Ikasturteko azken Eremuz Kanpo izan dugu gaurkoan, Pedro Elias eta Xabier Monasterio bahituta. Ikasturtea amaitzen da eta gogoratu ditugu Eremuz Kanpok bederatzi hilabeteotan izan dituen 33 ordu, 300 folio gidoi, hiru teknikari, hiru mikrofono… Narzisoren mitoa berreskuratu dugu gure buruari barre pixkat egiteko.
Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/eremuzkanpo/eremuzkanpo060629.mp3]
Entzun orain




Beatles AEBetako beltzen arabera (Motown) entzuten hasi dugu gaurko irratsaioa. Van Morrison ere entzun dugu, haren kontzertua izan baikenuen lehengo egunean Euskaldunan.
Ikasturteko azken saioa egin dugu lagunok, arratsaldeon. Denboraldiko saioa entzuteko aukera emankizun berezi honetan. Ikasturtea egin dugu hemen, Interneten eta irrati estudioan. Urtea Euskal Herria begira, nazioarteari so… teknologia berriak, musika, kultura eta jendartea hizpide hartuta. Munduari so, Jaizki ezagutu genuen Singapurren, eta bueltan dator, trenez bidaia izugarri interesgarri batean. Bidean harrapatu dugu, Kanbodiako ziberkafe batean gurekin konektatuta. Datozen asteotako ibilbidea aurreratu digu eta ezagutu dituen herrialde eta jendeen berri eman digu. Eta Orhipean berriz Xamar, liburuaren hiru bertsio berri (gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez) besapean dituela. Tartean Lou Reed bera ere saiora gonbidatu dugu. Zergatik ez?. Saioa deskargatu dezakezu
Iruñako SOK taldeko kideek 13 mantracks berain lehen lana aurkeztuko digute. Lasunen kabaretean Aukeran dantza taldeko zuzendari Edu Munduamendiaraza izango da. Bideak ikuskizun berria prestatzen ari dira eta uztailaren 13an estreinatuko dute Donostian. Betiko atalak ere entzungo ditugu: Jon Trolloperen azken atala, lehiaketa, gomendioak…
Iragan asteburuan 