraingoan ere Tchaikovsky izango dugu hizpide eta entzungai. Ekaina lana entzungo dugu, bibolin kontzertuaren azken atala, soketarako egindako serenata bat eta 1812 obertura. 1875. urtean, Tchaikovskyk 35 urte zituela, errusiar aldizkari batek enkargua egin zion, hilabetekaria zen eta irakurleei musika eskaintzen zien. Hilabete bakoitzerako musika bat izan zen sortzaileak jasotako eskaria. Hilabeteak edo Les saisons lana sortu zen honela… Ekainean gaudenez gero, Ekaina entzungo dugu.
Saioa deskargatu bahi baduzu, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiartean060602.mp3]

Entzun orain

 

EREMUZ KANPO #29: Hiriak (edo hirien izenak dituzten filmak)

Gaurko saioan hirien izenak dituzten filmez jardun dugu, (Bilbo hiria aparte utzita) lau film hartuta: Erroma, Paris, Berlin eta metropolis. Hauen atzean, berriz, hiru zuzendari hurrenez hurren: Roberto Rosellini, Wim Wenders eta Fritz Lang.

Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/eremuzkanpo/eremuzkanpo060601.mp3]

Entzun orain

 

SOINUGELA: Bruce Springsteen Pete Seegerren omenez

Bruce SpringsteenKantu anitz, musikari anitz eta musika anizkuna, horrelaxe laburbil liteke Pedro Elias Igartuak gaurkoan prestatu duen Soinugela. Fermin Muguruzaren Euskal Herria-Jamaika Clash diskoarekin abiatu da saioa; hurrengo minutuetan reggae giroan segitu dugu Kubako eta Jamaikako musikariak biltzen dituen Ska Cubano taldearekin eta New Yorketik reggaea egiten duen Matisyahu juduarekin; Britainia Handian 60ko hamarraldian egiten zen soula gogoratu dugu Geno Washingtonen musikaren bidez; Howe Gelb amerikar kantautoreak bere azken diskoa ekarri digu: There Is No Angel Like You (Ez dago zu bezalako aingerurik); etxera itzulita, Doctor Deseok eta Juan Carlos Perezek beren azken emaitzak aurkeztu dizkigute; gero, Hego Amerikara jo du Pedrok bi emakumeren ahots paregabeez goza dezagun: Susana Baca, Peruko kantari beltza, eta Marta Gomez, Kolonbiako abeslari gaztea; Martin Lubenov bulgariar soinujolearen maisutasuna iritsi da gero eta MOJO aldizkariak azken hilabetean punkari egin dion omenaldi gisakoa ezagutu dugu. Saioaren azken atalean luze aritu zaigu Pedro Elias Igartua Bruce Springsteenen azken lanaz. Gorazarre egin nahi izan dio amerikarrak Pete Seeger mitikoari. Horretarako, bete-betean murgildu da Peteren giroan, hamazazpi lagunek osaturiko folk banda on baten laguntzaz. Folkaren doinu klasikoez gain, jazzaren eta cajun musikaren oihartzun nabariak darizkie Brucek disko honetarako egin dituen moldaketa lanei. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela060601.mp3]

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook